(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

2/1994 Foru Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Nafarroako Ekonomilarien Elkargoa sortzen duena

 

(1994ko 9. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 21ean)

Atarikoa

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44. artikuluaren 26. atalean xedatzen da Nafarroak soilik izanen duela eskumena Lanbide Elkargoen aferetan.

Beste aldetik, Lanbide Elkargoei buruzko otsailaren 13ko 2/1974 Legearen 4. artikuluaren 2. atalak ezartzen du banantzea Elkargoek eurek sustatu beharko dutela eta Dekretu bitartez onetsi beharko dela.

Espainiako Ekonomilarien Elkargoetako Kontseilu Nagusiak Nafarroako Ekonomilarien Elkargoa sortzea eskatu baitu, Euskal Herriko Elkargotik bananduz, eta banantzea gertatu baita, bidezkoa da behar den Foru Dekretua onestea aipatu Elkargoa sor dadin.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun Kontseilariak hala proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamalauko urtarrilaren hamarreko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu bakarra

Nafarroako Ekonomilarien Elkargoa sortzen da. Bere lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea izanen da.

Azken Xedapenetan Lehenbizikoa

Foru Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta, gehienez ere, lau hilabeteko epean, Elkargo berriaren Zuzendaritzarako hauteskundeak egin beharko dira.

Azken Xedapenetan Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa