(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

12/2014 Foru Legea, ekainaren 18koa, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legea aldatzen duena

 

(2014ko 129. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 3an)

Artikulu Bakarra. Xedapen gehigarri berri bat gehitzen zaio, hamabosgarrena, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeari. Hona xedapen berri horren testua:

“Hamabosgarren Xedapen Gehigarria. Osasun laguntza.

Iraungitzat deklaratzen da osasun laguntzako derrigorrezko estaldura, zeina Nafarroako Foru Diputazioak 1973ko abuztuaren 24ko Erabakiaren bidez onetsitako Osasun Laguntzako Zerbitzuaren Erregelamenduan ezarri baitzen, eta iraungitze horrek montepioetako funtzionarioak Osasun Sistema Nazionalean integratzen diren egunetik izanen du eragina.”

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak. Zehazki, indargabetuta geldituko da, indardun dirauen neurrian, Nafarroako Foru Diputazioak 1973ko abuztuaren 24ko Erabakiaren bidez onetsitako Osasun Laguntzako Zerbitzuaren Erregelamendua, behin montepioetako funtzionarioak Osasun Sistema Nazionalean sartzen direnean.

Azken Xedapena

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa