(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Hondakinak :
      • 295/1996 Foru Dekretua, uztailaren 29koa, hondakin berezien kopuru txikien bilketa kontrolatzeko araubide erraztua ezartzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

295/1996 Foru Dekretua, uztailaren 29koa, hondakin berezien kopuru txikien bilketa kontrolatzeko araubide erraztua ezartzen duena

(1996ko 106. NAOn argitaratutako testua, irailaren 2an)

Atarikoa

Hondakin berezien kudeaketari buruzko irailaren 20ko 13/1994 Foru Legeko 4. artikuluak xedatzen du hondakin berezien ekoizleak beharturik daudela hondakinak zuzenean kudeatzera edo horien eskubideak baimena duten hirugarrenei lagatzera, hirugarren pertsona horiek bildu, garraiatu edo, hala behar denean, berreskura ditzaten eta, orobat, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta, hala behar denean, kudeatzaileei behar den informazioa eman diezaieten, hondakin bereziak egoki tratatu eta deuseztatzearren.

Halaber, aipatu Foru Lege horretako 14. artikuluak ezartzen du hondakin bereziak kudeatzen dituzten jarduera edo instalazio guztiak, publikoak zein pribatuak, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren kontrol edo ikuskatzailetzapean egonen direla.

Horretarako, legezko manuak hondakin berezien kudeatzaileak behartzen ditu aipatu Departamentu horrekin lankidetzan aritzera, Departamentuak haien ikuskapen lana betetzeko beharrezkoak dituen azterketa, kontrol, inkesta, lagin hartze eta argibide biltzeak egin ahal ditzan.

Zenbait industri edo zerbitzuetako jarduerek, hala nola, tindategiek, argazki laborategiek, tailer mekanikoek, inprimategiek, kontsulta medikoek, e.a.ek, hondakin berezi zenbait sortzen dute, kopuru txikietan bada ere; hondakin horiek kudeatzaile baimenduen esku utzi behar dira, hori guztia irailaren 20ko 13/1994 Foru Legeari jarraikiz.

Hondakinen lekualdaketarako biltzaile edo kudeatzaileen esku utzi eta hondakin horien kopuruak txikiak direnean, ez da itxurazkoa hondakin horiek kontrolatu eta haiei jarraipena egiteko agiri ofizialak erabiltzea, hau da, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Lege oinarrizkoa betetzeko Erregelamendua onesten duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak orokorrean ezarritako horiek.

Beraz, entregatutako kopurua berrehun kilogramotik gorakoa ez denean, bidezkotzat jo da kontrolerako prozedura erraztua ezartzea; bilketa kontrolatzeko agiria erabiliko da eta hortan bilduko dira biltzaile edo kudeatzailearen esku utzitako hondakin mota bereko hogei emanaldi bitarte eta, orobat, ekoizlearen esku geldituko den emanaldiaren egiaztagiria.

Hori hala izanik ere, prozedura erraztu hau ez da erabiliko, hondakinaren ezaugarriengatik edo bertze edozein zertzeladarengatik, hondakinak kontrolatu eta haiei jarraipena egiteko prozedura orokorra mantentzea gomendagarria dela uste denean, hondakin horren kopuru txikia izan arren.

Horrenbertzez, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko uztailaren hogeita bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua

1. Hondakin berezien kopuru txikien bilketa kontrolatzeko araubide erraztua ezarri da eta biltzaile eta kudeatzaile baimenduei aplikatuko zaie, emanaldia berrehun kilotik gorakoa ez denean.

2. Araubide erraztu horretan Foru Dekretu honetako I eta II. Eraskinetako ereduak, hau da, hondakinen bilketa kontrolatzeko agiriarenak eta horiek emateko egiaztagiriarenak, erabiliko dira.

3. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak hala nahi izanez gero, ez da zenbait hondakin motatarako prozedura erraztu hau erabiliko, hondakin horien ezaugarriengatik edo bertzelako zertzeladengatik, hondakinak kontrolatu eta haiei jarraipena egiteko prozedura orokorra mantentzea gomendagarria dela uste denean, hondakin hori kopuru txikitan entregatzen bada ere.

2. artikulua

1. Biltzaileek edo kudeatzaileek hondakinen bilketa kontrolatzeko agiria erabiliko dute eta agiri bakoitzak hondakin mota bakarrerako balioko du.

2. Agirian bakarrik agertuko dira berrehun kilogramotik gora egiten ez duten hondakin berezien emanaldiak.

3. Hondakinen bilketa kontrolatzeko agiriak hiru ale izanen ditu eta paper autokopiatzailean egindakoa izanen da, zuri, berde eta hori kolorekoa.

Ale zuria Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuarendako izanen da.

Ale berdea, hondakina, kudeatzaile baimendu bati igorri aitzin, aurretik biltegiratzen duen edo azkeneko kudeaketa ezartzen dion Komunitate Autonomoko ingurugiro organoarendako izanen da.

Ale horia biltzaile edo kudeatzailearendako izanen da eta atzeko aldean ekoizlearen sinadura eta zigilua izanen ditu, hau da, anotatutako emanaldi bakoitzari dagozkionak.

4. Biltzaileak edo kudeatzaileak berari dagokion agiriaren alea gutxienik bortz urtetan eskura eduki beharko du.

5. Biltzailea edo kudeatzailea beharturik dago agiriko aleak ukitutako Komunitate Autonomoetako ingurugiro organoei igortzera, gehienez ere anotatu duen hondar emanaldiaren egunetik hasita hamabortz eguneko epean. Nafarroari dagokionez, ingurugiro arloko organo eskuduna Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua da.

6. Ekoizlea beharturik dago egindako emanaldiari dagokion laukitxoan sinatu eta zigilua ematera; bildutako hondakinaren jatorria egiaztatzeko balioko du.

3. artikulua

1. Biltzailea edo kudeatzailea beharturik dago emanaldiaren egiaztagiria ekoizleari ematera, behin bete, sinatu eta zigilatu ondoren; hondakina nora igorri den frogatzeko balioko du.

2. Emanaldiaren egiaztagiria ekoizlearen esku geldituko da eta gutxienez bi urtetan gorde beharko du.

Azken Xedapenetako Lehena

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari ahalmena eman zaio Foru Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

********************* imagen**************

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa