Descárgate la app
Osasun Departamentuak urriaren 5etik aurrera gripearen aurkako txertoa hartzera animatu du, horretarako beharrezkoa da Internet bidez edo telefonoz hitzordua eskatzea
2020ko irailaren 29a
Osasun Departamentuak urriaren 5etik aurrera gripearen aurkako txertoa hartzera animatu du, horretarako beharrezkoa da Internet bidez edo telefonoz hitzordua eskatzea
La campaña de vacunación contra la gripe arrancará este año en Navarra el próximo lunes, 5 de octubre, y se extenderá hasta el 27 de noviembre. El Gobierno de Navarra, en una campaña conjunta con el Ministerio de Sanidad, anima una vez más a vacunarse a la población este 2020, si cabe con más razones a raíz de la pandemia de COVID-19.
Gripearen aurkako txertoaren kanpaina datorren astelehenean, urriak 5, hasiko da Nafarroan eta azaroaren 27a bitartean gauzatuko da. Nafarroako Gobernuak, Osasun ministerioarekin egindako kanpainarekin bat eginez, gizartea 2020an txertoa hartzera animatu du, are eta gehiago COVID-19aren pandemiak eragindako arrazoiengatik.
Kanpaina honetarako 270.000 dosi ditu Osasun Departamentuak, 2019an eskuraturikoak (126.000) halako bi baino gehiago, gaur emaniko prentsaurrekoan Santos Induráin Orduna Osasun kontseilariak, Carlos Artundo Purroy Osasun zuzendari nagusiak eta Aurelio Barricarte Gurrea Gaixotasun Kutsagarrien eta Txertaketen Ataleko buruak azaldu dutenez.
Aurtengo berritasunetako bat da Internet eta telefono bidezko aldez aurreko hitzordu-sistema berria ezarri dela, jadanik martxan dagoena. Iruñea eta Iruñerriarako, telefonoa 659 100 300 da; Tuteran, hitzordua 848 434 430era deituz eskatzen da. Bi zenbaki horiek astelehenetik ostiralera bitartean erabil daitezke, 08:00etatik 20:00etara. Foru Erkidegoko gainerako herrietan, bertako osasun-etxera deitu beharra dago hitzordua eskatzeko.
Gainera, osasun-zentro gehienetan txertoa hartzeko hitzordua har daiteke norberaren osasun-karpetaren bitartez, baita citasalud.navarra.es webgunearen bidez ere. Azken hori hautatzekotan, aski izanen da osasun-txartelaren (CIPNA) zortzi zifrako zenbakia eta jaiotza-data ematea.
2019/2020ko gripearen aurkako txertaketa-kanpainan 15.576 kasu diagnostikatu ziren Nafarroan (aurreko urtean 15.031 izan ziren), 449 pertsona ospitaleratu ziren, eta 17 hil ziren.
Konplikazio-arriskua duten taldeen txertaketa
NOPLOIk eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak koordinaturiko kanpaina hau, bereziki, gripearen ondorioz osasunean inpaktu gehien izan dezaketenei zuzentzen zaie, hala nola 60 urtetik gorakoei, haurdunaldiaren edozein unetan dauden emakumeei, eta osasun-arazo kronikoak dituzten helduei eta 6 hilabetetik gorako haurrei. Arazo horien artean daude, besteak beste, bihotzekoak, diabetesa, loditasun morbidoa, giltzurrunetako gaitzak, gibelekoak, neuromuskularrak, immunoezabatzea, minbizia, e.a.
Halaber, arrisku handiko pertsonei gaixotasuna kutsa diezaieketenek ere txertoa jartzea gomendatzen da. Hortaz, garrantzitsua da, betiere, osasungintzako langileak txertatzea. Era berean, txertaketa gomendagarria da eremu sozio-sanitarioko langileentzat eta etxez etxeko zaintzaile lana egiten dutenentzat, baita arrisku handiko pertsonen etxe berean bizi diren haurrentzat ere.
Bereziki egokia da ere txertoa jartzea hezkuntzaren maila guztietako irakasleek, segurtasun-indarretako kideek, suhiltzaileek, Babes Zibileko zerbitzuetan dihardutenek, osasun-larrialdietako langileek, eta espetxeetako eta epaitegien agindupeko itxialdi-zentroetako langileek.
Xedea, urtero bezala, kutsaturikoen eta gripeak jota hiltzen direnen kopurua gutxitzea da, eta oraingo honetan, horri erantsi egin behar zaio COVID-19 pandemiari aurre egiten ari diren herritarrenganako eta osasun-sistemarenganako inpaktua murriztea.
Gure burua eta gure ingurukoak babestu
NOPLOIk azpimarratzen duenez, garrantzizkoa da txertatzea, norbera eta norberaren inguruko pertsonak babesteko. Horregatik, aurtengo publizitate-kanpainak nabarmendu eginen du alde handia egon daitekeela pertsona bakoitzak keinu hori egitearen eta ez egitearen artean. Xede hori lortzeko 9.000 informazio-kartel argitaratu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 600 toki baino gehiagotan jarriko direnak: osasun-etxeak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, egoitzak, auzoetako unitateak, e.a.
Horrez gain, sare sozialen bidez emanen da kanpainaren hasieraren eta bilakabidearen berri, #GripeYoMeVacuno eta #GRIPEAnitxertatukonaiz traolak erabiliz.
2019an, txertaketaren estaldura %54koa izan zen 60 urtetik gorakoengan, eta %62koa, 65 urtetik gorakoak kontuan hartuz gero. Haurdun zeuden emakumeen %62k jarri zuten gripearen aurkako txertoa, eta osasungintzako langileen %29k.
Aurtengo helburua beste urrats bat egitea eta 60 urtetik gorakoengan txertaketa %75ekoa izatea da, batez ere egoitza itxietan bizi badira; %75ekoa transmisio-arriskua dutenengan, osasungintzako langileengan bereziki; eta %60koa haurdun dauden emakumeengan eta arriskua duten pertsonengan.
Zer da gripea
Gripea gaixotasun infekzioso birikoa da. Haren sintomak bat-batean hasten dira: sukar altua, ondoeza, buruko eta giharretako mina, goserik eza, sudurreko kongestioa, eztarriko narritadura, eztula… Sintoma horietako asko COVIDarenak ere izan daitezkeenez gero, laborategiko diagnostikoa eginez bata bestetik bereiztea izanen da kanpaina honen giltzarrietako bat.
Gripea duten pertsona gehienak aste bat edo bitan sendatzen dira tratamendu medikurik gabe, etxean egonez eta analgesikoak eta sukarra arintzeko botikak hartuz. Konplikazio usuenak lehen mailako pneumonia birikoa (birusak berak eraginikoa) eta bakterio batek sorturiko bigarren mailako infekzioa dira. Azken horrek ere pneumonia eragin dezake, eta batzuetan larria izan daiteke.