Castellano | Euskara | Français | English
110/2015 FORU AGINDUA, MARTXOAREN 20KOA, LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO KONTSEILARIAK EMANA, ORDAINKETA ZUZENAK, LANDA GARAPENERAKO URTEKO ZENBAIT PRIMA EDO MAHASTIZAINTZAREN SEKTOREAREN ALDEKO ZENBAIT PROGRAMARENGATIK EGITEN DIREN ORDAINKETAK JASOTZEN DITUZTEN ONURADUNEK BETE BEHARREKO BALDINTZAZKOTASUN ARAUAK EZARTZEN DITUENA
(2015eko 69. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 13an)
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 EB Erregelamenduak, Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoak, VI. tituluan ezartzen ditu 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko arauak baldintzazkotasunari dagokionez. 95. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek ustiapen mailan aplikatuko diren beharkizunen eta arauen zerrenda eta horien gaineko zehaztasun argiak emanen dizkie onuradunei.
Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du. Haren IV. tituluan oinarria harmonizatua ezartzen da baldintzazkotasunaren ondoriozko zehapenak kalkulatzeko.
Uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduak 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen ditu. Bertan arau teknikoak eta prozedurakoak ezartzen ditu zehapenak kalkulatzeari eta aplikatzeari dagokienez.
Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ordainketa zuzenak, landa garapenerako urteko zenbait prima edo mahastizaintzaren sektorearen aldeko zenbait programarengatik egiten diren ordainketak jasotzen dituzten onuradunek bete beharreko baldintzazkotasun arauak ezartzen ditu. Haren 3. artikuluaren arabera, 1. artikuluan aipatzen diren onuradunek errege dekretu horren I. eranskinean agertzen diren baldintzazkotasun arauak bete behar dituzte, bai eta lurraren nekazaritzako zein ingurumeneko baldintzen gaineko Espainiako arauak (II. eranskinekoak) eta betebehar horiek garatzeko autonomia erkidegoek ematen dituzten arauetan ezarritakoa ere.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 8an emandako 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFek finantzatutako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 8an emandako 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFrekin batera finantzatutako landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.
Otsailaren 20ko 63/2015 Foru Aginduaren bidez, kontrolerako agintaritza eskudunak izendatu ziren, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak, landa garapenerako laguntzak eta mahastizaintzaren sektorerako laguntzak emateko baldintzei dagokienez. Foru agindu horren 3. artikuluak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baldintzen arloko eginkizunen artean, honako hau ezartzen du: nekazariei kudeaketako legezko betekizunen eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokien zerrenda ematea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
1. Baldintzazkotasun beharkizunen eta arauen zerrenda zehatza Nafarroako Foru Komunitatearen eremurako zehaztea du xede foru agindu honek, hau da, Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduan aipatzen direnak.
2. Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dauden ustiategietako azalera eta instalazio guztietan aplikatuko da, ustiategietako titularrei laguntza hauetako batean aurkeztutako laguntzen eskaeren ondorioz ordaintzen bazaie:
a) Ordainketa zuzenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera. Haren bidez Nekazaritzako politika bateratuaren esparruko laguntza araubideen ondorioz nekazariei egiten zaizkien ordainketa zuzenetan aplikatzeko xedapenak ezarri ziren. Baldintzazkotasunetik salbuetsita daude, bereziki haren kontrol sistematik eta zehapenen aplikaziotik, nekazari txikien aldeko araubidearen eraginpean dauden nekazariak, 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 92. artikuluarekin bat.
b) Urteko primak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1301/2013 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluko 1. atalaren a) eta b) letren eta 28., 29., 30., 31., 33. eta 34. artikuluen arabera (erregelamendu hori Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapeneko laguntzari buruzkoa da):
i) 8. neurria. Oihaneztapena eta oihan azalerak sortzea: mantentze-lanen gastuak eta errenta-galera konpentsatzeko urteko prima, oihaneztapenetan eta oihan azaleren sorkuntzan.
ii) 10. neurria. Nekazaritza, ingurumena eta klima: hazitarako patata, sistema jasangarriak, estepako habitatak hobetzea, nekazaritzako baliabide genetikoei eustea, galtzeko arriskuan dauden tokiko arrazak.
iii) 11. neurria. Nekazaritza ekologikoa: nekazaritza ekologikoa hedatzea eta mantentzea.
iv) 12. neurria. Natura 2000 sarearen eta Uraren Esparru Zuzentarauaren babespeko laguntzak: Errege Bardean eta larre menditarretan larratzea, eta kalte-ordainak naturgune babestuetako mugaketengatik.
v) 13. neurria. Berezko mugak dituzten eremuetarako laguntza: eskualde menditsuak eta berezko muga garrantzitsuak dituzten beste eskualde batzuk.
c) Ordainketak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 46. eta 47. artikuluen arabera:
i) Mahastiak berregituratu eta moldatzeari laguntza emateko programa.
ii) Uzta heldugabe biltzeari laguntza emateko programa.
d) Mahastiak erauzteko eta berregituratu eta moldatzeko primaren lehenbiziko ordainketa jaso duten onuradunak, Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren 85. unvicies eta 103. septivicies artikuluen arabera.
e) Urteko prima, aurreko aldiaren (2007-2013) landa garapeneko zortzi neurrietako batengatik, 1698/2005 (EB) Erregelamenduaren 36. artikuluko a) letraren i), ii), iii), iv) eta v) atalen eta b) letraren i), iv) eta v) atalen arabera.
2. artikulua. Baldintzazkotasun beharkizunak.
1. artikuluan aipatzen diren laguntza onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean dituzten ustiategietan bete beharko dituzte foru agindu honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzazkotasun beharkizunak eta arauak.
3. artikulua. Kontrol plana.
Baldintzakotasuna betetzen ote den kontrol egokia egiten dela bermatzeko, urtero kontrol plan bat onetsiko da eta bertan ezarriko dira, besteak beste, lagina aukeratzeko sistema eta baldintzazkotasun beharkizunak eta arauak betetzen ote diren egiaztatzeko modua.
4. artikulua. Zehapenen aplikazioa.
1. 1. artikuluaren 2.a), 2.b) eta 2.e) ataletan aipatzen diren onuradunetako batek 2. artikuluan aurreikusten diren baldintzazkotasun beharkizunak betetzen ez baditu urte baten edozein unetan, zehapen bat aplikatuko zaio.
Aurrekoa lerroaldea berdin aplikatu zaie jarraian zehazten diren aldietan, edozein unetan, baldintzazkotasun arauak betetzen ez dituzten onuradunei:
–3 urteko aldian, lehenbiziko ordainketa egin eta hurrengo urtarrilaren 1etik aurrera, mahastiak berregituratu eta moldatzeari laguntza emateko programetan (foru agindu honen 1. artikuluaren 2.c) ataleko i) intzisoan eta 2.d) atalean aipatzen dira), edo
–Urtebeteko aldian, ordainketa esleitu eta hurrengo urtarrilaren 1etik aurrera, uzta heldugabe biltzeari laguntza emateko programetan (1. artikuluaren 2.c) ataleko ii) intzisoan).
Zehapena hauxe izanen da: 1. artikuluan zerrendatzen diren ordainketen zenbateko osoa (onuradun horri emandakoa edo eman beharrekoa) murriztea edo kanpoan uztea, honela:
–Ez-betetzea aurkitu den urtean eskatu edo eskatzen dituen laguntza eskaerei dagokienez; eta/edo
–Mahastizaintzaren sektorerako laguntza araubideen babespeko eskaerei dagokienez. Berregituratu eta moldatzearen kasuan, hauxe egin behar da: dagokion zenbatekoa zati hiru.
Zehapena soilik aplikatuko da ez-betetzea onuradunari zuzenean leporatzen ahal zaion ekintza edo omisio baten ondorioa bada eta bere nekazaritzako jarduerarekin lotuta badago edo bere ustiategiaren azalera ukitzen badu. Zehapena ez da aplikatuko baldin eta 1. artikuluaren b) ataleko i) eta iv) puntuetako laguntzetako bat ere ez bada eskatu ez-betetzeak ukitzen dituen baso eremuetarako.
Zehapenen kalkulua eta aplikazioa honako arau hauei jarraituz eginen dira: 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 97. eta 99. artikuluak, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 39. eta 40. artikuluak eta Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 73., 74. eta 75. artikuluak. Betiere ez-betetzeen larritasuna, hedadura, iraupena, asmoa eta errepikapena hartuko dira kontuan, bai eta baldintzazkotasun beharkizun edo arauaren aplikazio eremua (foru agindu honen I. eranskinean aurreikusitakoa) eta murrizketak eta kanpoan uzteak aplikatzeko irizpideak (urte horretan indarrean dauden NBEFren zirkularretan bilduak).
2. Baldintzen arloko kontrol baten ondorioz atzematen direnak ez-betetzeak izanen dira, baita beste kontrol batzuen ondorioz atzematen direnak ere.
Zer beharkizun ez den bete, hartarako kontrol agintaritza gisa esleitu gabeko unitate batek atzematen baditu ez-betetzeak, otsailaren 20ko 63/2015 Foru Aginduan xedatutako esparruan, Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuari eman beharko dio haien berri hark kontrol agintaritza eskudunari (edo kontrolaren ardura duen unitateari) igor diezaion eta azken horrek haien larritasuna, hedadura eta iraupena balora ditzan. Aipatu foru aginduak zuzeneko laguntzetarako, landa garapeneko laguntzetarako eta mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntzetarako baldintzen arloko kontrol agintaritza eskudunak izendatzen ditu nekazaritzako politika bateratuaren esparruan. Interesdunari kontrol emaitzaren berri eman eta hark aurkezten ahal dituen alegazioak ebatzi ondoren eginen da komunikazio hori. Atzemandako ez-betetzeak sektoreko araudia ere urratzen duen kasuetan, komunikazioarekin batera, zehapen espedientea hasi izanari buruzko informazioa ere eman beharko da.
3. Laguntzaren eskatzailea ohartzen denean bere ustiategian berari zuzenean ezin leporatu zaizkion egintzak gertatu direla, eta horren ondorioz baldintzazkotasunaren beharkizunak betetzen ez badira, idatzita eman beharko dio haien berri Nekazaritza Zerbitzuari, berak errurik ez duela erakusten duten frogak aurkeztuta. Horrelako egoerak kontuan hartuko dira, baldin haien berri eman bada agintaritza eskudunak kontrola egiteko asmoa eskatzaileari jakinarazi baino lehen.
4. Ustiategia osorik edo haren zati bat transferituz gero, ez-betetzea leporatzen ahal zaion pertsonari aplikatuko zaio laguntzen murrizketa edo bazterketa, betiere horrek baldintzazkotasunak ukitutako laguntzaren bat eskatu badu, kasuan kasuko urtean.
5. Baldintzazkotasun kontrolak ezin badira amaitu foru agindu honen 1. artikuluaren 2. puntuan aipatzen diren urteko laguntzak eta sariak ordaindu aurretik, onuradunak zigorraren ondorioz ordaindu beharko duen zenbatekoa Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 7. artikuluarekin berreskuratuko da, edo konpentsazio bidez (“offsetting-a”).
6. Ez dira murrizketak edo kanpoan uzteak aplikatuko kasuak alerta azkarraren sisteman sartzen badira. Onuradun bati antzemandako ez-betetzeak sistema horretan sartuko dira larritasun arinekoak badira, ustiategitik kanpo ondoriorik ez badute eta eraginik ez badute edo ondorioen iraupena urte bat baino laburragoa bada.
Osasun publikorako edo abereen osasunerako arrisku zuzena ekartzen duten kasuak ez dira alerta azkarraren sisteman sartuko, eta murrizketa edo kanpoan uztea ekarriko dute beti. Kasu horietan sartzen dira foru agindu honen I. eranskineko 125. beharkizuna (Animalien Ongizatea eremukoa) eta Osasun Publikoa, Animalien Osasuna eta Landareen Osasuna eremuko beharkizun guztiak (58.a. 60.a, 61.a, 62.a, 64.a, 66.a eta 67.a izan ezik).
Neurri zuzentzaile bat aplikatzea ezinezkoa denean, ez-betetzeak ez dira alerta azkarraren sisteman sartuko. Kasu horietan sartzen dira foru agindu honen I. eranskineko 16., 23. eta 24. arauak.
Alarma azkarraren sistema aplikatzen denean, nekazariari jakinaraziko zaio ez-betetze bat dagoela eta neurri zuzentzaile batzuk hartu behar dituela epe jakin batean, oraindik hartu ez baditu. Epe hori egiaztapena egin eta hurrengo urtearen abenduaren 31 bukatuko da beranduenez. Hurrengo hiru urteetan kontrol batek ezartzen badu ez-betetzea ez dela zuzendu emandako epean, gutxienez %1eko murrizketa aplikatuko da atzeraeraginezko ondorioekin ez-betetzea antzeman eta alerta azkarraren sistema aplikatu zen urteari dagokionez. Aurrekoaz gain, zehapen bat jarriko da neurri zuzentzaileak ez egitea antzematen den urtean. Zehapen horren kalkuluan ez-betetzearen errepikapena hartuko da kontuan. Hala ere, ez-betetzea emandako epean zuzentzen badu onuradunak, ez da ez-betetze errepikatutzat hartuko.
7. 640/2014 Erregelamendu Delegatuaren 39. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, murrizketen aplikazioa bertan behera uzten ahalko da, baldintza edo arau jakinari buruzko xedapenek antzemandako ez-betetzea ez pertsegitzeari bide ematen badiote. Hori kontrol txostenean adierazi beharko da.
Gauza bera eginen da Europar Batasunaren arau berriekin lotutako ez-betetzeen kasuan, baldin eta ustiategiko titularra arau horiek betetzeko ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen onuraduna bada, betiere horiek betetzeko graziazko aldia amaitu ez bada. Norbere gain hasteko laguntzak jasotzen dituzten nekazari gazteen kasuan, graziazko aldia eta, hortaz, murrizketen aplikazioaren baztertzea Europar Batasunaren egungo arauetara ere zabaltzen ahalko dira.
Xedapen Gehigarria
Foru agindu honetan araututa ez dagoen orotan, abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari eginen zaio men.
Xedapen Indargabetzailea. Indargabetutako arauak.
Indarrik gabe gelditzen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 7an emandako 58/2014 Foru Agindua, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezartzen dituena, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza jakin batzuk jasotzen dituzten nekazariek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten.
Azken Xedapenetan Lehena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Baldintzazkotasun beharkizunak: baldintzazkotasun beharkizunen eta arauen zerrenda
1. ESPARRUA. Ingurumena, klima-aldaketa eta nekazaritzako baldintza egokiak
Kudeaketako legezko 1. beharkizuna–91/676 /EEE Zuzentaraua, ura nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzkoa (4. eta 5. artikuluak). Arriskua duten eremuetan kokatutako nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek eremu kalteberetarako jarduketa programan ezarritako neurriak bete behar dituzte, abenduaren 19ko 501/2013 Foru Aginduaren arabera.
1) Ustiategiko liburua bete eta hartaz egoki arduratu beharko dute, abenduaren 19ko 501/2013 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
2) Lurzoruan aplika daitezkeen ongarri organikoen kantitaterik handiena (simaurra, mindak, lohiak, etab.) errespetatzea, jarduketa programaren 2.1 puntuan ezarritakoa alegia.
3) Lurzoruari nitrogenoa ematen dioten ongarriak aplikatzeko debekualdiak errespetatzea, jarduketa programaren 2.2 puntuan ezarritakoak alegia.
4) Kutsa daitezkeen eremuetan dauden abeltzaintzako instalazioek jarduketa programaren 2.3 eta 3.5 puntuetan ezarritakoa bete beharko dute.
5) Lurzoruan aplika daitezkeen ongarri nitrogenatuen kantitaterik handiena jarduketa programaren 2.4 puntuan ezarritakoa izanen da.
6) Urak, izotzak edo elurrak estalitako lurretan ongarria aplikatzeko neurriak betetzea, hau da, jarduketa programaren 3.1 puntuan ezarritakoak.
7) Ongarria ur laster naturalen eta ur horniketa egiteko tokien inguruan zabaltzean zerrenda bat errespetatu beharko da, jarduketa programaren 3.2 puntuan ezarritakoarekin bat.
8) Ureztatze sistemetan isurketa eta lixibazio kutsadurari aurrea hartzeko asmoz ongarri nitrogenatuak ureztaketarako uraren bidez zabaltzeko orduan, jarduketa programaren 3.3 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.
9) Minda lurrean zabaltzeko orduan, jarduketa programaren 3.6 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.
10) Ongarri solidoa soroetan gordetzeko orduan, jarduketa programaren 3.7 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.
Nekazaritzako zein ingurumeneko 1. baldintza egokia.–Ur-ibilguen bazterretan babes zerrendak sortzea.
11) Ongarriak ur-ibilguen bazterretan aplikatzea.
Foru agindu honen III. eranskinarekin bat, ibai, aintzira eta urmaelen bazterretan ezin izanen da ongarriak aplikatu, urbazterretik zabaleko zerrendan (3 metrokoa ongarriak aplikatzeko sistema aspertsiozko ureztapen bidez gauzatzen bada, modu horretan ur-ibilgutik baino gutxiagora zipriztintze eta tantakatzerik ez izateko).
Zerrenda horietan ezin da nekazaritza produkzioa izan, ezarrita dauden zurezko laboreak salbu; baimena ematen da larratzeko, segatzeko edo basa florako nahasketak landatzeko. Nolanahi ere, babes zerrenda bereizi behar da beti ondoko nekazaritzako lurretik.
12) Fitosanitarioak ur-ibilguen bazterretan aplikatzea.
Foru agindu honen III. eranskinarekin bat, ibai, aintzira eta urmaelen bazterretan ezin izanen da produktu fitosanitarioak aplikatu, urbazterretik zabaleko zerrendan, galarazi gabe produktu horien etiketetan muga zabalagoa jartzea.
11. eta 12. arauen ondorioetarako, ibaiak dira IDENA web orrian (http://idena.navarra.es) argitaratutako “Sare hidrografikoaren ibilgu nagusien ardatzak” geruzan identifikatzen diren ibilguak.
Nekazaritzako zein ingurumeneko 2. baldintza egokia.–Ureztatzeko ura erabiltzeko baimenen prozesuak betetzea.
13) Ureztaketako alorretan, nekazariak ureztatzeko ura erabiltzeko eskubidea frogatu beharko du, eskudun den administrazio hidraulikoak emandako agiri administratiboaren bidez.
Nekazaritzako zein ingurumeneko 3. baldintza egokia.–Lurpeko ura kutsaduratik babestea: debekatuta dago zuzeneko isurketak egitea lurpeko uretara, eta neurriak hartuko dira lurpeko ura zeharka kutsa ez dadin substantzia arriskutsuak lur gainean botaz eta lur barrenera iraganez, 80/68/EEE Zuzentarauaren eranskinean, indarraldian duen bertsioan, aipatu bezala, nekazaritza jarduerarekin zerikusia duen neurrian.
14) Debekatzen da zuzenean edo zeharka isurtzea 80/68/EEE Zuzentarauaren I. eta II. zerrendetan agertzen diren substantziak, hala nola hozgarriak, disolbatzaileak, pestizidak, fitosanitarioak, bateriak, hidrokarburoak, motor-olioak, ongarriak, simaurrak, herbizidak, etab., salbu eta baimena lortzen bada II. zerrendakoak erabiltzeko.
15) 14. arauan aipatzen diren substantziak jariorik izan ez dezakeen tokian pilatu beharko dira, lurpeko urak kutsa ez ditzaten.
Nekazaritzako zein ingurumeneko 4. baldintza egokia.–Lurzoruaren gutxieneko estaldura.
16) Lurra uzta bildu ondoren lantzea.
Lehorreko lurzatietan lurra ezin izanen da iraulketaz landu, uzta-bilketaren egunetik hasi eta irailaren 1era arte, neguko belarki laboreak (zerealak, proteaginosoak, aletarako lekadunak, belardiak eta abar) ereinda dituzten lehorreko lurzatietan, toki hauetan salbu:
–Kanpaina berean bigarren aldiz erein behar den lurzatietan.
–Foru agindu honen II. eranskinean agertzen diren udalerrietan, hots, Nekazaritzari eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak aplikatzeari buruzko urriaren 3ko 1612/2008 Errege Dekretuan (indargabetua) lehorreko lurretan hektarea bakoitzeko, batez beste, 4,4, 4,1 edo 3,7 tonako errendimendua esleitua zuten udalerrietan, lurrak abuztuaren 1etik aurrera lantzen ahalko dira oro har.
–Herriguneen, edonolako errepideen, burdinbideen edo 10 hektareatik gorako zuhaizti jarraituen mugakide diren nekazaritzako lurzatien kasuan, uzta bildu ondoren noiznahi.
Hori guztia laguntza mota bakoitza onartzeko arauetan laboreari edo haren hondakinei eusteko ezartzen diren betekizunak deusetan galarazi gabe.
17) Landare-estaldura zurezko laboreak dituzten lurzatietan.
%15etik gorako malda edo handiagoa eta zurezko laboreak dituzten lurzatietan, maldarik handieneko lerrotik begiratuta zeharkako kaleetan eta kale paraleloetan gutxienez metro bateko zabalerako landare-estaldura jarri beharko da, lurzatiaren diseinuagatik edo ureztaketa sistemagatik beste norabidean ezartzea ezinezkoa denean, eremuko benetako malda terraza edo zapalda bitartez orekaturik dagoenean izan ezik.
Arau hau ez da aplikatuko kasu hauetan: hektarea bateko azalera edo txikiagoa duten lurzatietan; lurzati irregularretan edo luzeetan, maldarekiko zeharkako gutxieneko neurria 100 metrotik beherakoa denean lurzatiko edozein puntutan; eta, usadiozko ekoizte-jarduerari eustearren, administrazio eskudunak egokitzat jotzen diren kontserbazioko nekazaritza teknikak zehaztu eta baimentzen dituenean.
18) Zurezko laboreen erauztea.
Debekaturik dago batez beste %15etik gorako malda duten lurzatietan zurezko laboreen oinak erauztea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimendu gabe. Baimena emanen da baldin eta errespetatzen badira laborea eta barietatea aldatzeko arauak eta labore eta ustiapen aldaketak. Baimen eskaeran argi eta garbi azaldu beharko da erauzketa zein lurzatitan egin gogo den, hala nola memoria bat, erauzketaren zergatiak eta geroko laborea edo aprobetxamendua adierazteko. Ez da aplikatuko eremuko benetako malda terraza edo zapalda bitartez orekaturik dagoenean.
19) Landu gabe dauden lurzatietan lur goldagarrietako mantentze-lanak.
Landu gabe dauden lur goldagarriak laborantzarako baldintzetan mantenduko dira eta belar gaiztoak agertzea saihestuko da, metodo hauetako bat erabiliz:
–Laborantzako ohiko praktikak.
–Gutxieneko lur-lantzea.
–Landare-estaldura egokia mantentzea.
–Belar gaiztoak eta zuhaixka eta zuhaitz inbaditzaileak kentzeko beharrezkoak diren bestelako lan batzuk.
Bi kanpainatan segidan edo gehiagotan erein gabe uzten diren lurzatien kasuan, haiek mantentzeko lan mekanikoa egin beharko da bigarren urtetik aitzina, 2 urtean behin gutxienez ere.
20) Nekazaritzarako erabiltzen ez diren lurzatiak egoera hori zuzentzen duten tokiko arauei jarraikiz mantenduko dira.
Nekazaritzako zein ingurumeneko 5. baldintza egokia.–Higadura mugatzeko tokian tokiko baldintza berariazkoak jasotzen dituen lur kudeaketa gutxienekoa.
21) Belarki laboreetarako erabiltzen diren lurzati maldatsuetan lan egitea.
Belarki laboreetarako alorretan ezin izanen da iraulketaz landu malda handienaren norabidean malda hori %15ekoa edo handiagoa denean. Salbuespen hauekin: eremuko benetako malda terraza edo zapalda bitartez orekaturik dagoenean, hektarea bateko edo gutxiagoko eremuetan edo forma konplexuak dituztenetan (angelu biziak, lanketa arinena egiteko biraketa erradioak edo aldakorrak), maldarekiko zeharka gutxieneko neurria 100 metrotik beherako bada.
22) Zurezko laboreak
%15etik gorako malda edo handiagoa eta zurezko laboreak dituzten lurzatietan, lurra ez da iraulketaz landuko maldaren norabidean, salbuespen hauekin: eremuko benetako malda terraza edo zapalda bitartez orekaturik dagoenean, lanak oso arinak direnean edo kontserbaziokoak, edo lurzoru osoaren landare-estaldura dagoenean.
Arau hau ez da aplikatuko kasu hauetan: hektarea bateko azalera edo txikiagoa duten lurzatietan; lurzati irregularretan edo luzeetan, maldarekiko zeharkako gutxieneko neurria 100 metrotik beherakoa denean lurzatiko edozein puntutan; eta, usadiozko ekoizte-jarduerari eustearren, administrazio eskudunak egokitzat jotzen diren kontserbazioko nekazaritza teknikak zehaztu eta baimentzen dituenean.
Nekazaritzako zein ingurumeneko 6. baldintza egokia.–Materia organikoaren maila mantentzea lurzoruan jardunbide egokiak erabiliz.
23) Uztondoak erretzeko debekua.
Debekaturik dago uztondoak erretzea, arrazoi fitosanitarioengatik izan ezik. Arestian ezarritako salbuespen kasuetan, ondoko baldintza hauek bete beharko dira:
–Teknikari eskudun batek ukipen fitosanitarioei buruz emandako txostena izatea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuak baliozkotua.
–Horrez gain, suaren erabilera arautzen duen ekainaren 24ko 195/2014 Foru Aginduan ezarritakoa bete beharko da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuaren baimenaren beharrari eta suteen prebentziorako neurri partikularren eta orokorrak hartzeari dagokienez.
24) Uzta hondarrak eta inausketa hondarrak erretzea.
Belarki laboreen uzta hondarrak, aurreko zenbakiak aurreikusitakoez beste batzuk, edo inausketa hondarrak suntsitzeko, erretzea erabiltzen denean. Suaren erabilera arautzen duen ekainaren 24ko 195/2014 Foru Aginduan ezarritakoa bete beharko da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuaren baimenaren beharrari eta suteen prebentziorako neurri partikularren eta orokorrak hartzeari dagokienez.
Kudeaketako legezko 2. beharkizuna.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentaraua, 2009ko azaroaren 30ekoa, Basa hegaztiak zaintzeari buruzkoa. Basa-hegaztien, hegazti migratzaileen, mehatxupean eta galzorian daudenen habitat naturalak zaintzea.
25) Nekazariek ez dute landare-estalkia suntsitzea edo aldatzea dakarren aldaketarik eginen administrazio baimenik gabe halakoa izatea nahitaezkoa denean.
26) Nekazariak ezin du eraikinik jaso ez eta bideak aldatu administrazio baimenik gabe halakoa izatea nahitaezkoa denean.
27) Nekazariak ez du lur gainean paratuko (beharrezko erabilera egokiaz gaindi), ez eta bere ustiategian utziko ere, honako material hauek: ontziak, plastikoak, sokak, makinen olioa edo gasolioa, gaizki dauden nekazaritzako tresnak, edo bestelako gai biodegradarriak nahiz biodegradaezinak. Material horiek bildu eta desagerrarazi beharko dira indarreko araudiari jarraikiz eta, biodegradatzen ez diren lurra estaltzeko plastikoen kasuan, uzta bukatu eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean.
Kudeaketako legezko 3. beharkizuna.–92/43/EEE Zuzentaraua, Natur habitatak eta basa fauna eta flora zaintzeari buruzkoa. Horien zerrenda zuzentarauaren II. eranskinean azaltzen da. Natura 2000 Sareko habitat eta espezieak zaintzea.
28) Espezie mehatxatuak berreskuratu eta kontserbatzeko planak. Espezie mehatxatuak berreskuratzeko planen eraginpeko eremuetan diren ustiategietan baldintza hauek beharko dira bete:
–Linea elektrikoak ezartzeko, baimena beharko da, ugatza berreskuratzeko planean eta Bonelli arranoa berreskuratzeko planean jasotakoaren arabera.
–Mendiko pistetako zirkulazioa toki erakundeek ezartzen dituzten aldi baterako mugei edo erabilerarako erregulazioei beharko zaie egokitu, ugatza berreskuratzeko planean, Bonelli arranoa berreskuratzeko planean edo hartza berreskuratzeko planean erabakitakoaren arabera.
–Alorretako mugakide den ibai-habitata ez da modu nabarmenean aldatuko, bertako karramarroaren populazioek babestuta egoteko espezie hori berreskuratzeko planean zehaztutako ibaietan.
29) Ustiategian ingurumen arloko ebaluazio estrategikoa edo ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen plan, programa edo proiektu bat gauzatzeko, beharrezkoa izanen da Natura 2000ri ukitzen ez zaiola ziurtatzen duen agiria, ingurumen eraginaren adierazpena eta prozedura horietan aginduzko agiri guztiak izatea. Orobat, bidezkoa bada, ingurumen organoak ezarritako neurri prebentibo, zuzentzaile eta berdintzaileak gauzatuta izan beharko dira.
Nekazaritzako zein ingurumeneko 7. baldintza egokia.–Berezitasun topografikoak mantentzea eta heskaiak eta zuhaitzak inausteko debekua hegaztien haziera eta ugalketa garaian.
30) Berezitasun topografikoak edo paisaiaren elementuak ez dira aldatu behar, hala nola:
–10 metrora bitarteko zabalera duten heskaiak.
–Zuhaitz bakartuak edo ilaran daudenak.
–Gehienez ere 0,3 hektareako azalera hartzen duten zuhaiztiak.
–10 metrora bitarteko zabalera duten mugak.
–Gehienez ere 0,1 hektarea duten idoiak, aintzirak, urmaelak eta aska naturalak. Porlanezko edo plastikozko biltontziak ez dira kontuan hartuko.
–Landaredi naturaleko uharteak eta lekuneak edo haitza: gehienez ere 0,1 hektareakoak.
–Horizontalean gehienez ere 10 metroko zabalera duten eusteko terrazak.
–Harri-pilak, eraikuntza txikiak, hala nola, harri lehorreko pareta txikiak, usategi zaharrak eta usadiozko arkitekturako bestelako elementuak, flora eta faunaren babesleku izan daitezkeenak.
Behar horretatik at geldituko da arroz eta bestelako labore ureztatuetako soroetan, euri-bideak, erretenak eta zapaldak zuzentzeko presak egitea, baita lurrak fintzeko eragiketak ere.
31) Debekaturik dago heskaiak eta zuhaitzak moztea hegaztien haziera eta ugalketa garaian, martxotik uztailera bitarte, ingurumen arloko agintariek horretarako baimena berariaz eman ezean.
2. EREMUA. Osasun publikoa, zoosanitatea eta fitosanitatea
Kudeaketako legezko 4. beharkizuna.–Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 28an emandako 178/2002 (EE) Erregelamendua, Elikagaiei buruzko legeen printzipio eta betekizun orokorrak ezarri, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortu eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen dituena (14., 15., 17., 18., 19. eta 20. artikuluak).
32) Elikagai gisa merkaturatu behar diren ustiategiko produktuek seguruak izan behar dute, eta usteldurik, hondaturik, galdurik edo gai arrotz batek edo beste modu batera kutsaturik daudela erakusten duten ageriko seinalerik gabe.
33) Elikagaiak ekoizteko abeltzaintzako ustiategietan, pentsu seguruak baizik ez dituzte izanen, eta horietatik emanen zaie animaliei (183/2005 (EE) Erregelamenduari jarraikiz, pentsuak establezimendu erregistratu eta baimenduetatik lortu eta etiketatuak dioena bete behar da).
34) Animalia berriak sartzea. Aurreneurriak hartu beharko dira ustiategian animalia berriak sartzeko orduan, gizakiei elikagaien bidez transmititzen ahal zaizkien eritasun kutsakorrak sartu eta hedatzea saihesteko. Mota horretako eritasun fokuak daudela uste izanez gero, agintari eskudunari jakinarazi beharko zaio.
35) Hondakinak eta substantzia arriskutsuak berezituta eta era seguruan biltegiratu eta maneiatuko dira, elikagaiak kutsa ez daitezen. Horren barrenean sartzen da hilotzen kudeaketa.
36) Pentsuetarako gehigarriek, albaitaritzako medikamentuek eta biozidek baimendutako produktuak izan behar dute, eta etiketatuak eta errezetek diotena bete behar da haiek erabiltzean.
37) Pentsuak eta animaliak elikatzeko ez diren beste produktuak (kimikoak edo bestelakoak) bereizita biltegiratuko dira.
38) Pentsu medikatuak eta ez-medikatuak biltegiratzean eta maneiatzean, kutsadura gurutzatua edo animaliak haientzako ez diren pentsuen bidez elikatuta izateko arriskua murrizten saiatu beharko da.
39) Erregistroak mantentzea. Ustiategiaren titularrek honi buruzko erregistroak eduki beharko dituzte:
–Pentsuen eta animaliak elikatzeko beste produktu batzuen izaera, kantitatea eta jatorria.
–Abereentzako pentsu edo elikagai sorta bakoitzaren kantitatea eta destinoa, bihiak barne.
–Albaitarien tratamenduak.
–Landare eta animaliei egindako azterketa guztien edo giza osasunerako garrantzitsuak diren beste lagin batzuen emaitzak.
–Animaliek edo animalietatik ateratzen diren produktuek izaten dituzten kontrolen bidez lortutako edozein txosten esanguratsu.
–Dagokionean, genetikoki eraldatutako hazien erabilera, fitosanitarioen eta bioziden erabilera (190/2013 Foru Agindua, ekainaren 7koa).
40) Ustiategiak kaltetugabeak edo ofizialki kaltetugabeak izatea ardi eta ahuntz aziendaren eta behi-aziendaren bruzelosiari dagokionez, eta ofizialki kaltetugabeak behi aziendaren eta behi-aziendarekin mantentzen den ahuntz aziendaren tuberkulosiari dagokionez (eritasun horiek izan ditzaketen behiez, ardiez eta ahuntzez beste animalia eme batzuk baldin badaude ustiategian, eritasuna desagerrarazteko programa nazionalaren menpe egon beharko dute), eta kalifikazio hori ez duten ustiategiek, eritasunak desagerrarazteko programa nazionalen menpe geldituta, emaitza negatiboak izatea diagnostiko probetan, eta esneari tratamendu termikoa ematea. Ardi eta ahuntz aziendaren kasuan, esneari tratamendu termikoa eman beharko zaio, edo 2 hilabetetik gorako ontze epea duten gaztak egiteko erabili.
41) Esneari tratamendu termikoa eman zaio haren jatorria denean eritasun horiek izan ditzaketen behiez, ardiez eta ahuntzez beste animalia eme batzuena denean, animalien taldean eritasuna atzeman den kasuetan eta proba ofizialetan eme horiek emaitza negatiboa izan dutenean.
42) Behi tuberkulosia (edo behiekin mantentzen diren ahuntzarena) edo behi bruzelosia edo ardi-ahuntzarena diagnostikatuta duten ustiategietan, administrazioak kontrol ofiziala egin dezan, animalia positiboen eta negatiboen esnea bereiziko duen sistema bat izan eta erabili beharko da, eta ez dute giza kontsumoan erabiliko animalia positiboen esnea.
43) Aurreko puntuetan aipatu gaitzek jotako animaliak behar bezala isolatuta egonen dira, gainontzeko animalien esneak ondorio negatiboa izan ez dezan.
44) Jezteko ekipamenduak eta esnea bildu, maneiatu edo hozteko lokalak esnea kutsatzeko arriskua mugatzeko moduan kokatu eta eraikiko dira.
45) Esnea biltzeko lokalek piztiez babestuta eta animaliak ukuiluratuta dauden lokaletatik argi eta garbi berezituta egon beharko dute, eta behar bezalako hozteko ekipamendua izanen dute, tenperatura arloko eskakizunak betetzeko.
46) Esnearekin kontaktuan dauden ekipamenduen gainazalak (tresnak, ontziak, zisternak etab.), jezteko eta esnea biltzeko erabiltzen direnak, garbitu eta desinfektatzen errazak izanen dira eta egoera onean mantenduko dira. Gainazal horiek erabili ostean garbitu beharko dira eta, behar izanez gero, desinfektatu. Materialak koskagabeak, garbigarriak eta ez-toxikoak izanen dira.
47) Osasun egoera onean dauden animaliak jetziko dira, modu higienikoan. Zehazki:
–Jezten hasi baino lehen, titiburuak, titiak eta alboko aldeak garbi eta zauririk eta hanturarik gabe egonen dira.
–Albaitaritzako tratamendua dela-eta, esnean hondakinak uzten ahal dituzten animaliak argi eta garbi identifikatu beharko dira.
–Albaitaritzako tratamendua dela-eta, esnean hondakinak uzten ahal dituzten animaliak baztertuta dauden bitartean, berezituta jetziko dira eta esne hori ez da gainerako animaliek emandakoarekin inola ere nahasiko, eta ez da giza kontsumorako erabiliko.
48) Jetzi eta gero, esnea kutsadura saihesteko diseinatu eta ekipatutako leku garbian gordeko da. Ondoren, hoztu eta 8ºC-ra jarriko da, egunero biltzen bada, eta 6ºC-ra, egunero biltzen ez bada, salbu eta esnea hurrengo 2 orduen barrenean prozesatu behar badute edo esneki zehatzak egiteko arrazoi teknikoak direla-eta tenperatura altuago batean gorde behar bada.
49) Arrautzak ekoizten dituzten ustiategiek arrautzak garbi, lehor, usain arrarorik gabe eta kolpeen eta eguzkiaren zuzeneko erradiazioaren kontra babestuta eduki beharko dituzte.
50) Abeltzaintzako ustiategien titularrek ondoko hauen hornidura egiten duten pertsonak edo enpresak identifikatzeko moduan izanen dituzte: elikagaiak edo pentsuak ateratzeko hazten diren animaliak, pentsuak eta elikagaiak, edo azienda bazkatzeko edo pentsuak eurek egiteko erabiltzen den beste edozein substantzia (fakturak, erregistroak eta abar gordeko dituzte).
51) Ekoizleek beren produktuak eraman dituzten pertsona edo enpresak identifikatzeko moduan izanen dituzte, baita erosgaien kopurua eta salmentaren edo ematearen eguna ere (fakturak, erregistroak eta abar gordeko dituzte).
52) Elikagaien edo pentsuen ekoizleek uste dutenean haien ustiategietatik atera diren produktuak gizakien osasunerako kaltegarriak izan daitezkeela edo kalterik ez eragiteko baldintzak betetzen ez dituztela, merkataritza katearen hurrengo operadoreari jakinarazi beharko diote lehenik, produktua merkatutik kentzeko, eta agintari eskudunei bigarrenik. Horretaz gainera, agintari eskudunek esandakoa egin beharko dute.
Kudeaketako legezko 5. beharkizuna.–Kontseiluaren 96/22/EE Zuzentaraua, 1996ko apirilaren 29koa, Abereen hazkuntzan ondorio hormonal eta tireostatikoak dituzten substantzia jakin batzuk eta substantzia beta-agonistak erabiltzea debekatzen duena (3. artikuluko a), b) d) eta e) letrak, eta 4., 5. eta 7. artikuluak).
53) Ondorio hormonal eta tireostatikoak dituzten substantziak eta substantzia beta-agonistak erabiltzea. Debekatuta dago horrelako substantziak ustiategiko animaliei ematea, tratamendu zootekniko edo terapeutikoa dela-eta onartzen diren salbuespenetan izan ezik, eta horrelakoetan indarreko arauek ezarri bezala eman beharko dira (96/22/EE Zuzentarauaren 4. eta 5. artikuluak).
54) Ondorio hormonal eta tireostatikoak dituzten substantziak eta substantzia beta-agonistak dituzten animaliak. Ondorio hormonal eta tierostatikoko substantziak eta substantzia beta-agonistak dituzten animaliak ezin izanen dira ustiategian eduki, ezta merkatuan jarri edo gizakiak jateko hil ere, salbu eta frogatu baldin badaiteke animaliak tratamendu zootekniko edo terapeutikoetako salbuespen kasuetan tratatu direla 96/22/EE Zuzentarauaren arabera, eta emandako substantziarako ezarritako gutxieneko itxaron-epea iragan baldin bada.
55) Ezin dira inolaz ere izan ondorio beta-agonistak dituzten sendagaiak abeltzaintzako ustiategietan albaitaritzan erabiltzeko, tokolisia eragiteko erabiltzeko modukoak badira.
56) Animaliei produktu baimenduak ematekotan, produktu horietarako agindutako itxaronaldiak bete beharko dira animalia edo produktu horiek merkaturatu aurretik.
Kudeaketako legezko 6. beharkizuna.–Kontseiluaren 2008/71/EE zuzentaraua (3., 4. eta 5. artikuluak), Zerrien identifikazioari eta erregistroari buruzkoa.
57) Abeltzainak REGAn erregistratuta eduki beharko du ustiategia, eta behar bezala sailkatuta.
58) Zerri ustiategietako titularrek erregistro liburua eguneraturik izan beharko dute, eta gutxienez hiru urtez gordeko dute. Datuek bat etorri beharko dute ustiategian dauden animaliekin.
59) Ekoizle horiek eduki, garraiatu, salerosi edo hil duten animalien jatorriari, baita identifikazioari eta, bidezkoa denean, destinoari buruzko dokumentazioa ere gorde beharko dute.
60) Zerri ustiategietako animalia guztiek behar bezala identifikaturik egon beharko dute, arauek ezartzen dutenaren arabera.
Kudeaketako legezko 7. beharkizuna.–1760/2000/EE Erregelamendua (4. eta 7. artikuluak), Behi azienda identifikatzeko eta erregistratzeko xedapenei buruzkoa.
61) Behi-aziendako ustiategietako animalia guztiek behar bezala identifikaturik egon beharko dute, banaka-banaka.
62) Behi ustiategietako titularrek erregistro liburua eguneraturik izan beharko dute, eta gutxienez hiru urtez gordeko dute. Datuek bat etorri beharko dute ustiategian dauden animaliekin.
63) Behi aziendaren ekoizleak beharturik daude identifikazio eta erregistrorako datu-baseari animalien jaiotzen, mugimenduen eta heriotzen berri ematera, dagokien epean.
64) Behi aziendako buru bakoitzeko identifikazio agiri bat (DIB) eduki beharko da. Horko datuak, ustiategian dauden animalienak eta ustiapen liburuan erregistratuak daudenak berdinak izanen dira.
Kudeaketako legezko 8. beharkizuna.–21/2004/EE Erregelamendua (3., 4. eta 5. artikuluak), ardi azienda eta ahuntz azienda identifikatzeko eta erregistratzeko xedapenei buruzkoa.
65) Ardi aziendaren ekoizleek agintari eskudunari epean eman behako diote ustiategiko animalien sarrera eta irteera mugimenduen berri.
66) Ardi eta ahuntz ustiategietako animalia guztiek behar bezala identifikaturik egon beharko dute, arauek ezartzen dutenaren arabera.
67) Ardi eta ahuntz ustiategietako titularrek erregistro liburua eguneraturik izan beharko dute, eta gutxienez hiru urtez gordeko dute. Datuek bat etorri beharko dute ustiategian dauden animaliekin.
68) Ardi eta ahuntz ustiategietako titularrek eduki, garraiatu, salerosi edo hil duten animalien jatorriari, baita identifikazioari eta, bidezkoa denean, destinoari buruzko dokumentazioa ere gorde beharko dute.
Kudeaketako legezko 9. beharkizuna.–Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2001eko maiatzaren 22an emandako 999/2001 (EE) Erregelamendua, Entzefalopatia espongiforme kutsagarri batzuei aurrea hartu eta haiek kontrolatu eta desagerrarazteko xedapenak ezartzen dituena (7., 11., 12., 13. eta 15. artikuluak).
69) Hausnarkarien ustiategietan ez dela erabiltzen lurreko animaliengandik ez eta arrainengandik heldu diren animalia proteina eraldatuak dituen produkturik, ez eta animaliengan jatorria duten azpiproduktuetatik eratorritako produkturik ere (1., 2., 3. kategoriak) erregelamenduaren IV. eranskinean aurreikusitako salbuespenekin.
70) Elikagaiak ematen dituzten beste animalia batzuen (hausnarkariak ez direnak) ustiategietan ez dela erabiltzen lurreko animaliengandik heldu diren animalia proteina eraldatuak dituen produkturik, ez eta animaliengan jatorria duten azpiproduktuetatik eratorritako produkturik ere (1., 2., 3. kategoriak) erregelamenduaren IV. eranskinean aurreikusitako salbuespenekin.
71) Abeltzaintzako ustiategi mistoetan, espezie hausnarkariak eta bestelakoak elkarrekin daudenetan, hausnarkari ez direnak elikatzeko animalia proteinak dituzten pentsuak erabiltzen badira, fisikoki bereizita egonen dira batzuentzako eta besteentzako pentsuen biltegiak.
72) Ustiategiren batean EEKren bat izan dezaketen animaliak izanez gero, berehalakoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinarazi beharko zaio, eta beharrezko murrizketak bete beharko dira.
73) EEK batek jota egotearen susmagarri diren animaliak dituzten ustiategietako titularrek behar den dokumentazioa eduki beharko dute, animalien mugimenduen berri emateko eta agintari eskudunen ebazpena betetzen dela egiaztatzeko.
74) EEK bat dagoela ofizialki berresten denean, ustiategi horretako titularrek behar den dokumentazioa eduki beharko dute, animalien mugimenduen berri emateko eta agintari eskudunen ebazpena betetzen dela egiaztatzeko.
75) Behi-, ardi- edo ahuntz-azienda edo haien ernal-hazia, obuluak edo enbrioiak merkaturatu edo esportatzeko, behar diren osasun ziurtagiriak eduki beharko dira eta 999/2001 (EE) Erregelamenduaren VIII. eranskinean ezarritako baldintzak bete (inportazioen kasuan IX. eranskineko baldintzak).
76) EEK batek jota susmagarri diren animaliak ez dira zirkulazioan jarriko, harik eta agintari eskudunak susmoa ezabatu arte.
Kudeaketako legezko 10. beharkizuna.––Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1107/2009 (EE) Erregelamendua, produktu fitosanitarioak merkaturatzeari buruzkoa.
77) Produktu fitosanitario baimenduak. MAGRAMAren Produktu Fitosanitarioen Erregistroan inskribaturik dauden produktu fitosanitario baimenduak baizik ez dira erabiliko.
78) Produktu fitosanitarioen erabilera. Produktu fitosanitarioak etiketan edo produktuaren segurtasun fitxan agertzen diren jarraibideei jarraikiz erabiliko dira.
3. EREMUA. Animalien ongizatea
Kudeaketako legezko 11. beharkizuna.–Kontseiluak 2008ko abenduaren 18an emandako 2008/119/EE Zuzentaraua, aratxeak babesteko gutxieneko neurriei buruzkoa (6 hilabetez azpiko aratxeei aplikatzen zaien araudia) (3. eta 4. artikuluak, aratxeen ustiategien baldintzak eta hazierari dagozkionak).
79) Zortzi astetik gorako aratxeak taldean izan beharko dira, salbu animaliak isolatuta egon behar duela albaitariak ziurtatzen duenean, ustiategiak 6 aratxe baino gutxiago dituenean edo animaliak amarekin daudenean edoskitzeko.
80) Aratxeak taldeentzako esparruetan edukiko dira, edo, posible ez bada, aurreko betebeharrarekin bat, aratxeentzako banakako esparruek neurri hauek izan beharko dituzte: zabalera animalia zutik dagoenean duen soingurutzerainoko altuera izanen da, gutxienez; luzerak aratxearen sudur puntatik iskionaren isats-hegaleraino dagoen distantzia bider 1.1 neurtuko du. Eri ez dauden animalien esparruak tabike zulatuzkoak izanen dira, aratxeek elkar ikusi eta ukitu ahal izateko. Umeak taldean hazteko gutxieneko espazioa hauxe izanen da: ( baino gutxiagoko animaliak), ( baino gehiagokoak), ( baino gehiagoko).
6 aratxe baino gutxiago dituzten ustiategiei ez zaie aplikatzen, ez eta amarekin mantentzen diren animaliei ere, esnea hartzeko.
81) Animaliak egunean behin ikuskatuko dira gutxienez (ukuiluan daudenak, egunean bitan).
82) Aratxeek ez dute arazorik izan behar ukuiluetan arriskurik gabe etzateko, atseden hartzeko, lau hankatan jartzeko eta beraien burua garbitzeko.
83) Aratxeak ez dira lotuko (taldean daudenak izan ezik; horiek lotzen baitira, gehienez ere ordubetez, edoskitze aldian edo esnearen ordezko produktu bat hartzen duten bitartean). Aurreikusitako salbuespena aplikatzen bada, aratxeak lotuz gero, lokarriek ez diete zauririk egin behar eta itotzeko edo zauriak egiteko arriskua saihesteko diseinatuta egon beharko dute.
84) Ukuiluak egiteko erabiltzen diren materialak eta animaliekin kontaktuan egoten ahal diren ekipamenduak ezin izanen dira animalientzako kaltegarriak izan, eta ongi garbitu eta desinfektatzen ahalko dira.
85) Zoruak ezin dira izan ez irristagarriak ez konkortsuak, eta animaliak etzatzeko guneek behar bezala drainatuak eta erosoak izan beharko dute.
86) 2 astetik beherako aratxeek behar bezalako azpiak izanen dituzte.
87) Aratxeak ez dira etengabe ilunpetan edukiko. Argi natural edo artifizialeko sistema bat paratuko da, azken finean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostak arte normalean argi naturalarekin dagoen argitasunaren parekoa emanen duena. Bestalde, argi egokia izanen dute, edozein unetan animaliak osoki ikuskatu ahal izateko.
88) Aratxeak egunean bitan gutxienez bazkatu beharko dira.
89) Bi astetik gorako aratxeek behar adinako ur fresko egokia izanen dute, edo beste edari batzuen bidez asetzen ahalko dute likidoen beharra.
90) Bero egiten duenean edo aratxeak eri daudenean, ur egokia izanen dute uneoro.
91) Aratxeek oritza hartu beharko dute jaio eta hurrengo sei orduetan.
92) Aratxeen bazkak behar adina burdina izanen du, 4,5 mmol/litroko batez besteko hemoglobina maila dutela ziurtatzeko.
93) Aratxeei ez zaie muturrekorik jarriko.
94) Bi asteak beteak dituzten aratxeei zuntzezko gutxieneko ano bana emanen zaie egunero. Zuntz kopurua 50 g-tik 250 g-ra handituko da, 8-20 aste dituzten aratxeentzat.
Kudeaketako legezko 12. beharkizuna.–Kontseiluaren 2008/120/EE Zuzentaraua, 2008ko abenduaren 18koa, zerriak babesteko gutxieneko neurriei buruzkoa (3. artikulua eta I. eranskina).
95) Amaren tititik kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak. Amaren tititik kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak taldean hazteko, dentsitate egokia behar da: (10kg baino gutxiago), (10-), (20-), 0,40 (30-), (50-), (85-), ( baino gehiago).
96) Taldean hazten diren zerrien kasuan, hormigoizko lurzoru parrilladunetan, irekiduren zabalera animalien ekoizpen aldirako egokia izanen da (esne-zerrien kasuan, 11 mm-tik behera; amaren titia kendutako zerrikumeen kasuan, 14 mm-tik behera; ekoizpenerako zerrien kasuan, 18 mm-tik behera; arrak estali dituzten zerri eme eta zerri eme gazteen kasuan, 20 mm-tik behera). Habexken zabalera animalien pisu eta tamainaren araberakoa izanen da (esne-zerrien eta amaren titia kendutako zerrikumeen kasuan, gutxienez; ekoizpenerako zerrien, eta arrek estali dituzten zerri emeen eta zerri eme gazteen kasuan, gutxienez).
97) Zerri-emeak ez dira lotuko.
98) Zerri eme gazteei, amaren titia kendutako zerriei eta umedun zerriei zuntz askoko eta eduki energetiko handiko elikagaiak emanen zaizkie, behar duten kopuruan.
99) Taldean dauden zerri emeek eta zerri eme gazteek behar beste bazka hartzeko aukera izan beharko dute, baita gainerako animaliekin bazkagatik lehiatzen direnean ere. Hori bermatzen duen sistemaren bat eduki beharko da.
100) Taldean hazi eta arrak estali dituzten zerri eme edo zerri eme gazteei lurzoruaren azalera hauxe egokituko zaie: gutxienez koadro, zerri eme gazte bakoitzeko, eta, gutxienez koadro, arrak estali duen zerri eme bakoitzeko (6 zerri baino gutxiagoko taldeetan, lurzoruaren azalera gutxienez %10 handituko da, eta animaliak 40ko edo hortik gorako taldeetan hazten direnean, %10 txikitzen ahalko da).
101) Arrek estali dituzten zerri eme gazteen eta taldean hazitako umedun zerrien kasuan, 100. beharkizunean aipatutako azaleraren zati bat ( koadro zerri eme gazte bakoitzeko eta koadro zerri eme bakoitzeko, gutxienez) lurzoru jarraitu trinkoa izanen da. Horren %15, gehienez ere, drainatzeko irekiduretarako erabiliko da.
102) Arrek emeak estali eta hurrengo lau asteetatik erditzeko aurreikusitako dataren aurreko zazpi egunera bitarte, 2,8 m-tik gorako aldeak dituzten esparruetan egon beharko dute (2,4 m-tik gorakoak, sei zerri baino gutxiagoko taldeak badira). 10 zerri eme baino gutxiagoko ustiapenetan eta bakartuta daudenetan, esparruan jiratzeko aukera izan beharko dute.
103) Hortzak ez dira ohikotasunez kenduko. Egiten bada, frogatu egin beharko da aldez aurretik neurriak hartu direla ingurumen baldintzak edo kudeaketa sistemak zuzentzeko, zerriek elkarri buztana hozka egin diezaioten edo beste jokabide irregularrak izan ditzaten galarazteko. Esne-zerrien kasuan, prestakuntza duten langileek edo albaitariak egin beharko du, zerria jaio eta lehen zazpi egunen barrenean, baldintza higienikoak betez, eta soilik frogak daudenean zerramen errapeetan lesioak daudela, edo beste zerri batzuen belarrietan edo buztanetan.
104) Albaitariek edo prestatutako langileek arrak urraketarik eragin gabe zikiratuko dituzte, baldintza higienikoak betez. Jaio eta zazpigarren egunetik aurrera egiten bada, albaitari batek egin beharko du eta anestesia eta analgesia luzea erabili beharko ditu.
105) Buztana moztea ez da ohikotasunez eginen. Mozten bada, frogatu egin beharko da aldez aurretik behar bezalako neurriak hartu direla ingurumen baldintzak edo kudeaketa sistemak zuzentzeko, zerriek elkarri buztana hozka egin diezaioten edo beste jokabide irregularrak izan ditzaten galarazteko. Zerria jaio eta lehen zazpi egunen barrenean moztuko du albaitariak edo behar bezala prestatutako langile batek, baldintza higienikoak betez. Jaio eta zazpigarren egunetik aurrera egiten bada, albaitari batek egin beharko du eta anestesia eta analgesia luzea erabili beharko ditu.
106) Animalien esparruko etengabeko zarata ezin izanen da 85 dBe-tik gorakoa izan.
107) Animaliek gutxienez 8 argi ordu izanen dituzte egunero (gutxieneko intentsitatea: 40 lux).
108) Animaliek ikerketa eta manipulazio jarduerak garatzeko materialak eskura izanen dituzte uneoro (lastoa, beste substantzia bat edo beste objektu egoki bat).
109) Zerriei bazka gutxienez egunean behin emanen zaie eta, taldean ematen bazaie, guztiek aldi berean izanen dute bazka eskura.
110) Bi aste beteak dituzten zerri guztiek ur freskoa izanen dute eskura etengabe, behar den kantitatean.
111) Zerri emeek eta zerri eme gazteek erditzeko behar duten material guztia izan beharko dute erditu aurretik, ongarri likidoa biltzeko sistemak uzten baldin badu.
112) Behar izanez gero, umedun zerriak eta zerri eme gazteak barne zein kanpo parasitoen aurka tratatuko dira.
113) Esne-zerrikumeen esparruko lurzoruaren azaleran, animalia guztiak aldi berean etzaten ahalko dira. Azalera hori solidoa izanen da edo babes materialez eginikoa.
114) Esne-zerrikumeei lau aste edo gehiago dituztela kenduko zaie amaren titia; instalazio egokituetara eramaten badira, zazpi egunen buruan kentzen ahal zaie.
115) Beharrezko neurriak hartuko dira, ohiko jokabidetik ateratzen diren borrokei aurrea hartzeko, amaren titia kendutako zerrikumeek eta ekoizpenerako zerriek osatzen dituzten taldeetan.
116) Jatorri ezberdineko zerrikumeen nahasketaz osatutako taldeetan hazten diren amaren titia kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak adin goiztiarrean nahastuak izateko moduan haziko dira.
117) Bereziki oldarkorrak diren edo erasoen ondorioz arriskuan dauden amaren titia kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak taldetik bereiziko dira.
118) Amaren titia kendutako zerrikumeei eta ekoizpenerako zerriei salbuespenez baizik ez zaie lasaigarririk jarriko, eta betiere albaitariari kontsultatu eta gero.
119) Aketzen esparruetan, aketzek jiratzeko aukera eta gainerako zerriak entzuteko, usaintzeko eta ikusteko aukera izanen dute. Lurzoru librearen azalerak koadro edo gehiago izanen ditu (esparrua arrek emeak estaltzeko ere erabiltzen bada, azalerak koadro izanen ditu gutxienez).
Kudeaketako legezko 13. beharkizuna.–Kontseiluaren 98/58/EE Zuzentaraua, 1998ko uztailaren 20koa, Animaliak abeltzaintzako ustiategietan babesteari buruzkoa. (4. artikulua).–Animaliak hazi eta mantentzeko baldintzak.
120) Ustiategiko animaliak ahalmen, ezagutza eta gaitasun profesional nahikoa duten behar beste langilek zainduko dituzte.
121) Arreta maiz behar duten animaliak egunean behin ikuskatuko dira, gutxienez.
122) Eri edo zauritu itxura duten animalia guztiek berehala izan beharko dute tratamendu egokia, eta albaitariari galdetuko zaio, behar baldin bada.
123) Behar denean, lokal bat prestatuko da animalia eri edo zaurituak isolatzeko, azpiak lehor eta eroso dituela.
124) Abeltzainak albaitaritzako tratamenduen erregistro bat izan beharko du, eta erregistro hori edo tratamenduetarako arrazoia diren errezetak bost urtez gorde beharko dira gutxienez, 1749/1998 Errege Dekretuan eskatzen den gutxieneko informazioa baldin badute, betiere.
125) Abeltzainak ustiategiaren erregistro liburuan edo beste erregistro batean jaso beharko du zein animalia aurkitzen diren hilda ikuskapen bakoitzean. Erregistro horiek gutxienez hiru urtez gordeko dira.
126) Animalien inguruko eraikuntzako materialek ez diete kalterik eginen, eta animaliak minik izan ez dezaten moduan edukiko dira.
127) Eraikinetako ingurumen baldintzak (aireztapena, hauts maila, tenperatura, airearen hezetasun erlatiboa eta gasen kontzentrazioa) ez dira animalientzako kaltegarriak izanen.
128) Animaliak ez dira etengabe ilunpetan edukiko, ez eta argi artifizialaren pean behar diren etenaldiak egin gabe ere. Haientzako argiak bere premia fisiologiko eta etologikoak asebeteko ditu. Animaliak edozein unetan aztertzeko behar adina argia egon beharko du.
129) Behar eta ahal den neurrian babestuko da aire zabalean dagoen azienda eguraldi txarretik, harrapakariengandik eta eritasun arriskutik.
130) Animalien osasun eta ongizaterako ezinbestekoak diren ekipo automatiko edo mekaniko guztiak egunean behin gutxienez ikuskatuko dira.
131) Animalien osasuna eta ongizatea aireztatze artifizialeko sistema baten mende daudenean, larrialdietarako sistema egoki batek (leihoak irekitzea edo beste batzuk) aurreikusita egon beharko du, airea behar adina berritzea bermatzen duena, sistemak huts eginez gero.
132) Aireztapen sistemak alarma eduki beharko du, matxura gertatzen baldin bada ere. Aldian-aldian egiaztatuko da behar bezala funtzionatzen duela.
133) Animaliek elikadura osasungarria, beren adin eta espezierako egokia, eta behar adinakoa izan beharko dute.
134) Animalia guztiek bazka eta ura eskura izanen dituzte, beren premien araberako denbora-tarteetan. Horretaz gainera, kalitate egokiko behar adina ur izanen dute eskura, edo edateko premia beste nolabait asetzeko aukera izanen dute.
135) Ura eta bazka ez kutsatzeko moduko ekipoak ezarriko dira animaliak haietaz hornitzeko, eta haien arteko lehia ahalik eta txikiena izateko moduan kokatuko dira.
136) Animaliak ez dira ustiategian mantenduko haien ongizaterako kaltegarriak diren abeltzaintza helburuengatik, eta ez da erabiliko animaliei sufrimendua edo zauriak eragiten ahal dizkien hazteko prozedurarik, ez naturalik ez artifizialik.
II. ERANSKINA. Zein udalerritan lantzen ahalko den lurra iraulka ereindako lehorreko alorretan, abuztuaren 1etik aurrera
KOD. UDALERRIA |
UDALERRIA |
1 |
ABAIGAR |
2 |
ABARTZUZA |
5 |
ABERIN |
7 |
ADIOS |
9 |
OIBAR |
11 |
ALLIN |
14 |
ANTZIN |
16 |
ANTSOAIN |
18 |
AÑORBE |
19 |
AGOITZ |
23 |
ARANGUREN |
39 |
ARTAZU |
41 |
AIEGI |
45 |
BARASOAIN |
52 |
BERASKOAIN |
56 |
BIURRUN-OLKOTZ |
60 |
BURLATA |
63 |
CABREDO |
74 |
ZIRAUKI |
75 |
ZIRITZA |
76 |
ZIZUR |
83 |
ETXARRI |
85 |
ETXAURI |
86 |
EGUESIBAR |
88 |
ELORTZIBAR |
89 |
ENERITZ |
94 |
ESLABA |
97 |
LIZARRA |
99 |
ETAIU |
101 |
EZKABARTE |
103 |
EZPOROGI |
109 |
GALAR |
114 |
GARINOAIN |
116 |
GENEVILLA |
118 |
GOÑI |
120 |
GESALATZ |
121 |
GIRGILLAO |
122 |
UHARTE |
124 |
IBARGOITI |
125 |
IGUZKITZA |
131 |
ITZA |
132 |
ITZAGAONDOA |
136 |
TXULAPAIN |
146 |
LEATXE |
147 |
LEGARDA |
148 |
LEGARIA |
150 |
LEOTZ |
151 |
LERGA |
154 |
LEZAUN |
155 |
LEDEA |
156 |
LIZOAIN |
158 |
LONGIDA |
159 |
IRUNBERRI |
161 |
MAÑERU |
162 |
MARAÑON |
166 |
MENDAZA |
167 |
MENDIGORRIA |
168 |
METAUTEN |
170 |
MIRAFUENTES |
172 |
ELO |
174 |
MORENTIN |
177 |
MURIETA |
180 |
MURUZABAL |
182 |
NAZAR |
183 |
OBANOS |
184 |
OKO |
190 |
OLEXOA |
192 |
OLORITZ |
193 |
OLTZA |
194 |
OLLO |
197 |
ORISOAIN |
200 |
OTEITZA |
201 |
IRUÑA |
204 |
PIEDRAMILLERA |
206 |
GARES |
207 |
PUIU |
209 |
ERROMANTZATUA |
212 |
ZARE |
214 |
JAITZ |
225 |
SORLADA |
228 |
TEBAS-MURU ARTEDERRETA |
229 |
TIRAPU |
234 |
UKAR |
237 |
UNTZITI |
238 |
UNTZUE |
241 |
URRAULGOITI |
242 |
URRAULBEITI |
243 |
URROZ |
246 |
UTERGA |
253 |
BIDAURRETA |
255 |
VILLAMAYOR DE MONJARDIN |
257 |
VILLATUERTA |
258 |
ATARRABIA |
260 |
DEIERRI |
261 |
ESA |
262 |
ZABALTZA |
265 |
ZUÑIGA |
301 |
IZARBEIBAR |
508 |
08. FAZERIA |
511 |
11. FAZERIA |
514 |
14. FAZERIA |
515 |
15. FAZERIA |
517 |
17. FAZERIA |
521 |
21. FAZERIA |
522 |
22. FAZERIA |
531 |
31. FAZERIA |
535 |
35. FAZERIA |
538 |
38. FAZERIA |
543 |
43. FAZERIA |
544 |
44. FAZERIA |
549 |
49. FAZERIA |
550 |
50. FAZERIA |
552 |
52. FAZERIA |
555 |
55. FAZERIA |
556 |
56. FAZERIA |
561 |
61. FAZERIA |
562 |
62. FAZERIA |
567 |
67. FAZERIA |
571 |
71. FAZERIA |
574 |
74. FAZERIA |
575 |
75. FAZERIA |
576 |
76. FAZERIA |
579 |
79. FAZERIA |
581 |
81. FAZERIA |
582 |
82. FAZERIA |
583 |
83. FAZERIA |
584 |
84. FAZERIA |
603 |
103. FAZERIA |
604 |
104. FAZERIA |
605 |
105. FAZERIA |
606 |
106. FAZERIA |
607 |
107. FAZERIA |
691 |
ANDIA |
901 |
BARAÑAIN |
902 |
BERRIOBEITI |
903 |
BERRIOZAR |
905 |
BERIAIN |
906 |
ORKOIEN |
907 |
ZIZUR NAGUSIA |
III. ERANSKINA. Ibai bazterretan babes-zerrendak jartzeko diagrama
Babes-zerrendak nekazaritzako lurzatian egonen dira edo aldamenean, eta ur-ibilguarekin edo ur-masarekin paralelo egonen da luzetara; eremua ur-bazterreko landarediaz estalita egon daiteke.