(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Osasun Komunitarioaren Behatokia

Behatokia zer den

  

Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia Osasun Departamentuak sortutako tresna bat da, xede duena osasun publikoari buruzko informazioa sortu, aztertu, bildu, antolatu eta jakinaraztea, osasuna hobetzeko eta osasunaren arloko desparekotasunak gutxitzeko ekintzak (maila orokorrean zein tokikoan) sustatu eta laguntzeko asmoz.

igo

Behatokia zer esparrutan planteatu den

Osasuna baldintzatzen duten gizarte faktoreen eredua. Dahlgren eta Whitehead, 1993 (handitu irudia)

Osasun Komunitarioaren Behatokiaren oinarriak dira osasuna baldintzatzen duten gizarte faktoreen eredua (Dahlgren G. eta Whitehead M., 1993) eta osasun arloko desparekotasunak baldintzatzen dituzten faktoreen esparrua, Espainian Osasun arloko Gizarte Desparekotasunak Gutxitzeko Batzordeak ezarritakoa. Adina, sexua eta faktore hereditarioak bezalako aldagai pertsonalez gain, osasuna bizi azturen eta bizimoduen mende dago, baita gizarte, ekonomia, kultura eta ingurumen faktoreen mende ere, pertsonen jaio eta bizitzeko baldintzak zehazten baitituzte. Osasuna baldintzatzen duten faktoreen banaketa herritarren artean ez da homogeneoa; izan ere, desparekotasunak sortzen dituzten ardatzak daude eta, horien ondorioz, pertsona guztiek ez dituzte aukera berak osasun maila jakin bat lortzeko.

Osasun arloko desparekotasunak baldintzatzen dituzten faktoreen esparru kontzeptuala. (Hauetan oinarritua: Solar eta Irwin, 2007; Navarro, 2004)

  

Era berean, behatokiak osasun arloko aktiboen eredua (Morgan A, Ziglio E, Davis M, 2007) hartzen du erreferentzia gisara.

Eskura dituzten baliabideek pertsonak, pertsona taldeak, erkidegoak, herriak, gizarte sistemak edo erakundeak babesten dituzte osasunaren gaineko eragin negatiboetatik eta/edo handitzen dituzte osasuna eta ongizatea sustatu eta mantentzeko dituzten gaitasunak.

Kontzeptua ikuspegi positibo batetik abiatzen da, alegia, osasuna nola sortu (salutogenesia) gaitasun positiboak areagotuz eta pertsonak eta erkidegoak ahaldunduz.

igo

Nafarroako osasun komunitarioaren beha tokian esku hartzen duten egituraketa eragileak

 

igo

Funtzioak

Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak informazioaren eta ekintzaren arteko transmisio katea izan nahi du, osasuna babestera, prebenitzera eta sustatzera bideraturiko baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen eta lehenesten lagunduko duen tresna, desparekotasunen erroan eraginez. Kontua ez da bakarrik osasun zerbitzuek erkidegoan egiten dituzten jarduketak sustatzea, sektore arteko ekintza, osasuna politika guztietan eta herritarrek parte hartzeko prozesuak ere sustatu nahi dira. 
   

Osasun Komunitarioaren Behatokiaren funtsezko informazio zutabeak

  1. Osasun emaitzen gaineko informazioa: morbimortalitatearen adierazleak, hautemandako osasunarenak...

  2. Osasuna baldintzatzen duten gizarte faktoreen gaineko informazioa: bizimoduak, lana, ingurunea eta ingurumena, bizi baldintzak, osasunaren arloko defizitak eta aktiboak...

  3. Osasunaren arloko desparekotasunen azterketa, desparekotasun ardatzen arabera: generoa, gizarte maila, lurraldea...

igo

Helburuak

Helburu orokorra

Nafarroako osasunaren egoerari buruzko ezagutza sortzea eta komunikazio estrategia garatzea, osasunaren sustapenean eta hobekuntzan esku hartzen duten eragileek ekiteko duten informazio beharrari erantzuna emateko.

   

Berariazko helburuak:

  1. Laguntzea Nafarroako Komunitateko herritarren osasun egoera ezagutzen, aztertzen eta interpretatzen eta denboran zehar duen bilakaera baloratzen.
  2. Osasuna baldintzatzen duten faktore nagusien egoera ezagutu, aztertu eta interpretatzea, osasunaren arloko aktiboak barne, eta denboran zehar duten bilakaera baloratzea.
  3. Osasunaren arloko desparekotasunek denboran zehar duten bilakaera ezagutu, aztertu eta baloratzea.
  4. Informazioa erraz eskuratzeko aukera emanen duten kanalak ezartzea eta produktuak sortzea, eta informazio hori ulergarria izatea interesdunentzat.
  5. Osasun ekintzarako erabilgarria izanen den ebidentzia eta ezagutza sortzea, lehentasunezko jarduketa beharrak identifikatu ahal izateko, bai maila orokorrean bai tokikoan.
  6. Sektore arteko eta erkidego mailako ekintza erraztea, informazioa testuinguruaren eta kasuan kasuko sektorearen arabera egokituz.

igo


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa