(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Diabetesa

Eskuorrien azala

Diabetesa Nafarroako 30 urtetik goitiko herritarren % 10ak duen eritasuna da.

Bi diabetes mota daude: 1 eta 2. Bietan behar baino azukre gehiago pilatzen da odolean, pankreak gaizki funtzionatzearen ondorioz, eta, gehiegizko azukre horrek badirau, kalteak eragiten ditu gorputz-atal batzuetan: begietan, oinetan, giltzurrunetan, nerbioetan, bihotzean edo odol-hodietan. Horiexek dira diabetesaren "konplikazioak".

Badira eritasuna ez agertzeko zenbait zainketa (pisua zaintzea, ongi jatea, ariketa fisikoa egitea...), baina agertzen bada, bizitza osorako da.

Gaur egun, odoleko azukre mailak hobetzeko modu asko dago. Osasun-etxeek eritasuna kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko aukera eskaintzen dute, eta hori, norberak bere kabuz osasun-etxeetako kontrolak eta zerbitzuak baliatuta egin dezakeenarekin batera (eskuorria), nork bere burua kontrolatzeko gaitasuna areagotzeko lagungarri gerta daiteke.

Badira diabetesa duten pertsonen elkarteak, eriei informazioa eman eta laguntzen dietenak, bai eta gai zehatzei buruzko orientabideak ematen dituztenak ere: eskolatzea, informazio-eguneratzeak, gurasoentzako formakuntza, partaidetza-eremuak.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, munduan 220 pertsona inguruk du diabetesa, baina atentzioa ematen diona da gero eta kasu gehiago dagoela, berez prebenitzen ahal den eta, agertzen denean ere, garaiz tratatzen ahal den eritasuna izanda.

Guías

Enlaces


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa