Castellano | Euskara | Français | English
58/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezartzen dituena, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza jakin batzuk jasotzen dituzten nekazariek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten.
(2014ko 66. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 4an)
Atarikoa
Kontseiluaren 2009ko urtarrilaren 19ko 73/2009 (EE) Erregelamenduak nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzeko araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezartzen ditu. Erregelamendu horren 4. artikuluan adierazten da zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten nekazari guztiek bete behar dituztela II. eranskinean aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta, 6. artikuluaren indarrez, estatukideek ezartzen dituzten nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokiak. Artikulu horretan berean ezartzen da nazio-agintari eskudunak nekazarien eskura jarriko duela zerrenda bat, kudeaketan bete beharreko legezko betekizunekin eta ingurumeneko eta nekazaritzako baldintza egokiekin.
Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduak, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratu bat sortu eta nekazaritzako hainbat produkturendako berariazko xedapenak ezartzen dituenak (MABetarako erregelamendu bakarra), 85.21 eta 103.27 artikuluetan dioenez, frogatzen bada nekazari batek, erauzteagatiko prima edo berregituraketa laguntzeko programen ondoriozko laguntza ordaindu eta ondoko hiru urteetako edozein unetan ez dituela bere ustiategian 1782/2003 Erregelamenduaren (EE) 3.etik 7.era bitarteko artikuluetan aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak betetzen, laguntzaren zenbatekoa, nekazariari zuzenean leporatzen ahal zaion ekintza edo omisioagatik bete ez bada, hein batean edo erabat murriztu edo ezereztuko dela, zein diren ere hutsegitearen larritasuna, hedadura, iraupena eta errepikapena, eta nekazariak itzuli egin beharko du, bidezko bada, aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera.
Batzordeak 2009ko azaroaren 30ean emandako 1122/2009 (EE) Erregelamenduak arauak ezartzen ditu Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua garatzeko, erregelamendu horrek nekazarientzako zuzeneko laguntzetarako ezartzen dituen baldintzei, moduluei eta kudeaketa eta kontrol sistema integratuei dagokienez, eta Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzeko, mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearentzat ezarritako laguntza araubidearen baldintzei dagokienez. Orobat, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ez betetzeagatik murrizketak eta bazterketak erabakitzeko oinarriak ezartzen ditu.
Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenari laguntzeari buruzkoak, ezartzen duenez, 36. artikuluaren a) letrako i) ataletik v) atalera eta b) letrako i), iv) eta v) ataletan ezarritako laguntzen onuradunek 73/2009 (EE) Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan eta II. eta III. eranskinetan agintzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak bete beharko dituzte ustiategi osoan.
Batzordearen 2011ko urtarrilaren 27ko 65/2011 (EE) Erregelamenduak Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen, landa garapenerako laguntza neurriak hartzeko kontrol prozeduraren eta baldintzen aplikazioari buruz.
Erregelamendu horiek guztiak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1310/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera aplikatuko dira; izan ere, xedapen iragankorrak ezartzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenerako laguntzari buruz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamendua (EB) aldatzen du 2014ko ekitaldiko baliabideei eta horien banaketari dagokienez, eta Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamendua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 (EB), 1306/2013 (EB) eta 1308/2013 Erregelamenduak aldatzen ditu, 2014ko ekitaldiko aplikazioari dagokionez.
Apirilaren 3ko 486/2009 Errege Dekretuak 3. artikuluan ezartzen ditu Europako Batasuneko erregelamendu horrek aipatzen dituen kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak. Dekretu horrek ezarri ditu nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten nekazariek, landa garapeneko laguntza jakin batzuen onuradunek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete behar dituzten kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak. Errege dekretu horrek gutxieneko eskaera-maila ezartzen du lurralde nazional guztirako. Hala ere, oinarrizko araudia izanik, badu aski malgutasun tokian tokiko baldintzetara moldatzeko.
Azaroaren 13ko 202/2012 Errege Dekretuaren bidez, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako zuzeneko ordainketak 2012tik aurrera aplikatzeari buruzkoa, ur-ibilguen bazterretan babes zerrendak sortu ziren.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 8an emandako 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFek finantzatutako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak otsailaren 8an emandako 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFrekin batera finantzatutako landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.
Apirilaren 4ko 181/2012 Foru Aginduaren bidez, kontrolerako agintaritza eskudunak izendatu ziren, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak, landa garapenerako laguntzak eta mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntzak emateko baldintzei dagokienez. Foru agindu horren 3. artikuluak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baldintzen arloko eginkizunen artean, honako hau ezartzen du: nekazariei kudeaketako legezko betekizunen eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokien zerrenda ematea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
1. Kudeaketako legezko betekizunen eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokien (aurrerantzean, beharkizun baldintzatzaileak) zerrenda Nafarroako Foru Komunitatearen eremurako zehaztea du xede foru agindu honek, hau da, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzen araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezartzen dituen 2009ko urtarrilaren 19ko Kontseiluaren 73/2009 (EE) Erregelamenduan aipatzen direnak. Erregelamendu hori Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1310/2013 (EE) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.
2. Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean dauden ustiategietako azalera eta instalazio guztietan aplikatuko da, ustiategietako titularrei laguntza-araubide hauetako batean aurkeztutako laguntzen eskaeren ondorioz ordaintzen bazaie:
a) 73/2009 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean bildutako zuzeneko laguntzak.
b) Landa garapenerako programaren laguntzak, 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 36. artikuluaren a) letrako i) eta ii) tartekietan eta b) letrako i) tartekian sartutakoak.
c) Mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera jasotako laguntzak, 1234/2007 (EE) Erregelamenduan bildutakoak.
2. artikulua. Beharkizun baldintzatzaileak.
1. artikuluan aipatzen diren nekazariek Nafarroako Foru Komunitatean dituzten ustiategietan bete beharko dituzte foru agindu honen I. eranskinean azaltzen diren beharkizun baldintzatzaileak. Mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jaso dituztenek laguntza jaso eta hurrengo hiru urteetan izanen dute betebeharra.
3. artikulua. Kontrol plana.
Baldintzak betetzen ote diren kontrol egokia egiten dela bermatzeko, urtero kontrol plan bat onetsiko da eta bertan ezarriko dira, besteak beste, lagina aukeratzeko sistema eta baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko modua.
4. artikulua. Murrizketak aplikatzea.
1. Urte horretan, foru agindu honen 1. artikuluak aipatzen dituen araubideetako batean laguntza eskatu zuen pertsonari leporatzen ahal zaion egite edo ez-egite baten ondorioz beharkizun baldintzatzaileak ez badira betetzen, Batzordearen 2009ko azaroaren 30eko 1122/2009 (EE) Erregelamenduaren 70., 71., 72. eta 77. artikuluetan eta Batzordearen urtarrilaren 27ko 65/2011 (EE) Erregelamenduaren 19.2. eta 21. artikuluetan ezarritako murrizketak edo bazterketak aplikatuko dira, eta kontuan hartuko da, betiere honako hauek kontuan hartuz: foru agindu honen I. eranskinean aurreikusten diren beharkizun baldintzatzailea aplikatzeko eremua zein den, murrizketak eta bazterketak aplikatzeko NBEFren zirkularretan agertzen diren irizpideak eta ez-betetzeen larritasuna, hedadura, iraupena, asmoa eta errepikapena.
Baldintzen arloko kontrol baten ondorioz atzematen direnak ez-betetzeak izanen dira, baita beste kontrol batzuen ondorioz atzematen direnak ere.
Zer beharkizun ez den bete, hartarako kontrol agintaritza gisa esleitu gabeko unitate batek atzematen baditu ez-betetzeak, apirilaren 4ko 181/2012 Foru Aginduan xedatutako esparruan, Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuari eman beharko dio haien berri hark kontrol agintaritza eskudunari (edo kontrolaren ardura duen unitateari) igor diezaion eta azken horrek haien larritasuna, hedadura eta iraupena balora ditzan. Aipatu foru aginduak zuzeneko laguntzetarako, landa garapeneko laguntzetarako eta mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntzetarako baldintzen arloko kontrol agintaritza eskudunak izendatzen ditu nekazaritzako politika bateratuaren esparruan. Interesdunari kontrol emaitzaren berri eman eta hark aurkezten ahal dituen alegazioak ebatzi ondoren eginen da komunikazio hori. Atzemandako ez-betetzeak sektoreko araudia ere urratzen duen kasuetan, komunikazioarekin batera, zehapen espedientea hasi izanari buruzko informazioa ere eman beharko da.
Laguntzaren eskatzailea ohartzen denean bere ustiategian berari zuzenean ezin leporatu zaizkion egintzak gertatu direla, eta hori baldintzen aurka joatea izan bada, idatzita eman beharko dio haien berri Nekazaritza Zerbitzuari, berak errurik ez duela erakusten duten frogak aurkeztuta. Horrelako egoerak kontuan hartuko dira, baldin haien berri eman bada agintaritza eskudunak kontrola egiteko asmoa eskatzaileari jakinarazi baino lehen.
2. Ustiategia osorik edo haren zati bat transferituz gero, ez-betetzea leporatzen ahal zaion pertsonari aplikatuko zaio laguntzen murrizketa edo bazterketa, betiere horrek baldintzazkotasunak ukitutako laguntzaren bat eskatu badu.
3. Murrizketak ez dira aplikatuko txikitzat jotzen diren ez-betetzeen kasuetan, hau da, larritasun arinekoetan, ustiategitik kanpo ondoriorik ez dutenetan, eraginik ez dutenetan edo ondorioen iraupena urte bat baino laburragoa denetan. Osasun publikorako edo abereen osasunerako arrisku zuzena ekarriko duten kasuak, edo neurri zuzentzailea aplikatzea posible ez denean, ez dira ez-betetze txikitzat hartuko. Zuzentzeko hartu beharreko neurrien berri izan ondoren, nekazariak, ez-betetzea atzeman den urtearen hurrengoko ekainaren 30 arteko epean egoera zuzentzen ez badu, ez-betetzea ez da txikitzat hartuko eta, gutxienez, %1eko murrizketa aplikatuko da.
4. 1122/2009 Erregelamenduaren 54. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, murrizketen aplikazioa bertan behera uzten ahalko da, baldintza edo arau jakinari buruzko xedapenek antzemandako ez-betetzea ez pertsegitzeari bide ematen badiote. Hori kontrol txostenean adierazi beharko da.
5. Gauza bera eginen da Europar Batasunaren arau berriekin lotutako ez-betetzeen kasuan, baldin eta ustiategiko titularra arau horiek betetzeko ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen onuraduna bada, betiere horiek betetzeko graziazko aldia amaitu ez bada. Norbere gain hasteko laguntzak jasotzen dituzten nekazari gazteen kasuan, graziazko aldia eta, hortaz, murrizketen aplikazioaren baztertzea Europar Batasunaren egungo arauetara ere zabaltzen ahalko dira.
Xedapen gehigarria.–Foru agindu honetan araututa ez dagoen orotan, apirilaren 3ko 486/2009 Errege Dekretuan xedatutakoari eginen zaio men.
Xedapen Indargabetzailea. Indargabetutako arauak.
Indarrik gabe utzi da Landa Garapeneko Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 15eko 80/2013 Foru Agindua. Horren bidez, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezarri ziren, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza jakin batzuk jasotzen dituzten nekazariek eta mahastiak berregituratu eta moldatzeko eta erauzteagatiko prima laguntzeko programen arabera laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete zitzaten. Halaber, nekazaritzako ingurumenerako laguntzak eskatzen dituztenek ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko bete beharreko gutxieneko beharkizunak ezarri ziren.
Azken Xedapenetan Lehena. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 181/2012 Foru Aginduaren aldaketa; hartan, nekazaritzako politika bateratuaren arloko zuzeneko laguntzen, landa garapeneko laguntzen eta mahastizaintza sektorerako laguntzen baldintzazkotasunaren esparruan eskumena duten kontrol agintaritzak izendatu ziren.
Honela aldatu da Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 181/2012 Foru Agindua, hau da, nekazaritzako politika bateratuaren arloko zuzeneko laguntzen, landa garapeneko laguntzen eta mahastizaintza sektorerako laguntzen baldintzazkotasunaren esparruan eskumena duten kontrol agintaritzak izendatzen dituena:
Bat. Honela gelditu da I. eranskineko 2.1 ataleko a) tartekia: Nekazaritza eta ingurumen arloko baldintza egokien eremua: Arau guztiak,”Simaurra eta mindak bildu eta kudeatzearekin” ikustekoa duena eta “Lurpeko urak zenbait gai arriskutsuk sortutako kutsaduratik babestearekin” ikustekoa duena izan ezik.
Bi. c) tartekia erantsi zaio I. eranskinaren 2.2 atalari, eta honela dio:
c) Nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokien eremua: - “Lurpeko urak zenbait gai arriskutsuk sortutako kutsaduratik babestearekin” ikustekoa duen arauan, landare produkzioko ustiategietan olioak eta erregai mineralak, gai fitosanitarioak, biozidak eta lubrifikatzaileak biltegian gordetzeko kontrolean eragina duen zatia.
Hiru. Honela gelditu da I. eranskineko 2.3 ataleko a) tartekia: Nekazaritza eta ingurumen arloko baldintza egokien eremua: abeltzaintzako ustiategietan “Simaurra eta mindak bildu eta kudeatzearekin” eta “Lurpeko urak zenbait gai arriskutsuk sortutako kutsaduratik babestearekin” ikustekoa duten arauak.
Hiru. I. eranskineko 2.3 ataleko b) tartekia kendu da.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
ERANSKINAREN KODEA |
IZENA |
I. eranskina |
Beharkizun baldintzatzaileen zerrenda |
II. eranskina |
1 BCAM arauari lotutako udalerriak |
III. eranskina |
Flora espezie babestuak dituzten eremuak |
I. ERANSKINA. Beharkizun baldintzatzaileen zerrenda
1. EREMUA. Nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak
1.–Gaia: lurzoruaren higadura.
1. araua.–Lurzoruaren gutxieneko estaldura.
1) Lurra uzta bildu ondoren lantzea.
Lehorreko lurzatietan lurra ezin izanen da iraulketaz landu, uzta-bilketaren egunetik hasi eta irailaren 1era arte, edozein labore (zerealak, proteaginosoak, aletarako lekadunak, belardiak eta abar) ereinda duten lurzatietan, toki hauetan salbu:
–Kanpaina berean bigarren aldiz erein behar den lurzatietan.
–Foru agindu honen II. eranskinean agertzen diren udalerrietan, hots, Nekazaritzari eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak aplikatzeari buruzko urriaren 3ko 1612/2008 Errege Dekretuan (indargabetua) lehorreko lurretan hektarea bakoitzeko, batez beste, 4,4, 4,1 edo 3,7 tonako errendimendua esleitua zuten udalerrietan, lurrak abuztuaren 10etik aurrera lantzen ahalko dira oro har, eta herriguneen, edonolako errepideen, burdinbideen edo 10 hektareatik gorako zuhaizti jarraituen mugakide diren nekazaritzako lurzatien kasuan, uzta bildu ondoren noiznahi. Hori guztia laguntza mota bakoitza onartzeko arauetan laboreari edo haren hondakinei eusteko ezartzen diren betekizunak deusetan galarazi gabe.
2) Zurezko laboreen erauztea.
Debekaturik dago batez beste %15etik gorako malda duten lurzatietan zurezko laboreen oinak erauztea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimendu gabe. Baimena honako hauek baldintzatuko dute: labore mota, eremuko higadura arriskua eta ondoko labore edo aprobetxamenduak lurraren higaduraren aurka eskaintzen duen babesa, gutxienez, erauzitako laboreena bezalakoa izatea. Baimen eskaeran argi eta garbi azaldu beharko da erauzketa zein lurzatitan egin gogo den, hala nola memoria bat, erauzketaren zergatiak eta geroko laborea edo aprobetxamendua adierazteko.
Ez da aplikatuko eremuko benetako malda terraza edo zapalda bitartez orekaturik dagoenean.
3) Landare-estaldura olibadietan.
%10etik gorako malda edo handiagoa duten olibadietan, herbizidak aplikatzearen ondorioz zuhaitzen azpiko zorua bipildua baldin badago, mailarik handieneko lerrotik begiratuta zeharkako kaleetan eta kale paraleloetan gutxienez metro bateko zabalerako landare-estaldura jarri beharko da, lurzatiaren diseinuagatik edo ureztaketa sistemagatik beste norabidean ezartzea ezinezkoa denean, eremuko benetako malda terraza edo zapalda bitartez orekaturik dagoenean izan ezik.
4) Landu gabe dauden lurzatietan lur goldagarrietako mantentze-lanak.
Landu gabe dauden lur goldagarriak laborantzarako baldintzetan mantenduko dira eta belar gaiztoak agertzea saihestuko da, metodo hauetako bat erabiliz:
–Laborantzako ohiko praktikak.
–Gutxieneko lur-lantzea.
–Landare-estaldura egokia mantentzea.
–Belar gaiztoak eta zuhaixka eta zuhaitz inbaditzaileak kentzeko beharrezkoak diren bestelako lan batzuk.
Bi kanpainatan segidan edo gehiagotan erein gabe uzten diren lurzatien kasuan, haiek mantentzeko lan mekanikoa egin beharko da bigarren urtetik aitzina, 2 urtean behin gutxienez ere.
Mantentze-lan horiek, ohiko laborantzako praktikak badira, ezin izanen dira egin apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarte, salbu eta hurrengo kanpainako ereintza prestatzeko lanak direnean.
2. araua. –Lurraren gutxieneko antolamendua, tokiaren berariazko baldintzak errespetatuko dituena.
5) Maldan dauden lurzatiak lantzea.
Hektarea 1etik gorako alorretan, betiere itxura konplexurik ez badute (angelu biziak, biratzeko erradio txikia edo aldakorrak dituzten tokiak) eta maldatik begiratuta zeharkako gutxieneko neurria 100 metrotik gorakoa badute, ezin izanen da maldaren norabidean lurra iraulketa bidez landu kasu hauetan:
–Belarkien laboreak, lurzatien malda batez beste %10etik gorakoa bada, eremuko benetako malda terraza edo zapalda bitartez orekaturik ez dagoenean.
–Mahastien, olibondoen eta fruitu lehorren laboreak, lurzatien malda batez beste %15ekoa edo handiagoa bada, salbu eta laborantza zapaldetan edo zerrendetan egiten bada edo lurzoruaren landare-estaldura erabatekoa bada.
3. araua.–Eusteko terrazak.
6) Terrazetako mantentze-lanak.
Eusteko terrazak egoera onean kontserbatu beharko dira, drainatzeko ahalmena gutxitu gabe, bai eta ezpondak eta ildarteak ere, lur erortzarik edo luizirik gerta ez dadin, eta bereziki lubakirik ager ez dadin. Kasua bada, konpondu edo behar diren neurriak hartu beharko dira.
2.–Gaia: lurzoruko materia organikoa.
4. araua.–Uztondoen kudeaketa.
7) Uztondoak erretzea.
Debekaturik dago uztondoak erretzea, arrazoi fitosanitarioengatik izan ezik. Arestian ezarritako salbuespen kasuetan, ondoko baldintza hauek bete beharko dira:
–Ukipen fitosanitarioei dagokienez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aldeko txostena izatea. Txosten hori lortzeko, interesdunak aldez aurretik eskaera aurkeztu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan. Eskaera horri bere ustiategian bistako gertakari fitosanitarioak dituzten NELIGS lurzatien zerrenda gehituko zaio (haiek arintzeko, erreketaren metodoa behar dutenak), baita Nekazaritzako ingeniari tekniko edo Nekazaritzako ingeniari batek egindako txostena ere, aipatu gertakariak deskribatzen dituena, eta interesdunak egindako jarduketak, hala nola, aplikatutako tratamendu fitosanitarioak (zein sasoitan aplikatu diren, zer gai aktibo erabili diren eta zein dositan zehaztuta), eta bestelako aurreneurriak. Zein den kasua, interesdunak balia ditzakeen bestelako jarduketak hartzen ahalko dira kontuan, hala nola, aurreko kanpainetan txandakatze plan egokia ezartzea.
–Aurrekoaz gain, lehorreko lurzatien kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena izan beharko da.
–Erreketa egitean, suaren erabilerari buruzko araudiak suteak prebenitzeko ezartzen dituen neurri orokorrak hartuko dira, salbu eta baimenak berariazko baldintzak ezartzen baititu erreketa egiteko moduaz.
8) Uzta hondarrak eta inausketa hondarrak erretzea.
Aurreko zenbakian aurreikusitakoez besteko belarki laboreen uzta hondarrak edo inausketa hondarrak kentzea baldin bada erreketaren helburua, erreketa hasi aurretik, landare hondarrak metetan edo ilaran bildu beharko dira, sua hedatzeko arriskurik ez dagoen tokietan.
Erreketa mota hori egiteko, suaren erabilerari buruzko indarreko araudiak suteak prebenitzeko ezartzen dituen neurri orokorrak bete beharko dira.
3.–Gaia: lurzoruaren egituraren maila.
5. araua.–Makineria egokia erabiltzea.
9) Laborantza lurzoru urasetu edo istilduetan.
Lurzoru urasetu edo istilduetan –arroz alorrak izan ezik– edo elurra dutenetan ezin izanen da laborantza lanik egin, ezta ibilgailuekin zanpatu ere, non ez diren ondotik aipatzen diren laborantza lanak, ezustean, euri garaian egin behar: uztaren bilketa, azaleko ongarritzea, tratamendu fitosanitarioak, aziendarentzako bazka erabili eta banatzea.
4.–Gaia: gutxieneko mantentze-lana.
6. araua.–Azienda-kargaren gutxieneko indizeak edo araubide egokiak.
10) Larre iraunkorretako mantentze-lanak.
Larre iraunkorrak dituzten lurrak egoera onean mantendu beharko dira, lurra hondatu ez dadin eta sastrakek har ez dezaten. Hori helburu, azienda-karga eraginkor egokia jarriko da, edo mantentze-lan mekanikoak eginen dira, edo bien arteko konbinazio bat.
7. araua.–Larre iraunkorren babesa.
11) Larre iraunkorrak luberritzea edo erretzea.
Debekaturik dago larre iraunkorrak luberritzea edo erretzea, landareak birsortzeko lanetarako izan ezik. Erre nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aldez aurreko baimena eta kontrola izatea, indarra duen ingurumeneko araudiaren arabera. Betiere, beharrezkoa izanen da dauden zuhaitzak mantentzea.
8. araua.–Egiturazko elementuen mantentze-lanak.
12) Egiturazko elementuen mantentze-lanak.
486/2009 Errege Dekretuak definitutakoari jarraikiz, ezin izanen da mugetan eta egiturazko bestelako elementuetan aldaketa handirik egin, agintari eskudunen baimena izan ezean. Behar horretatik at geldituko da arroz eta bestelako labore ureztatuetako soroetan, euri-bideak, erretenak eta zapaldak zuzentzeko presak egitea, baita lurrak fintzeko eragiketak ere.
9. araua.–Nahi ez den berezko landaretzak alorrak inbaditzeari aurrea hartzea.
13) Landare inbaditzaileak kentzea alorretan.
Alorretan ondoko espezie hauek agertzea galarazi beharko da: panpa-lezkak (Cortaderia selloana), ailantoa (Ailanthus altissima), tximeleten zuhaixka (Buddleja davidii) eta poligono japoniarra (Reynoutria japonica). Horrelako espezieren bat agertuz gero, kendu beharko da.
10. araua.–Olibondoak eta mahastiak egoera begetatibo onean mantentzea.
14) Olibondoak eta mahastiak mantentzea.
Olibondoak eta mahastiak egoera begetatibo onean mantenduko dira eta, horretarako, inausketak eskualde bakoitzeko ohiko maiztasunez eginen dira.
11. araua.–Habitatak mantentzea.
15) Uren kutsadura.
Lur istilduetan edo elurtuetan, ur lasterretan eta ur geldietan ezin izanen da produktu fitosanitariorik, ongarririk, araztegiko lohirik, konpostik, mindarik ez simaurrik bota, ezta bertan ongarritze horietarako erabilitako makinak garbitu ere. Debeku horretatik kanpo geratuko da ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzea arroz soroetan.
Minda ezin izanen da lur gainean zabaldu %20tik gorako malda duten lurzatietan eta ur laster naturaletatik baino gutxiagora. Hala ere, ustiategiak, eskualdeko orografiagatik, malda apalagoko lurzatietan azalera nahikoan antolatzerik ez badago, %20tik gorako malda duten lurzatietan minda lur azalean banatzen ahalko da, baldin eta azaleko isurketek urak kutsatzeko sortzen duten arriskua gutxitzeko neurri egokiak hartzen badira. Bereziki:
–Ezin izanen da aplikatu ez lurzoru soilduetan, ez eta egun euritsuetan ere.
–Aplikazioan banaketa uniformea bermatzeko sistemak erabiliko dira. Ez da inola ere upelaren ahotik libreki botako.
–Hektarea eta urte bakoitzeko, gehienez, nitrogeno botako dira.
Abereentzako askak ur laster naturaletatik eta hezeguneetatik baino gehiagora egonen dira ur-bazterreko landareak badaude, eta baino gehiagora halako landarerik ez badago.
16) Hondakinak desagerraraztea.
Lur istilduetan edo elurtuetan, ur lasterretan eta ur geldietan ezin izan dira utzi edo bota nekazaritzako edo abeltzaintzako jarduerek sortutako hondakinak. Bildu eta desagerrarazi beharko dira indarreko araudiari jarraikiz.
17) Simaurra eta mindak bildu eta kudeatzea.
Abeltegiek simaurtegi edo biltegi iragazgaitzak izanen dituzte, simaurra ekoitzi eta kudeatzeko duten planarekin bat.
Abeltegiko instalazioek zoru iragazgaitza izanen dute, edo azpi beroa, behar adina gai xurgatzailearen bidez. Horrela ez da lixibiatuen ez isurketarik ez perkolaziorik izanen.
Soilik simaur solidoa lur naturalean aldi baterako pilaketak baimenduta daude. Hauek ubide, laku eta urtegietatik 25 metrora egonen dira gutxienez, eta edateko ura duten putzu, iturburu eta urtegietatik 200 metrora gutxienez.
5.–Gaia: uraren babesa eta kudeaketa.
12. araua.–Ura eta ureztaketaren erabilera.
18) Ura eta ureztaketa.
Ureztaketako alorretan, nekazariak ureztatzeko ura erabiltzeko eskubidea frogatu beharko du, eskudun den administrazio hidraulikoak emandako agiri administratiboaren bidez.
19) Ureztatzeko uraren kontrola.
Uren kontzesio administratiboen titularrek eta beste arrazoiren batengatik uraren erabilera pribatiborako eskubidea dutenek kasuan kasuko administrazio hidrauliko eskudunek ureztatzeko ura kontrolatzeko ezarritako sistemak erabilgarri izan beharko dituzte, benetan erabilitako ur emariei buruzko informazio zehatza bermatzeko.
13. araua.–Ur-ibilguen bazterretan babes zerrendak sortzea.
20) Ur-ibilguen bazterrak babestea.
Ur lasterren edo geldien bazterretan, ezin izanen da ongarriak edo produktu fitosanitarioak aplikatu, urbazterretik zabaleko zerrendan (3 metrokoa ongarriak edo produktu fitosanitarioak aplikatzeko sistema aspertsiozko ureztapen bidez gauzatzen bada, modu horretan ur-ibilgutik baino gutxiagora zipriztintze eta tantakatzerik ez izateko). Berezko landarediak hartuta egon beharko dute zerrenda horiek.
Aurreko lerroaldearen ondorioetarako, ur lasterrak dira iturburuak, erreka-zuloak, errekak eta ibaiak; eta ur geldiak dira aintzirak, urmaelak, idoiak eta zingirak, eta ez, berriz, ureztatzeko putzuak, kanalak eta erretenak.
14. araua.–Lurpeko ura kutsaduratik babestea: debekatuta dago zuzeneko isurketak egitea lurpeko uretara, eta neurriak hartuko dira lurpeko ura zeharka kutsa ez dadin substantzia arriskutsuak lur gainean botaz eta lur barrenera iraganez, 80/68/EEE Zuzentarauaren eranskinean, indarraldian duen bertsioan, aipatu bezala, nekazaritza jarduerarekin zerikusia duen neurrian.
21) Debekaturik dago ardi aziendari parasitoen kontra egiten zaion tratamenduan lindanoa duten produktuak erabiltzea.
22) Debekaturik dago ardi aziendari parasitoen kontra egiten zaion tratamenduan iragazgaitza ez den bainuontzia erabiltzea.
23) Olio eta erregai mineralak, fitosanitarioak, biozidak eta lubrifikatzaileak jariorik izan ez dezakeen tokian pilatu beharko dira, lurpeko urak kutsa ez ditzaten.
2. EREMUA. Ingurumena
1. ekintza.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentaraua, 2009ko azaroaren 30ekoa, Basa hegaztiak zaintzeari buruzkoa (3., 4. eta 5. artikuluak).
1. baldintza: hegazti espezie guztien berezko habitatat diren tokiak zaintzea.
24) Nekazariek ez dituzte aldatuko basa fauna eta florarentzat berebiziko garrantzia duten paisaiaren elementuak (esate baterako, zuhaitz bakartiak edo urtetsuak, zuhaiztiak edo fauna edo florarako interesekoak diren eraikuntza-elementuak) eta, bereziki, basa espezieen migraziorako, banaketa geografikorako eta truke genetikorako funtsezkoak direnak, bai haien egitura lineal eta jarraituagatik, hala nola altxonbideak, ibaiak beren ur-bazterrekin edo tradiziozko mugaketa sistemak (ezpondak, ezkaiak, etab.), bai lotune eginkizuna izateagatik, hala nola urmaelak, idoiak edo ibarbasoak, administrazio baimenik gabe, hura nahitaezkoa denean.
25) Nekazariek ez dira aldaketak eginen landare-estalkia suntsitzea edo aldatzea badakarte (luberritzeak, sasiak garbitzea, mozketak, erreketak, larreak hobetzea, isurketak, etab.), administrazio baimenik gabe hura nahitaezkoa denean.
26) Nekazariek ez dituzte azpiegiturak eginen edo aldatuko (barneko zaharberrikuntzak), hala nola nabeak, eskortak, idoiak, bideak eta pistak, administrazio baimenik gabe hura aginduzkoa denean. Nekazariak ez du lur gainean paratuko (beharrezko erabilera egokiaz gaindi), ez eta bere ustiategian utziko ere, honako material hauek: ontziak, plastikoak, sokak, makinen olioa edo gasolioa, gaizki dauden nekazaritzako tresnak, produktu fitosanitario eta zoosanitarioen hondakinak, eraikuntzako materialak edo bestelako gai biodegradaezinak. Material horiek bildu eta desagerrarazi beharko dira indarreko araudiari jarraikiz eta, biodegradatzen ez diren lurra estaltzeko plastikoen kasuan, uzta bukatu eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean.
3. baldintza: hegaztien espezie guztiak babestea.
27) Debekaturik dago hegaztiak hil, harrapatu edo nahita gogaitzea (batez ere hazteko edo ugaltzeko garaian), baita amu pozoituak eta hautapenik gabeko harrapatze metodoak erabiltzea. Ehizako araudiak erregulatzen dituen ekintzak salbuespenak dira.
28) Alorretan estepako hegaztien edo hegazti harraparien habiarik edo txitorik aurkituz gero, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko zaio, batez ere, mirotz urdinenak, zingira-mirotzenak, mirotz zurienak, basoiloenak edo basoilo txikienak badira. Zuzendaritzak habiak eta txitoak babesteko aholkuak emanen ditu eta, beharrezkoa bada, behar den kalte-ordaina finkatuko.
3. ekintza.–86/278/EEE Zuzentaraua, Araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzen direnean, ingurumena eta, batik bat, lurzoruak babesteari buruzkoa (3. artikulua).
1. baldintza: lohiak nekazaritzan erabiltzeko araudi nazionala betetzea.
29) Nekazaritzan erabiltzen diren araztegiko lohiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 26ko 359/2010 Foru Aginduaren 3. artikuluan deskribatutako ezaugarriak bete beharko dituzte. Agindu horren bidez, nekazaritzan arazketako lohiak erabiltzeko arauak eman ziren.
30) Beren alorretan araztegiko lohiak erabiltzen dituzten nekazariek aplikazioen erregistroa eta lohien analisia, araztegiak edo/eta lohiak kudeatzeko ardura duen enpresak emanak, izan beharko dituzte.
31) Araztegietako lohiak nekazaritzan aplikatzeko baldintzak. Araztegiko lohiak nekazaritzan aplikatzeko, araudian (359/2010 Foru Aginduaren 4, 5, 6 eta 7, artikuluak) ezarritako baldintzak bete beharko dira, haiek zabaltzeko moduari, kopuruei, epeei eta distantziei dagokienez.
4. ekintza.–91/676 /EEE Zuzentaraua, ura nekazaritzako nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzkoa (4. eta 5. artikuluak).
1. baldintza: nekazaritzan erabilitako nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten eremuetan kokatutako ustiategien titularrek eremu kalteberetarako jarduketa programan ezarritako neurriak bete beharko dituzte, abenduaren 19ko 501/2013 Foru Aginduaren arabera.
32) Ustiategiko liburua bete eta hartaz arduratu beharko dute, abenduaren 19ko 501/2013 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
33) Lurzoruan aplika daitezkeen ongarri organikoen kantitaterik handiena (simaurra, mindak, lohiak, etab.) jarduketa programaren 2.1 puntuan ezarritakoa izanen da.
34) Lurzoruan aplika daitezkeen ongarri nitrogenatuen kantitaterik handiena jarduketa programaren 2.4 puntuan ezarritakoa izanen da.
35) Lurzoruari nitrogenoa ematen dioten ongarriak aplikatzeko debekualdiak jarduketa programaren 2.2 puntuan ezarrita daude.
36) Kutsa daitezkeen eremuetan dauden abeltzaintzako instalazioek jarduketa programaren 3.5 puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
37) Ongarria ur laster naturalen eta ur horniketa egiteko tokien inguruan zabaltzean, jarduketa programaren 3.2 puntuan ezarritakoa errespetatu beharko da.
38) Ureztatze sistemetan isurketa eta lixibazio kutsadurari aurrea hartzeko asmoz ongarri nitrogenatuak ureztaketarako uraren bidez zabaltzeko orduan, jarduketa programaren 3.3 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.
39) Minda lurrean zabaltzeko orduan, jarduketa programaren 3.6 puntuan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da..
5. ekintza.–92/43/EEE Zuzentaraua, Natur habitatak eta basa fauna eta flora zaintzeari buruzkoa (6. eta 13. artikuluak). Horien zerrenda zuzentarauaren II. eranskinean azaltzen da.
1. baldintza: Natura 2000 Sareko habitat eta espezieak zaintzea.
40) Nekazaritza eta abeltzaintza lanen hondakin biodegradaezinak, hots, plastikoak, ontziak, enbalajeak, makinen hondakinak, olio eta labaingarriak, produktu fitosanitarioen eta zoosanitarioen hondarrak, eraikuntzako materiala... ez dira botako, ez dira lur gainean paratuko (beharrezko erabilera egokiaz gaindi), ezta bertan utziko ere. Bildu eta deuseztatu beharko dira indarra duten arauei jarraikiz eta, lurra estaltzeko plastikoen kasuan, uzta bukatu eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean.
41) Ustiategian ingurumen arloko ebaluazio estrategikoa edo ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen plan, programa edo proiektu bat gauzatzeko, beharrezkoa izanen da Natura 2000ri ukitzen ez zaiola ziurtatzen duen agiria, ingurumen eraginaren adierazpena eta prozedura horietan aginduzko agiri guztiak izatea. Orobat, bidezkoa bada, ingurumen organoak ezarritako neurri prebentibo, zuzentzaile eta berdintzaileak gauzatuta izan beharko dira.
42) Espezie mehatxatuak berreskuratu eta kontserbatzeko planak. Espezie mehatxatuak berreskuratzeko planen eraginpeko eremuetan diren ustiategietan baldintza hauek beharko dira bete:
–Linea elektrikoak ezartzeko, baimena beharko da, ugatza berreskuratzeko planean eta Bonelli arranoa berreskuratzeko planean jasotakoaren arabera.
–Mendiko pistetako zirkulazioa toki erakundeek ezartzen dituzten aldi baterako mugei edo erabilerarako erregulazioei beharko zaie egokitu, ugatza berreskuratzeko planean, Bonelli arranoa berreskuratzeko planean edo hartza berreskuratzeko planean erabakitakoaren arabera.
–Alorretako mugakide den ibai-habitata ez da modu nabarmenean aldatuko, bertako karramarroaren populazioek babestuta egoteko espezie hori berreskuratzeko planean zehaztutako ibaietan.
2. baldintza: naturako espezie jakin batzuk nahita hartu, moztu, erauzi edo hondatzeko debekua.
43) Landare espezie babestuak zaintzea. Foru agindu honen III. eranskinean ageri diren udalerri eta katastro-poligonoetan debekatuta dago Narcissus asturiensis (asturiensis eta jacetanus azpiespezieak), Narcissus nobilis, Soldanella villosa, Trichomanes speciosum, Narcissus triandrus (Pallidus eta triandrus azpiespezieak) eta Spiranthes aestivalis espezieen populazioetan alterazioren bat eragiten duten jarduketak egitea, bereziki horiek edukitzea, merkaturatzea eta habitata suntsitzea, salbu eta ingurumenarekiko bateragarritasun txostena badute.
3. EREMUA. Osasun publikoa, zoosanitatea eta fitosanitatea
1. ekintza.–Kontseiluaren 2008/71/EE zuzentaraua (3., 4. eta 5. artikuluak), Zerrien identifikazioari eta erregistroari buruzkoa.
1. baldintza: ustiategiaren erregistroa.
44) Abeltzainak REGAn erregistratuta eduki beharko du ustiategia, eta behar bezala sailkatuta.
2. baldintza: zerrien ustiategietan erregistro liburua behar bezala eguneratua izatea eta egiaztagiriak gordetzea.
45) Zerri ustiategietako titularrek erregistro liburua eguneraturik izan beharko dute, eta gutxienez hiru urtez gordeko dute. Datuek bat etorri beharko dute ustiategian dauden animaliekin.
46) Ekoizle horiek eduki, garraiatu, salerosi edo hil duten animalien jatorriari, baita identifikazioari eta, bidezkoa denean, destinoari buruzko dokumentazioa ere gorde beharko dute.
3. baldintza: Zerri-espezieko animalien identifikazioa.
47) Zerri ustiategietako animalia guztiek behar bezala identifikaturik egon beharko dute, arauek ezartzen dutenaren arabera.
2. ekintza.–21/2004/EE Erregelamendua (3., 4. eta 5. artikuluak), ardi azienda eta ahuntz azienda identifikatzeko eta erregistratzeko xedapenei buruzkoa.
1. baldintza: Komunikazioak.
48) Ardi aziendaren ekoizleek agintari eskudunari eman beharko diote ustiategiko animalien mugimenduen berri.
2. baldintza: ardi eta ahuntz ustiategietan erregistro liburua egoki eguneratua eramatea eta egiaztagiriak gordetzea.
49) Ardi eta ahuntz ustiategietako titularrek erregistro liburua eguneraturik izan beharko dute, eta gutxienez hiru urtez gordeko dute. Datuek bat etorri beharko dute ustiategian dauden animaliekin.
50) Ardi eta ahuntz ustiategietako titularrek eduki, garraiatu, salerosi edo hil duten animalien jatorriari, baita identifikazioari eta, bidezkoa denean, destinoari buruzko dokumentazioa ere gorde beharko dute.
3. baldintza: ardi eta ahuntz espezieko animalien identifikazioa.
51) Ardi eta ahuntz ustiategietako animalia guztiek behar bezala identifikaturik egon beharko dute, arauek ezartzen dutenaren arabera.
3. ekintza.–1760/2000/EE Erregelamendua (4. eta 7. artikuluak), Behi azienda identifikatzeko eta erregistratzeko xedapenei buruzkoa.
1. baldintza: behi espezieko animalien identifikazioa.
52) Behi ustiategietako animalia guztiek banan-banan identifikaturik egon beharko dute, eta identifikazio zenbakiek bat etorri beharko dute datu-basearekin eta erregistroarekin.
2. baldintza: behi ustiategietan erregistro liburua egoki eguneratua eramatea eta egiaztagiriak gordetzea.
53) Behi ustiategietako titularrek erregistro liburua eguneraturik izan beharko dute, eta gutxienez hiru urtez gordeko dute. Datuek ustiategian dauden animaliekin bat etorri beharko dute, baita identifikazio eta erregistrorako datu-basean dauden datuekin ere.
54) Behi ustiategietako titularrek eduki, garraiatu, salerosi edo hil duten animalien jatorriari, baita identifikazioari eta, bidezkoa denean, destinoari buruzko dokumentazioa ere gorde beharko dute.
55) Behi aziendaren ekoizleak beharturik daude identifikazio eta erregistrorako datu-baseari animalien jaiotzen, mugimenduen eta heriotzen berri ematera, dagokien epean.
56) Behi aziendako buru bakoitzeko identifikazio agiri bat (DIB) eduki beharko da. Horko datuak, ustiategian dauden animalienak eta ustiapen liburuan erregistratuak daudenak berdinak izanen dira.
4. ekintza.–Kontseiluaren 91/414/EEE Zuzentaraua, 1991ko uztailaren 15ekoa, Produktu fitosanitarioak merkaturatzeari buruzkoa (3. artikulua).
1. baldintza: produktu fitosanitarioen erabilera.
57) Produktu fitosanitario baimenduak. Produktu Fitosanitarioen Erregistroan 2163/1994 Errege Dekretuaren arabera inskribaturik dauden produktu fitosanitario baimenduak baizik ez dira erabiliko.
58) Produktu fitosanitarioen erabilera. Produktu fitosanitarioak etiketan edo produktuaren segurtasun fitxan agertzen diren jarraibideei jarraikiz erabiliko dira.
5. ekintza.–Kontseiluaren 96/22/EE Zuzentaraua, 1996ko apirilaren 29koa, Abereen hazkuntzan ondorio hormonal eta tireostatikoak dituzten substantzia jakin batzuk eta substantzia beta-agonistak erabiltzea debekatzen duena (3. artikuluko a), b) d) eta e) letrak, eta 4., 5. eta 7. artikuluak).
1. baldintza: baimendu gabeko substantziak.
59) Ondorio hormonal eta tireostatikoak dituzten substantziak eta substantzia beta-agonistak erabiltzea. Debekatuta dago horrelako substantziak ustiategiko animaliei ematea, tratamendu zootekniko edo terapeutikoa dela-eta onartzen diren salbuespenetan izan ezik, eta horrelakoetan indarreko arauek ezarri bezala eman beharko dira (96/22/EE Zuzentarauaren 4. eta 5. artikuluak).
60) Ondorio hormonal eta tireostatikoak dituzten substantziak eta substantzia beta-agonistak dituzten animaliak. Ondorio hormonal eta tierostatikoko substantziak eta substantzia beta-agonistak dituzten animaliak ezin izanen dira ustiategian eduki, ezta merkatuan jarri edo gizakiak jateko hil ere, salbu eta frogatu baldin badaiteke animaliak tratamendu zootekniko edo terapeutikoetako salbuespen kasuetan tratatu direla 96/22/EE Zuzentarauaren arabera.
2. baldintza: baimendu gabeko substantziak izatea.
61) Ezin dira inolaz ere izan ondorio beta-agonistak dituzten sendagaiak ustiategietan albaitaritzan erabiltzeko.
3. baldintza: itxaronaldiak.
62) Animaliei produktu hormonalak eta beta-agonistak emanez gero, horretarako baimena dagoenean 96/22/EE Zuzentarauan ezarritako salbuespenen arabera, produktu horietarako agindutako itxaronaldiak errespetatu beharko dira, animaliak edo haien produktuak merkaturatu aurretik.
6. ekintza.–Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 28an emandako 178/2002 (EE) Erregelamendua, Elikagaiei buruzko legeen printzipio eta betekizun orokorrak ezarri, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortu eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen dituena (14., 15., 17., 18., 19. eta 20. artikuluak).
1. baldintza: elikagai seguruak.
63) Debekatuta dago ustiategiko produktuak elikagai gisa merkaturatzea, produktu seguruak ez badira, hau da, osasunerako kaltegarriak badira edo gizakiek jatekoak ez badira.
2. baldintza: pentsu seguruak.
64) Elikagaiak ekoizteko abeltzaintzako ustiategietan, pentsu seguruak baizik ez dituzte izanen, eta horietatik emanen zaie animaliei 183/2005 (EE) Erregelamenduari jarraikiz, pentsuak establezimendu erregistratu eta baimenduetatik lortu eta etiketatuak dioena bete behar da).
3. baldintza: elikagaien eta pentsuen higienea.
65) Animalia berriak sartzea. Aurreneurriak hartu beharko dira ustiategian animalia berriak sartzeko orduan, gizakiei elikagaien bidez transmititzen ahal zaizkien eritasun kutsakorrak sartu eta hedatzea saihesteko. Mota horretako eritasun fokuak daudela uste izanez gero, agintari eskudunari jakinarazi beharko zaio.
66) Hondakinak eta substantzia arriskutsuak berezituta eta era seguruan biltegiratu eta maneiatuko dira, elikagaiak kutsa ez daitezen.
67) Baimendutako gehigarriak erabiliko dira pentsuetan, eta etiketetakoa errespetatuko da.
68) Albaitaritzako botikek eta biozidek produktu baimenduak izan beharko dute eta, horiek erabiltzean, etiketetakoa eta errezetetakoa errespetatuko dira.
69) Pentsuak eta animaliak elikatzeko produktu debekatuak (kimikoak edo bestelakoak) bereizita biltegiratuko dira.
70) Pentsu medikatuak eta ez-medikatuak biltegiratzean eta maneiatzean, kutsadura gurutzatua edo animaliak haientzako ez diren pentsuen bidez elikatuta izateko arriskua murrizten saiatu beharko da.
71) Erregistroak mantentzea. Ustiategiaren titularrek honi buruzko erregistroak eduki beharko dituzte:
–Pentsuen eta animaliak elikatzeko beste produktu batzuen izaera, kantitatea eta jatorria.
–Abereentzako pentsu edo elikagai sorta bakoitzaren kantitatea eta destinoa, bihiak barne.
–Albaitarien tratamenduak.
–Biozidak eta fitosanitarioak erabiltzea nekazaritzako ustiategietan (ekainaren 7ko 190/2013 Foru Agindua).
–Landare eta animaliei egindako azterketa guztien edo giza osasunerako garrantzitsuak diren beste lagin batzuen emaitzak.
–Animaliek edo animalietatik ateratzen diren produktuek izaten dituzten kontrolen bidez lortutako edozein txosten esanguratsu.
–Hala dagokionean, genetikoki eraldatutako hazien erabilera.
4. baldintza: esnearen eta arrautzen higienea.
72) Esnea ekoizteko behi-aziendaren ustiategiek gaixotasunak jo gabe edo ofizialki bruzelosiak eta tuberkulosiak jo gabe egon beharko dute. Ustiategia halakotzat jotzen ez bada, gaixotasunak desagerrarazteko programa nazionalak aplikatuko zaizkio, diagnostikoko proba ofizialetan emaitza negatiboak izan beharko ditu, eta esnea termikoki tratatuko da.
Esnea ekoizteko ardi- edo ahuntz-aziendaren ustiategiek gaixotasunak jo gabe edo ofizialki bruzelosiak jo gabe egon beharko dute, eta behi-aziendarekin mantentzen den ahuntz-azienda ofizialki tuberkulosiak jo gabe. Ustiategia halakotzat jotzen ez bada, gaixotasunak desagerrarazteko programa nazionalak aplikatuko zaizkio, diagnostikoko proba ofizialetan emaitza negatiboak izan beharko ditu eta esnea termikoki tratatu edo 2 hilabetetik gorako ontze aldiko gaztak egiteko erabiliko da.
73) Bruzelosia edo tuberkulosia izan dezaketen beste espezie batzuen esnea (behiena, ardiena eta ahuntzena salbu) ekoizten duten ustiategiei gaixotasun horiek desagerrarazteko programa nazionalak aplikatuko zaizkie. Esnea proba ofizialetan negatiboa eman duten emeetatik atera beharko da eta, abere taldean gaixotasunik atzeman bada, esnea termikoki tratatuko da.
74) Behi tuberkulosia (edo behiekin mantentzen diren ahuntzarena) edo behi bruzelosia edo ardi-ahuntzarena diagnostikatuta duten ustiategietan, administrazioak kontrol ofiziala egin dezan, animalia positiboen eta negatiboen esnea bereiziko duen sistema bat izan eta erabili beharko da, eta ez dute giza kontsumoan erabiliko animalia positiboen esnea.
75) Aurreko puntuetan aipatu gaitzek jotako animaliak behar bezala isolatuta egonen dira, gainontzeko animalien esneak ondorio negatiboa izan ez dezan.
76) Jezteko ekipamenduak eta esnea bildu, maneiatu edo hozteko lokalak esnea kutsatzeko arriskua mugatzeko moduan kokatu eta eraikiko dira.
77) Esnea biltzeko lokalek piztiez babestuta eta animaliak ukuiluratuta dauden lokaletatik argi eta garbi berezituta egon beharko dute, eta behar bezalako hozteko ekipamendua izanen dute, tenperatura arloko eskakizunak betetzeko.
78) Esnearekin kontaktuan dauden ekipamenduen gainazalak (tresnak, ontziak, zisternak etab.), jezteko eta esnea biltzeko erabiltzen direnak, garbitu eta desinfektatzen errazak izanen dira eta egoera onean mantenduko dira. Gainazal horiek erabili ostean garbitu beharko dira eta, behar izanez gero, desinfektatu. Materialak koskagabeak, garbigarriak eta ez-toxikoak izanen dira.
79) Osasun egoera onean dauden animaliak jetziko dira, modu higienikoan. Bereziki:
–Jezten hasi baino lehen, titiburuak, titiak eta alboko aldeak garbi eta zauririk eta hanturarik gabe egonen dira.
–Albaitaritzako tratamendua dela-eta, esnean hondakinak uzten ahal dituzten animaliak argi eta garbi identifikatu beharko dira.
–Albaitaritzako tratamendua dela-eta, esnean hondakinak uzten ahal dituzten animaliak baztertuta dauden bitartean, berezituta jetziko dira eta esne hori ez da gainerako animaliek emandakoarekin inola ere nahasiko, eta ez da giza kontsumorako erabiliko.
80) Jetzi eta gero, esnea kutsadura saihesteko diseinatu eta ekipatutako leku garbian gordeko da. Ondoren, hoztu eta 8 ºC-ra jarriko da, egunero biltzen bada, eta 6 ºC-ra, egunero biltzen ez bada, salbu eta esnea hurrengo 2 orduen barrenean prozesatu behar badute edo esneki zehatzak egiteko arrazoi teknikoak direla-eta tenperatura altuago batean gorde behar bada.
81) Arrautzak ekoizten dituzten ustiategiek arrautzak garbi, lehor, usain arrarorik gabe eta kolpeen eta eguzkiaren zuzeneko erradiazioaren kontra babestuta eduki beharko dituzte.
5. baldintza: trazagarritasuna.
82) Ekoizleek beren produktuak eraman dituzten pertsona edo enpresak identifikatzeko moduan izanen dituzte, baita erosgaien kopurua eta salmentaren edo ematearen eguna ere (fakturak, erregistroak eta abar gordeko dituzte).
83) Abeltzaintzako ustiategien titularrek ondoko hauen hornidura egiten duten pertsonak edo enpresak identifikatzeko moduan izanen dituzte: elikagaiak edo pentsuak ateratzeko hazten diren animaliak, pentsuak eta elikagaiak, edo azienda bazkatzeko edo pentsuak eurek egiteko erabiltzen den beste edozein substantzia (fakturak, erregistroak eta abar gordeko dituzte).
6. baldintza: elikagaien edo pentsuen gaineko erantzukizuna.
84) Elikagaien edo pentsuen ekoizleek uste dutenean haien ustiategietatik atera diren produktuak gizakien osasunerako kaltegarriak izan daitezkeela edo kalterik ez eragiteko baldintzak betetzen ez dituztela, merkataritza katearen hurrengo operadoreari jakinarazi beharko diote lehenik, produktua merkatutik kentzeko, eta agintari eskudunei bigarrenik. Horretaz gainera, agintari eskudunek esandakoa egin beharko dute.
7. ekintza.–Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2001eko maiatzaren 22an emandako 999/2001 (EE) Erregelamendua, Entzefalopatia espongiforme kutsagarri batzuei aurrea hartu eta haiek kontrolatu eta desagerrarazteko xedapenak ezartzen dituena (7., 11., 12., 13. eta 15. artikuluak).
1. baldintza: animalien elikaduraren gaineko debekuak.
85) Ezin dira hausnarkariak lehorreko animalien edo arrainen proteinaz elikatu, ezta horrelakorik duten pentsuekin ere, 999/2001 (EE) Erregelamenduaren IV. eranskinean aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.
86) Ezin dira animalien proteinez elikatu elikagaiak produzitzen dituzten gainontzeko animaliak, 999/2001 (EE) Erregelamenduaren IV. eranskinean aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.
87) Abeltzaintzako ustiategi mistoetan, espezie hausnarkariak eta bestelakoak elkarrekin daudenetan, hausnarkari ez direnak elikatzeko animalia proteinak dituzten pentsuak erabiltzen badira, fisikoki bereizita egonen dira batzuentzako eta besteentzako pentsuen biltegiak.
2. baldintza: entzefalopatia espongiforme kutsagarriak (EEK) dituzten edo izan ditzaketen animaliez osatutako ustiategiei buruzko neurriak eta jakinarazpena.
88) Ustiategiren batean EEKren bat izan dezaketen animaliak izanez gero, berehalakoan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari jakinarazi beharko zaio, eta beharrezko murrizketak bete beharko dira.
3. baldintza: animalia susmagarriak dituzten ustiategietako neurriak.
89) EEK batek jota egotearen susmagarri diren animaliak dituzten ustiategietako titularrek behar den dokumentazioa eduki beharko dute, animalien mugimenduen berri emateko eta agintari eskudunen ebazpena betetzen dela egiaztatzeko.
4. baldintza: animalia kutsatuak dituztela berretsita dauden ustiategietako neurriak.
90) EEK bat dagoela ofizialki berresten denean, ustiategi horretako titularrek behar den dokumentazioa eduki beharko dute, animalien mugimenduen berri emateko eta agintari eskudunen ebazpena betetzen dela egiaztatzeko.
4. baldintza: animalia biziak, haien ernal-hazia, obuluak edo enbrioiak merkaturatzea.
91) Behi-, ardi- edo ahuntz-azienda edo haien ernal-hazia, obuluak edo enbrioiak merkaturatu edo esportatzeko, behar diren osasun ziurtagiriak eduki beharko dira eta 999/2001 (EE) Erregelamenduaren VIII. eranskinean ezarritako baldintzak bete (inportazioen kasuan IX. eranskineko baldintzak).
92) EEK batek jota susmagarri diren animaliak ez dira zirkulazioan jarriko, harik eta agintari eskudunak susmoa ezabatu arte.
8. ekintza.–Kontseiluaren 2003/85/EE Zuzentaraua, 2003ko irailaren 29koa, Ahoeriaren kontrako borrokan, Europar Batasunak neurri orokorrak ezartzen dituena.
(3. artikulua).
1. baldintza: ahoeria jakinaraztea.
93) Ustiategiren batean ahoeria duten edo izan dezaketen animaliak izanez gero, berehalakoan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari jakinarazi beharko zaio. Animaliak isolatuta egon beharko du, albaitari batek aztertu eta aplikatzeko neurriak erabaki arte.
9. ekintza.–Kontseiluak 1992ko abenduaren 17an emandako 92/119/EEE Zuzentaraua, Europar Batasunak abereen zenbait gaixotasunen kontrako neurri orokor batzuk eta zerrien besikulako gaixotasunaren kontra berariazko neurri batzuk hartzen dituena (3. artikulua).
1. baldintza: zenbait gaixotasun jakinaraztea.
94) Ustiategian honelako eritasunen bat dagoelako susmoa izanez gero, berehalakoan jakinarazi beharko zaio Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari: behi-izurria, hausnarkari txikien izurria, zerrien besikulako gaixotasuna, oreinen eritasun hemorragiko epizootikoa, ardi eta ahuntzen nafarreria, estomatitis besikularra, zerrien izurri afrikarra, dermatosi nodular kutsakorra eta Rift haraneko sukarra. Animaliak isolatuta egon beharko du, albaitari batek aztertu eta aplikatzeko neurriak erabaki arte.
10. ekintza.–Kontseiluak 2000ko azaroaren 20an emandako 2000/75/EE Zuzentaraua, Ardien katarro-sukarraren kontra borrokatu eta hura desagerrarazteko berariazko xedapenak onesten dituena (3. artikulua).
1. baldintza: ardien katarro-sukarra jakinaraztea.
95) Ustiategiren batean ardien katarro-sukarra duten edo izan dezaketen animaliak izanez gero, berehalakoan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari jakinarazi beharko zaio. Animaliak isolatuta egon beharko du, albaitari batek aztertu eta aplikatzeko neurriak erabaki arte.
4. EREMUA. Animalien ongizatea
1. ekintza.– Kontseiluak 2008ko abenduaren 18an emandako 2008/119/EE Zuzentaraua, aratxeak babesteko gutxieneko neurriei buruzkoa (6 hilabetez azpiko aratxeei aplikatzen zaien araudia) (3. eta 4.artikuluak).
1. baldintza: aratxe ustiategiek bete beharreko baldintzak.
96) Zortzi astetik gorako aratxeak taldean izan beharko dira, salbu animaliak isolatuta egon behar duela albaitariak ziurtatzen duenean, ustiategiak 6 aratxe baino gutxiago dituenean edo animaliak amarekin daudenean esnea emateko.
97) Aratxeentzako banakako esparruek neurri hauek izan beharko dituzte: zabalera animalia zutik dagoenean duen soingurutzerainoko altuera izanen da, gutxienez; luzerak aratxearen sudur puntatik iskionaren isats-hegaleraino dagoen distantzia bider 1.1 neurtuko du. Eri ez dauden animalien esparruak tabike zulatuzkoak izanen dira, aratxeek elkar ikusi eta ukitu ahal izateko. Umeak taldean hazteko gutxieneko espazioa hauxe izanen da: ( baino gutxiagoko animaliak), ( baino gehiagokoak), ( baino gehiagoko).
2. baldintza: aratxe hazkuntzarako baldintzak.
98) Animaliak egunean behin ikuskatuko dira gutxienez (ukuiluan daudenak, egunean bitan).
99) Aratxeek ez dute arazorik izan behar ukuiluetan arriskurik gabe etzateko, atseden hartzeko, lau hankatan jartzeko eta beraien burua garbitzeko.
100) Aratxeak ez dira lotuko (taldean daudenak izan ezik; horiek lotzen baitira, gehienez ere ordubetez, edoskitze aldian edo esnearen ordezko produktu bat hartzen duten bitartean). Aratxeak lotuz gero, lokarriek ez diete zauririk egin behar eta itotzeko edo zauriak egiteko arriskua saihesteko diseinatuta egon beharko dute.
101) Ukuiluak egiteko erabiltzen diren materialak eta animaliekin kontaktuan egoten ahal diren ekipamenduak ezin izanen dira animalientzako kaltegarriak izan, eta ongi garbitu eta desinfektatzen ahalko dira.
102) Zoruak ezin dira izan ez irristagarriak ez konkortsuak, eta animaliak etzatzeko guneek behar bezala drainatuak eta erosoak izan beharko dute.
103) 2 astetik beherako aratxeek behar bezalako azpiak izanen dituzte.
104) Aratxeak ez dira etengabe ilunpetan edukiko. Argi natural edo artifizialeko sistema bat paratuko da, azken finean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostak arte normalean argi naturalarekin dagoen argitasunaren parekoa emanen duena. Bestalde, argi egokia izanen dute, edozein unetan animaliak osoki ikuskatu ahal izateko.
105) Aratxeak egunean bitan gutxienez bazkatu beharko dira.
106) Bi astetik gorako aratxeek behar adinako ur fresko egokia izanen dute, edo beste edari batzuen bidez asetzen ahalko dute likidoen beharra.
107) Bero egiten duenean edo aratxeak eri daudenean, ur egokia izanen dute uneoro.
108) Aratxeek oritza hartu beharko dute jaio eta hurrengo sei orduetan.
109) Aratxeen bazkak behar adina burdina izanen du, osasun eta ongizate aldetik ahalik eta hobekien egon daitezen.
110) Aratxeei ez zaie muturrekorik jarriko.
111) Bi asteak beteak dituzten aratxeei zuntzezko gutxieneko ano bana emanen zaie egunero. Zuntz kopurua 50 g-tik 250 g-ra handituko da, 8-20 aste dituzten aratxeentzat.
2. ekintza.–Kontseiluaren 2008/120/EE Zuzentaraua, 2008ko abenduaren 18koa, zerriak babesteko gutxieneko neurriei buruzkoa (3. artikulua eta I. eranskina).
1. baldintza: zerriak ukuiluan edukitzea.
112) Amaren tititik kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak. Amaren tititik kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak taldean hazteko, dentsitate egokia behar da: (10kg baino gutxiago), 0,20 m² (10-), (20-), 0,40 (30-), (50-), 0,65 m² (85-), ( baino gehiago).
113) Taldean hazten diren zerrien kasuan, hormigoizko lurzoru parrilladunetan, irekiduren zabalera animalien ekoizpen aldirako egokia izanen da (esne-zerrien kasuan, 11 mm-tik behera; amaren titia kendutako zerrikumeen kasuan, 14 mm-tik behera; ekoizpenerako zerrien kasuan, 18 mm-tik behera; arrak estali dituzten zerri eme eta zerri eme gazteen kasuan, 20 mm-tik behera). Habexken zabalera animalien pisu eta tamainaren araberakoa izanen da (esne-zerrien eta amaren titia kendutako zerrikumeen kasuan, gutxienez; ekoizpenerako zerrien, eta arrek estali dituzten zerri emeen eta zerri eme gazteen kasuan, gutxienez).
114) Zerri-emeak ez dira lotuko.
115) Zerri eme gazteei, amaren titia kendutako zerriei eta umedun zerriei zuntz askoko eta eduki energetiko handiko elikagaiak emanen zaizkie, behar duten kopuruan.
116) Taldean dauden zerri emeek eta zerri eme gazteek behar beste bazka hartzeko aukera izan beharko dute, baita gainerako animaliekin bazkagatik lehiatzen direnean ere. Hori bermatzen duen sistemaren bat eduki beharko da.
117) Taldean hazi eta arrak estali dituzten zerri eme edo zerri eme gazteei lurzoruaren azalera hauxe egokituko zaie: gutxienez koadro, zerri eme gazte bakoitzeko, eta, gutxienez koadro, arrak estali duen zerri eme bakoitzeko (6 zerri baino gutxiagoko taldeetan, lurzoruaren azalera gutxienez %10 handituko da, eta animaliak 40ko edo hortik gorako taldeetan hazten direnean, %10 txikitzen ahalko da).
118) Arrek estali dituzten zerri eme gazteen eta umedun zerrien kasuan, aurreko atalean azaldutako azaleraren zati bat ( koadro zerri eme gazte bakoitzeko eta koadro zerri eme bakoitzeko) lurzoru jarraitu trinkoa izanen da. Horren %15, gehienez ere, drainatzeko irekiduretarako erabiliko da.
119) Arrek emeak estali eta hurrengo lau asteetatik erditzeko aurreikusitako dataren aurreko zazpi egunera bitarte, 2,8 m-tik gorako aldeak dituzten esparruetan egon beharko dute (2,4 m-tik gorakoak, sei zerri baino gutxiagoko taldeak badira). 10 zerri eme baino gutxiagoko ustiapenetan edo bakartuta daudenetan, esparruan jiratzeko aukera izan beharko dute.
2. baldintza: zerriak hazteko baldintza orokorrak.
120) Hortzak ez dira ohikotasunez kenduko. Mozten bada, frogatu egin beharko da aldez aurretik neurriak hartu direla ingurumen baldintzak edo kudeaketa sistemak zuzentzeko, zerriek elkarri buztana hozka egin diezaioten edo beste jokabide irregularrak izan ditzaten galarazteko. Bizitzaren lehen zazpi egunetan moztuko ditu behar bezala prestatutako langile batek edo albaitariak, higiene baldintzak betez.
121) Prestatutako langileek arrak urraketarik eragin gabe zikiratuko dituzte. Jaio eta zazpigarren egunetik aurrera egiten bada, albaitari batek egin beharko du eta anestesia eta analgesia erabili beharko ditu.
122) Buztana moztea ez da ohikotasunez eginen. Mozten bada, frogatu egin beharko da aldez aurretik behar bezalako neurriak hartu direla ingurumen baldintzak edo kudeaketa sistemak zuzentzeko, zerriek elkarri buztana hozka egin diezaioten edo beste jokabide irregularrak izan ditzaten galarazteko. Bizitzaren lehen zazpi egunetan moztuko du behar bezala prestatutako langile batek. Jaio eta zazpigarren egunetik aurrera egiten bada, albaitari batek egin beharko du eta anestesia eta analgesia erabili beharko ditu.
123) Animalien esparruko etengabeko zarata ezin izanen da 85 dBe-tik gorakoa izan.
124) Animaliek gutxienez 8 argi ordu izanen dituzte egunero (gutxieneko intentsitatea: 40 lux).
125) Animaliek ikerketa eta manipulazio jarduerak garatzeko materialak eskura izanen dituzte uneoro (lastoa, beste substantzia bat edo beste objektu egoki bat).
126) Zerriei bazka gutxienez egunean behin emanen zaie eta, taldean ematen bazaie, guztiek aldi berean izanen dute bazka eskura.
127) Bi aste beteak dituzten zerri guztiek ur freskoa izanen dute eskura etengabe, behar den kantitatean.
128) Zerri emeek eta zerri eme gazteek erditzeko behar duten material guztia eta erditzeko espazio libre bat izan beharko dute, ongarri likidoa biltzeko sistemak uzten baldin badu.
129) Behar izanez gero, umedun zerriak eta zerri eme gazteak barne zein kanpo parasitoen aurka tratatuko dira.
130) Zerrikumeen esparruko lurzoruaren azaleran, animalia guztiak aldi berean etzaten ahalko dira. Azalera hori solidoa izanen da edo babes materialez eginikoa.
131) Zerrikumeei lau aste edo gehiago dituztela kenduko zaie amaren titia; instalazio egokituetara eramaten badira, zazpi egunen buruan kentzen ahal zaie.
132) Beharrezko neurriak hartuko dira, ohiko jokabidetik ateratzen diren borrokei aurrea hartzeko, amaren titia kendutako zerrikumeek eta ekoizpenerako zerriek osatzen dituzten taldeetan.
133) Jatorri ezberdineko zerrikumeen nahasketaz osatutako taldeetan hazten diren amaren titia kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak adin goiztiarrean nahastuak izateko moduan haziko dira.
134) Bereziki oldarkorrak diren edo erasoen ondorioz arriskuan dauden amaren titia kendutako zerrikumeak eta ekoizpenerako zerriak taldetik bereiziko dira.
135) Amaren titia kendutako zerrikumeei eta ekoizpenerako zerriei salbuespenez baizik ez zaie lasaigarririk jarriko, eta betiere albaitariari kontsultatu eta gero.
136) Aketzen esparruetan, aketzek jiratzeko aukera eta gainerako zerriak entzuteko, usaintzeko eta ikusteko aukera izanen dute. Lurzoru librearen azalerak koadro edo gehiago izanen ditu (esparrua arrek emeak estaltzeko ere erabiltzen bada, azalerak koadro izanen ditu gutxienez).
3. ekintza.–Kontseiluaren 98/58/EE Zuzentaraua, 1998ko uztailaren 20koa, Animaliak abeltzaintzako ustiategietan babesteari buruzkoa. (4. artikulua).
1. baldintza: animaliak hazi eta mantentzeko baldintzak.
137) Ustiategiko animaliak ahalmen, ezagutza eta gaitasun profesional nahikoa duten behar beste langilek zainduko dituzte.
138) Arreta maiz behar duten animaliak egunean behin ikuskatuko dira, gutxienez.
139) Eri edo zauritu itxura duten animalia guztiek berehala izan beharko dute tratamendu egokia, eta albaitariari galdetuko zaio, behar baldin bada.
140) Behar denean, lokal bat prestatuko da animalia eri edo zaurituak isolatzeko, azpiak lehor eta eroso dituela.
141) Abeltzainak albaitariak agindutako tratamenduen erregistroa izan beharko du, eta bost urtez gutxienez gorde beharko du erregistro hori.
142) Abeltzainak ustiategiaren erregistro liburuan edo beste erregistro batean jaso beharko du zein animalia aurkitzen diren hilda ikuskapen bakoitzean. Erregistro horiek gutxienez hiru urtez gordeko dira.
143) Animalien inguruko eraikuntzako materialek ez diete kalterik eginen, eta animaliak minik izan ez dezaten moduan edukiko dira.
144) Eraikinetako ingurumen baldintzak (aireztapena, hauts maila, tenperatura, airearen hezetasun erlatiboa eta gasen kontzentrazioa) ez dira animalientzako kaltegarriak izanen.
145) Animaliak ez dira etengabe ilunpetan edukiko, ez eta argi artifizialaren pean behar diren etenaldiak egin gabe ere. Haientzako argiak bere premia fisiologiko eta etologikoak asebeteko ditu.
146) Behar eta ahal den neurrian babestuko da aire zabalean dagoen azienda eguraldi txarretik, harrapakariengandik eta eritasun arriskutik.
147) Animalien osasun eta ongizaterako ezinbestekoak diren ekipo automatiko edo mekaniko guztiak egunean behin gutxienez ikuskatuko dira.
148) Animalien osasuna eta ongizatea aireztatze artifizialeko sistema baten mende daudenean, larrialdietarako sistema egoki batek (leihoak irekitzea edo beste batzuk) aurreikusita egon beharko du, airea behar adina berritzea bermatzen duena sistemak huts eginez gero.
149) Aireztapen sistemak alarma eduki beharko du, matxura gertatzen baldin bada ere. Aldian-aldian egiaztatuko da behar bezala funtzionatzen duela.
150) Animaliek elikadura osasungarria, beren adin eta espezierako egokia, eta behar adinakoa izan beharko dute.
151) Animalia guztiek bazka eta ura eskura izanen dituzte, beren premien araberako denbora-tarteetan. Horretaz gainera, kalitate egokiko behar adina ur izanen dute eskura, edo edateko premia beste nolabait asetzeko aukera izanen dute.
152) Ura eta bazka ez kutsatzeko moduko ekipoak ezarriko dira animaliak haietaz hornitzeko, eta haien arteko lehia ahalik eta txikiena izateko moduan kokatuko dira.
153) Animaliak ez dira ustiategian mantenduko haien ongizaterako kaltegarriak diren abeltzaintza helburuengatik, eta ez da erabiliko animaliei sufrimendua edo zauriak eragiten ahal dizkien hazteko prozedurarik, ez naturalik ez artifizialik.
II. ERANSKINA. Zein udalerritan lantzen ahalko den lurra ereindako lurzatietan, abuztuaren 10etik aurrera.
UDALERRI KODEA |
UDALERRIA |
1 |
ABAIGAR |
2 |
ABARTZUZA |
5 |
ABERIN |
7 |
ADIOS |
9 |
OIBAR |
11 |
ALLIN |
14 |
ANTZIN |
16 |
ANTSOAIN |
18 |
AÑORBE |
19 |
AGOITZ |
23 |
ARANGUREN |
39 |
ARTAZU |
41 |
AIEGI |
45 |
BARASOAIN |
52 |
BERASKOAIN |
56 |
BIURRUN-OLKOTZ |
60 |
BURLATA |
63 |
CABREDO |
74 |
ZIRAUKI |
75 |
ZIRITZA |
76 |
ZIZUR |
83 |
ETXARRI |
85 |
ETXAURI |
86 |
EGUESIBAR |
88 |
ELORTZIBAR |
89 |
ENERITZ |
94 |
ESLABA |
97 |
LIZARRA |
99 |
ETAIU |
101 |
EZKABARTE |
103 |
EZPOROGI |
109 |
GALAR |
114 |
GARINOAIN |
116 |
GENEVILLA |
118 |
GOÑERRI |
120 |
GESALATZ |
121 |
GIRGILLAO |
122 |
UHARTE |
124 |
IBARGOITI |
125 |
IGUZKITZA |
131 |
ITZA |
132 |
ITZAGAONDOA |
136 |
TXULAPAIN |
146 |
LEATXE |
147 |
LEGARDA |
148 |
LEGARIA |
150 |
LEOTZ |
151 |
LERGA |
154 |
LEZAUN |
155 |
LEDEA |
156 |
LIZOAIN |
158 |
LONGIDA |
159 |
IRUNBERRI |
161 |
MAÑERU |
162 |
MARAÑON |
166 |
MENDAZA |
167 |
MENDIGORRIA |
168 |
METAUTEN |
170 |
MIRAFUENTES |
172 |
ELO |
174 |
MORENTIN |
177 |
MURIETA |
180 |
MURUZABAL |
182 |
NAZAR |
183 |
OBANOS |
184 |
OKO |
190 |
OLEXOA |
192 |
OLORITZ |
193 |
OLTZA |
194 |
OLLARAN |
197 |
ORISOAIN |
200 |
OTEITZA |
201 |
IRUÑA |
204 |
PIEDRAMILLERA |
206 |
GARES |
207 |
PUIU |
209 |
ERROMANTZATUA |
212 |
ZARE |
214 |
JAITZ |
225 |
SORLADA |
228 |
TEBAS-MURU ARTEDERRETA |
229 |
TIRAPU |
234 |
UKAR |
237 |
UNTZITIBAR |
238 |
UNTZUE |
241 |
URRAULGOITI |
242 |
URRAULBEITI |
243 |
URROZ |
246 |
UTERGA |
253 |
BIDAURRETA |
255 |
VILLAMAYOR DE MONJARDIN |
257 |
VILLATUERTA |
258 |
ATARRABIA |
260 |
DEIERRI |
261 |
ESA |
262 |
ZABALTZA |
265 |
ZUÑIGA |
301 |
IZARBEIBAR |
508 |
08. FAZERIA |
511 |
11. FAZERIA |
514 |
14. FAZERIA |
515 |
15. FAZERIA |
517 |
17. FAZERIA |
521 |
21. FAZERIA |
522 |
22. FAZERIA |
531 |
31. FAZERIA |
535 |
35. FAZERIA |
538 |
38. FAZERIA |
543 |
43. FAZERIA |
544 |
44. FAZERIA |
549 |
49. FAZERIA |
550 |
50. FAZERIA |
552 |
52. FAZERIA |
555 |
55. FAZERIA |
556 |
56. FAZERIA |
561 |
61. FAZERIA |
562 |
62. FAZERIA |
567 |
67. FAZERIA |
571 |
71. FAZERIA |
574 |
74. FAZERIA |
575 |
75. FAZERIA |
576 |
76. FAZERIA |
579 |
79. FAZERIA |
581 |
81. FAZERIA |
582 |
82. FAZERIA |
583 |
83. FAZERIA |
584 |
84. FAZERIA |
603 |
103. FAZERIA |
604 |
104. FAZERIA |
605 |
105. FAZERIA |
606 |
106. FAZERIA |
607 |
107. FAZERIA |
691 |
ANDIA |
901 |
BARAÑAIN |
902 |
BERRIOBEITI |
903 |
BERRIOZAR |
905 |
BERIAIN |
906 |
ORKOIEN |
907 |
ZIZUR NAGUSIA |
III. ERANSKINA. Flora espezie babestuak dituzten eremuak
Foru agindu honen ondorioetarako, flora espezie babestuak dituzten eremutzat jotzen dira katastro-poligonoen zerrenda honetan sartzen diren azalerak:
Aberin: 1; Aguilar Kodeskoa: 2; Ameskoabarren: 5 eta 6; Araitz: 5 eta 6; Arantza: 2, 3, 4, 5 eta 6; Arano: 3; Arakil: 1 eta 4; Artzibar: 16; Arguedas: 8; Atetz: 2; Aiegi: 1 eta 2; Basaburua: 3 eta 4; Baztan: 1, 11, 13, 21, 22, 23, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 49, 53, 54, 55, 57, 58, 60 eta 75; Burgi: 1 eta 2; Cascante: 17 eta 19; Cintruénigo: 4 eta 5; Ziordia: 1; Zirauki: 1, 5 eta 8; Zizur: 7, 11 eta 14; Deikaztelu: 1; Donamaria: 1; Etxalar: 21 eta 22; Etxarri Aranatz: 4; Ergoiena: 4, 6, 7 eta 9; Ezkurra: 3; Fitero: 1 eta 3; Galar: 8, 10 eta 11; Galoze: 6 eta 9; Garralda: 1 eta 2; Goizueta: 10, 11, 12, 13, 14 eta 15; Goñerri: 1, 2 eta 3; Girgillao: 1, 2 eta 4; Uharte Arakil: 1 eta 2; Ibargoiti: 10 eta 11; Izaba: 6, 7, 11, 12, 15, 16, 17, 19 eta 21; Ituren: 4 eta 5; Txulapain: 1 eta 7; Lana: 1; Legarda: 1; Leitza: 5 eta 6; Leotz: 9 eta 21; Lesaka: 8 eta 9; Lezaun: 2, 3, 5 eta 6; Mendaza: 4, 5 eta 6; Elo: 4; Nabaskoze: 12; Nazar: 1; Olazti: 7, 10 eta 11; Gares: 1; Erromantzatua: 3 eta 11; Erronkari: 4; San Martin Unx: 2; Sunbilla: 1; Tebas: 3; Torralba del Río: 1, 3 eta 4; Tutera: 48, 49 eta 50; Ultzama: 11 eta 12; Urraulgoiti: 8; Uterga: 1; Uztarroze: 7; Valtierra: 12; Bidankoze: 1 eta 6; Villatuerta: 2; Igantzi: 3, 4 eta 5; Deierri: 7, 8, 10, 11, 13, 27, 28, 29 eta 30; Esa: 1; Zubieta: 1 eta 2; Zugarramurdi: 1 eta 2; 23. fazeria: 3 eta 7; fazeria: 26: 1; 41. fazeria: 1; 74. fazeria: 1; fazeria: 82: 1; 87. fazeria: 1, 3, 4 eta 5; 91. fazeria: 1; Errege Bardea: 8, 17, 20, 21, 22 eta 25; Andia: 1, 4, 5; Aralar: 1; Urbasa: 1, 3, 4 eta 19; Irurtzun: 2.