(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Foru Agindua, 1997ko uztailaren 21ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritzako Ikerketarako Batzordea sortzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1997ko 97. NAOn argitaratua, abuztuaren 13an. Aldaketak: 108/2005 Foru Agindua, ekainaren 24koa)

Atarikoa

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Nafarroari nekazaritzako ikerketaren alorrean dagozkion eginkizunetan dihardu, nekazaritza, abeltzaintza eta mendien alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuak xedatzen duenarekin bat.

Izaniko eskarmentuak komenigarri egiten du organo kolegiatu bat, bultzatu, proposatu, jarraipena egin, kontrolatu eta koordinatzeko eginkizunak izanen dituena, sortzea, haietan hobeki aritzearren.

Hori horrela, xedatu dut:

1. artikulua

Nekazaritzako Ikerketarako Batzordea sortzen da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren barruan.

2. artikulua

Nekazaritzako Ikerketarako Batzordea kide hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia.

Buruordea: Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Idazkaria: Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Ataleko burua.

Batzordekideak: Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroko zuzendaria, Nekazaritzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena, S.A.ko zuzendari kudeatzailea, Abeltzaintzako Institutu Teknikoa eta Kudeaketarena S.A.ko zuzendari kudeatzailea eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria, den-denak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentukoak.

3. artikulua

Hona hemen Batzordearen egitekoak:

-Nafarroako nekazaritzako ikerketaren xedeak eta haren oinarrizko jarraibideak zehaztea, ikerketarako proiektuen xede izan daitezkeen azpiatal eta jarduerei lehentasuna emanen dielarik.

-Departamentuan bideratzen diren nekazaritzako ikerketarako proiektuak koordinatu, haien jarraipena egin eta kontrolatzea.

-Beste autonomi elkarte edo entitate eta erakundeekiko zientzi harremanak, nekazaritzako ikerketaren alorrean.

-Nekazaritzako ikerketaren alorrean erakunde eta entitate publiko zein pribatuekin izenpetu nahi diren hitzarmenen proiektuei oniritzia ematea.

-Nekazaritzako ikerketarako proiektuen emaitzak zabaltzea.

-Nekazaritzako ikerketa, saiakuntza, hedapen eta informazioaren artean koordinatzea.

-Nekazaritzako ikerketarako proiektuei lehentasuna ematea, Espainiako edo Europako Batasuneko egitarauetan sartu ahal izateko.

-Nekazaritzako ikerketarako proiektuei Nafarroako aurrekontu orokorren bizkar eman beharreko laguntzen proposamena.

-Nekazaritzako eta elikadurako industrien I+G proiektuetarako laguntzei oniritzia ematea.

-Doktoretza egin aitzin edo ondoren eskaturiko bekei lehentasuna ematea, laguntza egitarauetan sartzeko.

-Bere ustez Nafarroako nekazaritzako ikerketaren alorreko jarduketak hobe ditzaketen neurri guztiak proposatzea.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa