Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1990eko 48. NAOn argitaratua, apirilaren 20an. Aldaketak: 191/2000 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa; 19/2011 Foru Legea, abenduaren 28koa)
Atarikoa
Nafarroako hondakin-uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea Garatzeko Arautegiko Azken Xedapenetan Lehenbizikoak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari aipatu Foru Legea garatu eta aintzinera eramateko behar diren arauzko xedapenak eman ditzan.
Legea onetsi zenetik iragan den denborak eta Ibaien Saneamendurako Plan Zuzendariaren kudeaketan ikasiak eragin dute orain indarrean dagoen Arautegiari erredakzio berria eman beharra, gorabehera tekniko eta administratiboak egokitu eta osatuz.
Horrenbestez, Administrazio Lokaleko Kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogei eta hamarreko apirilaren bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:
Artikulu bakarra
Nafarroako hondakin-uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea garatzeko Arautegia, beraren testua ondotik heldu baita, onestea.
Xedapen Derogatzaile Bakarra
Otsailaren 2ko 26/1989 Foru Dekretua derogatu egiten da.
Azken xedapenetan Lehena
Esku ematen zaio Administrazio Lokaleko Kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta aintzinera eramateko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken Xedapenetan Bigarrena
Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
NAFARROAKO HONDAKIN-UREN SANEAMENDUARI BURUZKO FORU LEGEAREN ARAUTEGIA
I. KAPITULUA. Xedapen Orokorrak
1. artikulua. Xedea.
Arautegi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean isurtzen diren hondakin-uren eramate, tratamendu eta errekuperazioa bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, guzi hori Nafarroako Gobernua eta Entitate Lokalen arteko elkarlanean eta Nafarroako Hondakin-Uren Saneamenduari buruzko Foru Legeak ezarritako arauzko esparruaren barrenean.
2. artikulua. Plan Zuzendaria.
Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako hondakin-uren saneamenduari buruzko plangintza orokorra, Foru Komunitateko lurraldean saneamenduari buruzko eskema eta oinarrizko jarraipideak finkatuko dituen Plan Zuzendari baten bitartez, horretarako beharrezko diren egintzak non eta noiz burutuko diren ezarriz.
3. artikulua. Sozietate Publikoa.
1. Isurien saneamendu eta zerbitzuen ustiapenerako beharrezko diren lanak Nafarroako Gobernuak "Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA)" Sozietate Publikoari emanak dizkio, honek burutu ditzan.
2. Delako Sozietatea, Sozietate Anonimoaren izaera baitu, Zuzenbide Pribatuaren arauek eta Nafarroako Hazienda Publikoari buruzko Foru Legeak zuzentzen dute, baita Nafarroako Hondakin-Uren Saneamenduari buruzko Foru Legetik eta berau garatzeko Arautegi honetatik heldu diren xehetasunek ere.
II. KAPITULUA. Lanen kudeaketa eta zerbitzuen ustiapena
4. artikulua. Urteko Plana
Administrazio Lokaleko Departamentuak Saneamenduari buruzko Plan Zuzendariaren jarraipideak betetzen direla ziurtatu asmoz, eta Kudeaketarako Sozietate Publikoak aurkeztutako iharduketa-programa ikusirik, Nafarroako hondakin-uren saneamenduari buruzko Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, Urteko Plana onetsiko du, ekitaldi hartan egin edo burutzeko diren iharduketak finkatuko dituelarik.
5. artikulua. Urteko Planaren edukina.
1. Urteko Planak aipamen zehatzak eginen ditu, teknika, denbora, toki eta finantzen gainekoak, guzi horien berri Entitate Lokalei eta Kudeaketarako Sozietate Publikoari emanen zaielarik.
2. Urteko Plana iharduketa-agiria izanen da, ekitaldi hartako zenbait gairi buruzko aginduak bilduko dituena, gaiak ondoko hauexek izanik:
a) Hondakin-uren isurietarako araztegiak, baita herrietako estolderia sareak eta direlako araztegiak lotuko dituzten ur-hodi nagusiak ere, eraikitzeko lanak burutzea.
b) Tratamendu eta arazketa zerbitzuen kudeaketa eta ustiapena.
c) Entitate pribatuei dirulaguntzak ematea, Nafarroako Hondakin-Uren Saneamenduari buruzko Foru Legean ezarritako xedeak betez egiten diren inbertsioak finantzatzeko.
d) Nafarroako ibaien saneamendurako lagungarri diren iharduketak, Plan Zuzendarian agertzen direnen arteko edozein direla ere.
6. artikulua. Prozedura.
Urteko Plana onetsi aintzin, Administrazio Lokaleko Departamentuak gehienez ere 30 eguneko epea emanen die ukitutako entitate lokalei Saneamenduari buruzko Plan Zuzendaria aintzinera eramateko behar diren iharduketak beren gain hartzeko borondatea ager dezaten.
7. artikulua. Lankidetza eta subrogazioa.
Entitate Lokalen lankidetzan eta eskumenen subrogazioaren ondorioz Foru Komunitateko Administrazioak ihardun behar baldin badu, Administrazio Lokaleko Departamentuari dagokio espedienteak ebatzi eta izapidatzea, guzi hori, Nafarroako hondakin-uren saneamenduari buruzko 10/1988 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.
8. artikulua. Lankidetza.
Lankidetza bidez iharduteko aski izanen da, inbertsioa egin behar den tokiko Entitate Lokalek halaxe eskatzea.
9. artikulua. Subrogazioa.
Entitate Lokalek Plan Zuzendarian ezarritako aginduak ezin bete edo hala nahita bete ez balituzte, edo 6. artikuluak aipatzen duen epe jartzeari erantzunen ez baliote, Administrazio Lokaleko Departamentuak aipatu Entitate Lokalen eginkizunetan subrogazio espedienteari ofiziozko hasiera emanen dio, ondoko prozedura hauek izapidatuz:
a) Erregimen Lokaleko Foru Batzordeari jakin eraztea.
b) Administrazio Lokaleko Departamentuaren Ebazpena, ukitutako Entitate Lokalei bete beharrekoak bete ditzaten eskatzen diena.
c) Ukitutako Entitate Lokalen azterketara utzi, 15 egunetan zehar alegazioak egin ditzaten.
d) Erregimen Lokaleko Batzordeari espedientea igortzea horren berri izan dezan.
e) Administrazio Lokaleko Departamentuaren Ebazpena espedientea behin betiko onetsiz.
10. artikulua. Proiektuak.
Administrazio Lokaleko Departamentuari dagokio Nafarroako ibaien saneamenduari buruzko inbertsioetarako lanen proiektuei behin betiko onespena ematea.
11. artikulua. Finantz ekarpenak.
1. Urteko Planaren onespenak berekin ekarriko du finantz ekarpenen ematea, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako diren kapital transferentzien kargu, iharduerak burutzeagatiko kostuen gorabeherak direla eta heldu daitezkeen aldaketak ezertan ukatu gabe, guzi hori aipatu transferentzien kargu finantzatutako herri mailako gainerako lanei aplikatzen ahal zaien arautegiaren arabera.
2. Inbertsioetarako transferentzien ordainketa erregimena, inbertsioak zuzenean eginak edota lankidetza edo subrogazio bidez eginak badira, izaera orokorrez herri mailako lanendako indarrean dagoen momentukoa izanen da.
12. artikulua. Ekarpenen errekonozimendua eta ordainketa.
1. Jasotako diru kopurua Kudeaketarako Sozietate Publikoak Entitate Lokalen artean banatuko du, Urteko Planaren barrenean ekarpenak errekonozituak dituztenen artean, alegia.
2. Sozietateak, Entitate Lokalek zuzenean kudeatu dituzten inbertsioetarako, erabiliko duen finantz ekarpenen ordainketa erregimena, finantz ekarpenak zuzentzen dituzten arauetan izaera orokorrez ezarritakoa izanen da, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan aipatu Entitateendako agintzen diren kapital transferentzien kargu.
13. artikulua. Entitate pribatuendako diru laguntzak.
Entitate pribatuek, beren isurien kutsagarritasuna gutxitzeko asmoz neurriak hartzea proiektatua baldin badute, inbertsioak burutzeko diru laguntzak eskatu ahal izango dute, Nafarroako Hondakin-uren Saneamenduari buruzko Foru Legearen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Administrazio Lokaleko Departamentuak horrexetarako onetsiko duen arauzko erregelamendua.
Aipatu diru laguntzek ekitaldiko Urteko Planaren barrenean beharko dute izan eta kanonaren kargu finantzatuko dira.
III. KAPITULUA. Saneamendu kanona
14. artikulua. Kanonaren oinarria.
Saneamendu kanonaren oinarria Foru Komunitateko lurralde esparruan erabiltzaileek kontsumitzen duten ur bolumenari dagokio, sare publiko edota pribatu bidezko hornidurak nahiz ur kontsumoak hornidura partikularrak badira, etxeetakoak ez izan eta geroago aipatzen diren isurien kutsagarritasunari ezarritako indize zuzentzaileak galerazi gabe.
Halaber, isurien bolumena eta ur kontsumoa desberdinak izatez gerotan, hura hartuko da kontuan.
Isuriak ur prozesu edo lerro desberdinetatik heldu direnean, indize zuzentzaile orokorra kalkulatzerakoan, isuri desberdin horiek bereiziz egiten ahalko da.
Ondoko hauek ez dira saneamendu kanonaren menean izanen:
-Ur hornitzaile diren Entitateen horniketa.
-Iturri publiko, urezta-aho, suteetarako aho eta horrelatsukoen horniketa, beti ere ura hondakin-uren sareetatik at eta kutsatu gabe botatzen bada.
-Ureztatzeko diren uren kontsumoak, beti ere ongarriek, pestizidek edo materia organikoek ez kutsatuta botatzen bada.
15. artikulua. Oinarria nola kalkulatu.
Zergaren oinarria ondoko eran kalkulatzen ahalko da:
a) Banazka, kontsumo edo isuria eta sortu den kutsaketa zuzenean neurtuz, azken hori indize zuzentzaileak aplikatzen ahal direnean. Sistema hau NILSAk ofizioz ezarri ahalko du. Etxeak hornitzeko ez diren uren erabiltzaileek, oinarria urteko kubikoko baino haundiagoa dutenek, zuzeneko neurria ezar dakien eskatzen ahalko dute.
b) Kontsumo edo isuri eta erabilpen desberbinetan sortzen diren kutsaketen estimazioaz.
16. artikulua. Indize zuzentzailearen kalkulua.
1. Indize zuzentzailea kalkulatzeko, lehenengo eta behin, zehazten da zein den erreferentzia gisa erabiliko den isurketa mota, ezaugarri hauek dituena, hain zuzen:
-DQO(d) = 316 mg/l.
-MES = 286 mg/l.
-NKT(d) = 47 mg/l.
Azalpena:
-DQO(d): Oxigenoaren eskari kimikoaren balioa, ordubetez estatikoki dekantatutako ur lagin batean.
-MES: esekirik dauden solido guztien balioa, ur gordinaren lagin batean.
-NKT(d): Kjedahl nitrogenoa, ordubetez estatikoki dekantatutako ur lagin batean.
Gainerako isurketei aplikatu ahal zaien kutsadura kargagatiko indize zuzentzailea formula hau aplikatuz kalkulatuko da:
Indize horren gutxieneko balioa 1-ekoa da.
2.-Murrizketa-sistema bat ezartzen da, honako parametro hauetan oinarritua:
a) Koefiziente murriztaile gordina (Crb); formula honen arabera kalkulatuko da:
Azalpena: k1 = 500.000
K2 = 3,60
Q isuritako emaria; adierazteko modua: m3-ak urteko
Ic Indize zuzentzailea, 1 idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatua
b) Ateratzen den koefiziente murriztaile gordina ondoko taulako balioen artean interpolatuko da, eta, horrela, koefiziente murriztaile doitua lortuko dugu (Cra):
0,975 baino handiagoa |
1,000 |
0,950 eta 0,975 artean |
0,975 |
0,925 eta 0,950 artean |
0,950 |
0,900 eta 0,925 artean |
0,925 |
0,875 eta 0,900 artean |
0,900 |
0,850 eta 0,875 artean |
0,875 |
0,825 eta 0,850 artean |
0,850 |
0,800 eta 0,825 artean |
0,825 |
0,775 eta 0,800 artean |
0,800 |
c) Koefiziente murriztaile doituak (Cra) biderkatu eginen du 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulatutako indize zuzentzailea (Ic).
17. artikulua. Isurien neurketa.
Isurien neurketarik espreski egin nahi izatekotan lagin-hartzea gutxienez 3 lagin konposatuen bitartez eginen da, lanegunetan hartuak eta industri ihardueraren adierazgarri diren baldintzatan, behar bezala gordeak eta AWWA-WPCFren "Uraren Analisirako Standard Metodoa"ren arauen arabera analizatuak.
Erabiltzaileak, berak zuzenean eta espreski, ur kontsumo edota isuri zein kutsadura mailaren neurketarik egin nahi izatekotan, ondoko prozedura honi segitu beharko dio:
1. Kontrola, isuriaren adierazgarri baldintzatan, egin baino gutxienez hiru hilabete lehenago zuzeneko neurketarako eskabidea egitea.
2. Isurien programa aditzera ematea, dituen ezaugarriak eta denboran zehar izan lituzkeen aldaketak
agertuz.
3. Isurbideak egokitzea, ur-etorri etengaberako mekanismoen bitartez, laginak hartzea eta behar diren tresnen instalaziorako posibilitatea utzita.
Laginak hartu eta egin behar diren analisiak egiteagatik sortzen diren gastuak Administrazioaren kargu izanen dira ateratzen diren zenbatekoak estimazio bidez aplikatu edo aurreko neurketetatik heldu direnak baino ttikiagoak direnean, eta eskatzaile-erabiltzailearen kargu, alderantzizko kasuetan. Nolanahi ere, isurbideen egokitzapena erabiltzailearen kargu izanen da.
18. artikulua. Neurketa erraztua.
Jarioa nabarmenki erregularra denean, proposatu edota onartzen ahalko da neurketa erraztua egitea, horrela lagin kopuru murriztua eta isurtzen denaren kalkulu erraza egiten ahalko baita, edo ezartzen den eran ateratzen denaren estimazioa. Bi alderdietako edozeinek emaitzekiko ezadostasunik agertzen badu, ohizko neurketari ekingo zaio.
19. artikulua. Kontsumo edo produkzioaren bidezko neurketa
Establezimenduren batek produktu kutsatzaileak oso noiz behinka isurtzen baditu, ofizioz edo interesatuak halaxe eskatuta, neurketa izanen da osatua edo ordezkatua jario kutsatzaileen neurketaz, lehengaien kontsumo edo fabrikatuen produkzioaren arabera eginen denaz, alegia.
20. artikulua. Kontsumo eta kutsaduraren gaineko estimazioak.
Kontsumo eta kutsadura mailaren gaineko estimazioak burutuko dira horrelatsuko iharduera edo establezimenduetan suertatzen diren isurien arabera.
21. artikulua. Jabetza Publiko Hidraulikorako Arautegiaren Aplikazioa.
Arautegi hau aplikatzetik ateratzen diren emaitzak Jabetza Publiko Hidraulikorako Arautegia aplikatzetik ateratzen direnak baino ttikiagoak direnean, kitapena eginen da bigarren horretan agertu diren erizpide eta kalkulu metodoak erabiliz, isuria sare publiko nahiz ingurura zuzenean egiten dela kontuan hartu gabe.
22. artikulua. Zergaren exakzioa eta zerga biltzea. Entitate banatzaileak.
Zergaren bilketa efektiboa Entitate ur-hornitzaileek eginen dute, eta horiek Kudeaketarako Sozietate Publikoari deklaratu eta likidatuko diote.
Entitate ur-banatzaileek, kanona biltzerakoan, fakturan zehaztu beharko dituzte indarrean dagoen tarifa eta atertzen den kanon osoa. Indize zuzentzailerik aplikatua duten erabiltzaileek eskuragai izanen dute behar den banakapena.
Entitate horiek, halaber, saneamendu kanonaren kudeaketa eta diru-bilketa premiamendu bidez egitea bere gain har dezakete hitzarmen baten bidez, bertan zehaztuta eskuordetzearen norainokoa eta baldintzak.
23. artikulua. Hornidura propioak dituzten entitateen deklarazio eta likidazioa.
Ur-hornidura propioak dituzten erabiltzaileek Kudeaketarako Sozietate Publikoari zuzenean deklaratu eta likidatuko diote.
24. artikulua. Deklarazio eta Likidazioen Aurkezpena eta kanonaren ingresoa.
Deklarazio eta likidazioak hiru hilabetetan behin aurkeztu beharko dira, Kudeaketarako Sozietate Publikoak horretarako prestatuak dituen inprimakietan.
Entitate banatzaileek hiruhileko bakoitzari dagokion bilketa egin eta ondoko hilabetean aurkeztu beharko dituzte, ateratzen diren bolumenak eta diru kopuruak zehazki aipatuz.
300 jende baino gutxiagori banatzen dioten Entitate banatzaileek, urtean behin egin ahalko dituzte deklarazioa eta likidazioa.
Hornidura propioak dituzten entitateen kasuan, kanona kalkulatzeko oinarria urteko kubikokoa baino ttikiagoa denean, deklarazio-likidazioa urtean behin egin ahalko da.
Kanonaren likidazioa aurkeztearekin batean, entitate ur-hornitzaileek Kudeaketarako Sozietate Publikoari transferituko dizkiote saneamendu kanonaren kontzeptuaz bildutako zenbatekoak.
Halaber, hornidura propioak dituzten entitateek Kudeaketarako Sozietate Publikoari, deklarazioa egiten den unean, ateratzen den zenbatekoa transferituko diote.
Kudeaketarako Sozietate Publikoak konpentsazio prozedura bat ezarri ahalko du, egoki baderitzo, Entitate lokalek inbertsio, zerbitzuaren ustiapen edo kanona biltzeari aurre egiteko, finantz kudeaketa hobea izan dezaten. Horrelakoetan, hitzarmen espezifikoa izenpetuko da, konpentsatu beharreko kontzeptuak finkatuko dituena.
25. artikulua. Modalitate aldaketa.
Fakturazio modalitatea aldatzen ahalko da, bai Kudeaketa Sozietatearen beraren ekinbidez bai erabiltzaileen eskariaz, Arautegi honen 15. eta 17. artikuluek zehazten duten eran.
Zenbateko berriek, erabiltzaileen eskariaz iharduten denean, eskaria egiten den unetik aurrera izanen dute balioa.
Kanonaren zenbateko berria finkatzen ez den bitartean, egiten diren kitapenek haren kontura egiten diren kitapenen izaera izanen dute.
26. artikulua. Urteko laburpena.
Azkeneko hiruhilabeteko aitorpenarekin batera, ur banaketarako entitateek urteko laburpena aurkeztuko dute, fakturatu, bildu eta kitaturiko diru kopuruen ziurtagiriekin.
27. artikulua. Ez-betetze kasuetarako xehetasuna.
Entitate banatzaileek betetzen ez badute kanona aplikatzeko agindua, ez fakturazioa aitortzekoa, ez zerga kitatzekoa, Administrazio Lokalerako Departamentuak Nafarroako Zergetako Partizipazio Fondotik kenduko ditu, Entitate Lokal zordunen kargura, aurkezturiko aitorpenean ateratzen diren kopuruak, edo kudeaketarako Sozietate Publikoak ofizioz egindako neurketaren emaitzatik, Foru Dekretu honetan ezarritako metodo eta prozeduren arabera.
Berenak diren hornidurak izan eta kanona aitortu eta kitatzeko agindua betetzen ez duten entitateei dagokienean, 144/87 Foru Dekretu legegilean ezarritakoaren arabera ekingo zaio.