(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Lehendakaritza :
    • Lanbide elkargoak :
      • 77/2000 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, banaketa baten bidez Nafarroako Barrualdeen Disenatzaileen / Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala eratzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

77/2000 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, banaketa baten bidez Nafarroako Barrualdeen Disenatzaileen / Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala eratzen duena

 

(2000ko 28. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 3an)

Atarikoa

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Dekretuak, 8.3 artikuluan xedatzen duenez, Foru Dekretu bidez eratu beharko da Nafarroako Lanbide Elkargoa, baldin eta lurralde eremu handiagoa duen beste batetik banatuz eratzen bada.

Gainera, Foru Lege horretako Hirugarren Xedapen Gehigarriak dioenez, Nafarroako Foru Komunitatea baino lurralde-eremu zabalagokoak diren Lanbide Elkargoen Nafarroako ordezkaritzetan diharduten profesional gehienek banaketa sustatu ahal izanen dute, Elkargo independenteak eratzeko. Beharrezkoa izanen da banaketa Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu Kontseiluak dekretu bidez onestea eta aldez aurretik Elkargoen Kontseiluak txostena egitea.

Eskatu delarik Nafarroako Barrualdeen Disenatzaileen/Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala eratzea, Dekoratzaileen Elkargo Nazionaletik bereizirik, eta nola Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Dekretuak ezarritako baldintzak betetzen diren, bidezko da Elkargo hori Elkargo Nazionaletik bereizi eta eratzeko Foru Dekretua onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako otsailaren hogeita batean egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra

Nafarroako Barrualdeen Disenatzaileen/Dekoratzaileen Elkargo Ofiziala sortzen da, banaketa bidez sortu ere; horren lurralde esparrua Nafarroako Foru Komunitatea bera izanen da, eta Foru Lege honek indarra hartzen duenetik aitzina nortasun juridikoa izanen du, eta bere gobernu-organoak eratzen direnetik aitzina baita jarduteko gaitasuna ere.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Nafarroako Barrualdeen Disenatzaileen/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialak, Dekretu honek indarra hartu eta hiru hilabeteko epean, Elkargoaren Estatutuak idatzi beharko ditu, eta, orobat, gobernu-organoetako karguetan jardungo duten pertsonak hautatu.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa