(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Gripeari buruzko anitz kontu

 

GRIPEAREN AURKAKO TXERTAKETA-KANPAINA

2020-2021eko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina eginen da 2020ko urriaren 5etik azaroaren 27ra bitartean. Ikusita zein egoera dugun COVID-19aren pandemiaren ondorioz, funtsezkoa da arrisku-taldeetako herritarrek pausoa eman eta txertoa jartzea, beren burua eta ingurua babesteko.

Kanpaina batera eginen dute Osasun Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bidez eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez, eta aurtengo helburua da lehentasunez txertoa jartzea 60 urtetik gorakoei, haurdun dauden emakumeei, osasun arloko langileei eta osasun arazo kronikoak dituztenei. Informazio gehiago duzu Prentsa ohar honetan.

Aurten, txertoa jartzeko ordua hartu behar da osasun-zentroan, eta sistema berri bat jarri da horretarako. Hauen bidez eskatzen ahal da hitzordua: osasun karpeta pertsonala eta citanavarra.salud.es.

Telefonoz ere eskatzen ahal da txertoa jartzeko ordua. Iruñerako eta Iruñerrirako, 659 100 300 telefonoan; Tuteran, 848 434 430 telefonoan. Bi telefonoak astelehenetik ostiralera daude erabilgarri, 08:00etatik 20:00etara. Nafarroako gainerako herrietan, hitzordu hori hartzeko, bakoitzak bere osasun-zentrora deitu behar du.

     

  

MATERIALAK:

 



 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa