Castellano | Euskara | Français | English
(2009ko 161. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 30ean)
Atarikoa
Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren 2010eko tarifak onartzeko eskaria aurkeztu du, zerbitzu hori Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak) sailkatuta baitago (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Ikusirik Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak eman duen txostena, Iruñerriko Mankomunitatearen Ur Batzordeak ur horniduraren zerbitzuaren tarifak onesteko egindako eskaerari buruzkoa.
2009ko azaroaren 24an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:
1.-Iruñerriko Mankomunitatearen ur horniduraren 2010eko tarifa hauek onestea:
A.-Hornidurarako kuota finkoa: instalatutako kontagailuaren emari nominalaren arabera.
Emari nominala |
Lauhileko kuota (euroak) |
Gehienez ere 1,5 |
9,34 |
Gehienez ere 2,5 |
23,05 |
|
Hileko kuota |
Gehienez ere 3,5 |
20,22 |
Gehienez ere 6 |
28,89 |
Gehienez ere 10 |
43,22 |
Gehienez ere 15 |
87,00 |
Gehienez ere 25 |
115,46 |
Gehienez ere 40 |
214,16 |
Gehienez ere 60 |
299,00 |
Gehienez ere 100 |
467,35 |
Gehienez ere 150 |
1.138,65 |
Gehienez ere 250 |
1.355,47 |
Gehienez ere 400 |
2.112,34 |
Orduko 1,5 m³-tik gorako eta orduko 2,5 m³-ko edo hortik beherako emari nominaleko kontagailua instalatua dagoen kasuetan, soilik etxeko erabilerarako 1. tarifan, gehienez ere orduko 1,5 m³-ko edo hortik beherako emari nominaleko kontagailuentzako ezarritako hornidurarako kuota finkoa aplikatuko da.
B.-Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.
1. tarifa.-Etxebizitzetarako, zerbitzu publikoko (Administrazio Publikoak) eta interes sozialeko erabilerak |
0,2683 |
2. tarifa.-Industriarako, merkataritzarako, nekazaritza eta abeltzaintzako eta suteen aurka borrokatzeko erabilerak |
0,4079 |
3. tarifa.-Jabetza pribatua eta aisialdirako baratzeak ureztatzeko |
0,7307 |
4. tarifa.-Erabilera konbinatuak | |
4.1. Etxebizitza-merkataritza-ureztatzea -Hilean bitarte -14-25 m³/hilean -Gainerako kontsumoa |
0,2683 0,4079 0,7307 |
4.2. Etxebizitza-merkataritza -Hilean bitarte -Gainerako kontsumoa |
0,2683 0,4079 |
4.3. Etxebizitza-ureztatzea -Hilean bitarte Gainerako kontsumoa |
0,2683 0,7307 |
4.4. Merkataritza-ureztatzea -Hilean bitarte -Gainerako kontsumoa |
0,4079 0,7307 |
5.1. tarifa.-Zerbitzu publikoko erabilera (Eskualdeko Udal Zerbitzuak) |
0,2683 |
5.2. tarifa.-Gune publikoak ureztatzeko |
0,2934 |
6. tarifa.-Ur hornidura, Mankomunitateaz kanpoko toki entitateei-zisternetan egiten dena barne |
0,3234 |
7. tarifa.-Obretarako, behin-behineko zerbitzu berezietarako eta zisternen bidezko erabilera |
0,7080 |
8. tarifa.-Ezkutuko ur ihesen ondoriozko kontsumoa |
0,2683 |
C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hartunearen diametroaren arabera.
Kontagailuaren |
Lauhileko kuota |
30 |
10,39 |
40 |
19,96 |
50 |
31,15 |
65 |
41,52 |
80 |
77,96 |
100 |
109,14 |
125 |
171,52 |
150 |
421,02 |
200 |
498,42 |
250 |
778,81 |
2.-Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.
3.-Tarifa horiek 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
4.-Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez diola bide administratiboari bukaera ematen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
6.-Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin daitekeela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
7.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.