(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

29/1994 Foru Dekretua, urtarrilaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitrai Batzordeko zenbait kideri ordainsari osagarriak ematen dizkiena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1994ko 18. NAOn argitaratua, otsailaren 11n. Aldaketak: 392/1999 Foru Dekretua, irailaren 13koa)

Atarikoa

Azaroaren 10eko 511/1991 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitrai Batzordea sortu zen, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Batzordeburuaren eta Batzordeko Idazkariaren eginkizunen bereizgarritasun eta zailtasunak kontuan harturik eta postu horiek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioaren langileek bete behar baitituzte, bidezkoa da haiei lanpostuaren osagarria ematea.

Horiek horrela, Lehendakaritza Kontseilariak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Kontseilariak hala proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamalauko urtarrilaren hogeita hamaikako bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

Artikulu bakarra

1.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitrai Batzordeko Idazkariaren eginkizunetan ari den pertsonak bere mailako hasierako soldataren %10, lanpostuaren osagarri gisa, jasoko du funtzionarioa baldin bada, eta lan kontratatua baldin bada, horren parekoa.

Azken Xedapenetan Lehena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa