Castellano | Euskara | Français | English
(1998ko 7. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 16an)
Atarikoa
Abuztuaren 1eko 1323/1997 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esku utzi ziren Estatuko Administrazioaren eginkizunak, elkargo ofizialen edo profesionalen arlokoak. Eginkizun horien edukia kontuan hartuta, komenigarritzat jo da horiek Lehendakaritza eta Barne Departamentuari esleitzea, gero Departamentuko unitate desberdinetan banatzea galarazi gabe.
Horrenbestez, Osasun Kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita bian egin bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, dekretatu dut:
1. artikulua
Lehendakaritza eta Barne Departamentuari esleitzea Nafarroako Foru Komunitateari abuztuaren 1eko 1323/1997 Errege Dekretuaren bitartez eskualdatu zitzaizkion eginkizunak, elkargo profesionalen arlokoak.
2. artikulua
Lehendakaritza eta Barne Departamentuaren esku uzten dira eskualdaturiko zerbitzuetako giza baliabideak eta baliabide materialak.
Azken Xedapen Bakarra
Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.