Castellano | Euskara | Français | English
(1994ko 92. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 1ean)
Atarikoa
Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bitartez onetsi zen Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua. Dekretu horrek 8. artikuluan ezartzen du Batzordeburuak eta bi Batzordekidek gutxienez eta lauk gehienez osatuko dituztela Garraioaren Arbitrai Batzordeak.
Nafarroako Garraioaren Arbitrai Batzordearen kasuan, Batzordeburuak (administratiboa), bi batzordekide administratibok eta bi ez‑administratibok osatzen ohi dute Batzordea.
Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bitartez eratu zen Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitrai Batzordea, eta haren kideak maiatzaren 5eko 350/1992 Foru Aginduaren bitartez izendatu ziren.
Beharrezko da beraz, Arbitrai Batzordeko kide horiek egiten duten lanak bere ordain ekonomikoa izatea, normalean egiten dutenaz bestelako eginkizun batean aritzea suposatzen baitu.
Ikusirik Garraio Zerbitzuaren txostena, non dieta horien ezarpena komenigarritzat hartzen baita.
Arauezko izapideak eta gainerako xedapen aplikagarriak beterik, Departamentu honek ekainaren 27ko 150/1984 Foru Dekretuaren bitartez bere esku dituen ahalmenak erabiliz, agindu dut:
Lehenbizikoa
Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitrai Batzordeko kide ez‑administratiboek 6.000 pezetako dieta jasoko dute, ahozko auzialdietan parte hartzen duten egun bakoitzeko.
Bigarrena
Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena
Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Haren aurka Ohizko Helegitea jarri ahalko da Nafarroako Gobernuan, Aldizkari horretan argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.