(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ingurumena :
    • Hondakinak :
      • 181/1994 Foru Dekretua, urriaren 3koa, irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretua osatzen duena. Foru Dekretu honek zehaztuko ditu hondakin sanitarioak kudeatzeko planen eredua eta gutxieneko edukia, hondakin sanitarioen garraiarien Erregistroak nola ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

181/1994 Foru Dekretua, urriaren 3koa, irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretua osatzen duena. Foru Dekretu honek zehaztuko ditu hondakin sanitarioak kudeatzeko planen eredua eta gutxieneko edukia, hondakin sanitarioen garraiarien Erregistroak nola ...

181/1994 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretua osatzen duena. Foru Dekretu honek zehaztuko ditu hondakin sanitarioak kudeatzeko planen eredua eta gutxieneko edukia, hondakin sanitarioen garraiarien Erregistroak nola ihardun, garraio-ibilgailuen homologazioa, bai eta 3. taldeko hondakin sanitarioak hartu eta eramateko inprimaki ereduak ere

(TEstu bateratua. Jatorrizkoa 1994ko 126. NAOn argitaratua, urriaren 19an; akats zuzenketa, 1995-03-10eko NAO)

Atarikoa

Irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretuak, Foru Komunitateko Hondakin sanitarioak kudeatzeko arauteria ezartzen duenak, bere bigarren xedapen gehigarrian aurrikusten du Osasun Kontseilariak, Foru Dekretu hau argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean, Foru Agindu baten bidez, aipatu Foru Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hondakin sanitarioak sortzen dituzten zentro eta iharduerek, haiek kudeatzeko egin behar duten planen eredua eta gutxieneko edukia ezarriko dituela.

Plan horietan, batez ere, osasun zentroko zuzendariei eta hondakin sanitarioen kudeaketaren koordinatzaileei buruzko informazioa eta zentroko zerbitzu eta antolamenduaren azalpen txostena jasoko dira, bai eta hondakin mota eta zentroan horiek izaten duten kudeaketaren gainekoa -orokorrean nahiz zerbitzutan eta ospitalizazio unitatetan zehaztuta-, eta orobat erabilitako ontziena, eta hondakinen kudeaketa konkretuaren etapei buruzko aipamen berekiak ere, 296/1993 Foru Dekretuaren 2.1 artikuluan finkatu zen bezala.

Bestalde, Foru Dekretu horren berorren hirugarren xedapen gehigarrian xedatu zenez, epe berean Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Kontseilariak erregelamendu bidez finkatuko ditu hondakin sanitarioen garraiarien erregistroa bai eta horren funtzionamenduaren arauak, iharduera horretan Administrazioaren eskuhartzea hobetzeko asmoz.

Xedapen berean, alde batetik, 3. multzoko hondakinen garraio-ibilgailuak homologatzeko baldintzak ezartzen dira, iharduera horren arriskua kontuan hartuz segurtasunez egin dadin, eta, bestetik, Foru Dekretu horretako 8.6 artikuluak aipatzen dituen 3. multzoko hondakinak hartu eta eramateko inprimaki ereduak ere ezartzen dira. Horrela kudeaketaren etapa guztietan bermatzen da sortzen edo/eta kudeatzen diren hondakin sanitarioei buruzko erantzukizunen zehaztapena, VI. kapituluan ezarri bezala eta bide ematen du administrazio ezberdinei esleitu zaizkien begiraletza eta kontrol iharduketak gara daitezen.

Arlo honetan arauen batasunari eusteagatik, modu horretan Foru Dekretu honen xedapenek ukitzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoei arauak ezagutu eta betetzeko erraztasunak ematen baitzaizkie, erabaki da Foru Dekretu maila duen xedapen bakarra, Nafarroako hondakin sanitarioen kudeaketa arautzeari buruzko irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretua osatzen duena, argitaratzea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Kontseilariak eta Osasunekoak elkarrekin proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamalauko urriaren hiruko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, dekretatu dut:

1. artikulua

1. Irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretuaren 13.2 artikuluak aipatu hondakin sanitarioen kudeaketa planak ondoko eduki, eredu eta oinarrizko baldintzak kontuan izanen ditu:

-Zentroko zuzendariaren identifikazio datuak.

-Zentroan hondakin-kudeaketaren koordinatzaile tekniko(ar)en identifikazio datuak.

-Zentroaren egitura osatzen duten zerbitzu eta unitateen azalpena, horrelakorik izanez gero.

-Hondakin sanitarioen kudeaketaren oinarrizko dokumentua eta langileentzako jarraibideak, funtsean hauek jasotzen direla:

* Helburua, esklusioak eta eremua.

* Hondakin ezberdinen definizioak.

* Hondakinak, sortzen diren tokian bereizi, ontziratu eta identifikatzeko irizpideak.

* Zentroan hondakin mota bakoitzeko erabiltzen diren ontzi motak eta haien ezaugarriak.

* Kudeaketaren etapa ezberdinetan kontuan hartu beharrekoak.

* Zerbitzu eta unitateen jarraibide bereziak, hondakin sanitarioen kudeaketan berezko arazoak dituztenean.

-Hondakinak garraiatzearen eta tarteko nahiz azken biltegiratzearen baldintzak.

-3. multzoko hondakinak zentroan berean tratatzen badira, bete beharko diren baldintzak.

-Egunero sortzen diren 3. multzoko hondakin kopuruen erregistro sistema, bai eta osasun zentroko bereko instalazioetan tratatzen direnena ere.

-3. multzoko hondakinak baimendutako garraiariaren eskutan uzten direla frogatzen duten agirien erregistro sistema.

-3. multzoko hondakinak tratatzeko instalazioa, era berean baimendutakoa, baldin eta zentroan berean tratatzen ez badira.

-Behar bezalako baimena duten entitateekin garraio eta tratamendu kontratuak, baldin eta kudeaketaren etapa horiek osasun zentrotik kanpo egiten badira.

-3. multzoko hondakinen kudeaketan gerta daitezkeen gorabeheren erregistro sistema.

2. Osasun zentroetako titularrek kudeaketa planak aurkeztuko dizkio Osasun Departamentuari, homologa daitezen, eta aurreko atalean eskatzen diren agirietan gertatzen den edozein aldaketa adierazi egin beharko da.

2. artikulua

1. Hondakin sanitarioen garraiarien erregistroa eratuko da (hemendik aurrera erregistroa erabiliko da, besterik gabe) Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuari atxikia.

2. Erregistro horren aplikazio eremua osasun zentroetatik kanpoan eta Foru Komunitatean 3. multzoko hondakin sanitarioen garraio zerbitzua ematen duten pertsona fisiko eta juridikoetara hedatuko da.

3. Iharduera horietan arituko diren pertsona fisiko edo juridikoek erregistroan inskribatzeko eskaria eginen dute horien titularrak Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentura eskabidea igorriz, ondoko agiriekin batera:

a) Garraio ihardueraren pertsona fisiko nahiz juridiko titularraren izena edo sozietatearen izena, edo baimendutako ordezkariarena. Titulartasuna nahiz ordezkaritza kasuan kasuko notari-eskritura bidez kreditatuko dira.

b) Garraioaren ardura teknikoa du(t)en pertsona(k).

c) Enpresaren helbidea eta telefono zenbakia.

d) Erabiltzen diren ibilgailu eta baliabide guztien zerrenda, ondoko informazioa ere barne:

-Marka eta modeloa.

-Matrikula.

-Indarra duen garraio txartela.

-3. multzoko hondakinen garraiorako erabiltzen diren ibilgailuen homologazio agiria, Foru Dekretu honen 3. artikuluan ezarritako baldintzekin bat.

-Ibilgailuei egin beharreko ikuskapen teknikoen agiriak.

-Ibilgailuen TPC/ADR-aren homologazioa indarrean dagoela frogatzen duen agiria.

-Gidarien zerrenda, indarrean dauden TPC/ADR eta N.A.N.arekin.

e) Erantzukizunak estaltzeko behar den fidantza jarri dela frogatzen duen agiria, artikulu honetako 4. atalean xedatutakoarekin bat.

Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak eska diezaioke inskripzioaren eskatzaileari, eskaria modu egokian baloratzeko, bide ematen duen dokumentazio gehigarri edo argigarri guztia.

4. Erregistroan inskribatzea baimendu edo ezetsi daiteke segurtasun irizpide eta baldintzak kontuan hartuz, bai eta iharduera hori garatzeko ezartzen direnak ere, hala garraioaren arautegi orokorrean nola irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretuan jasotzen diren arau berezietan ere. Nolanahi ere, iharduera horiek aipatu arauetan eta arauekin bat datozen xedapenetan xedatutakoari lotuko zaizkio.

Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduaren 27. eta 28. artikuluetan xedatutakoarekin bat, erregistroan inskripzioa egiteko ebazpenean, garraiaria fidantza bat jartzera behartzen ahal du bere ihardueran izan ditzakeen erantzukizunen estaldurarako.

5. Beharrezko diren administrazio baimen osagarriak galarazi gabe, erregistroan inskribatzea derrigorrezkoa da eta horri atxikiko zaio 3. multzoko hondakin sanitarioen garraio-ihardueretan aritzeko administrazio baimena. Inskripzioa egin eta bost urteko balioko du. Titularrak, indarraldia ahitu aurreko seihilekoan inskripzioa baliokidetzea eskatuko du, gutxienez bi hilabete lehenago, eta eskaera horri atxikiko zaio lehenbiziko inskripzioa egiteko behar izan zen dokumentazioa, baina behar bezala eguneratua.

6. Erregistro-inskripzioa honako hauetan deuseztatzen ahal da:

a) Inskripzioaren titularrak hala eskatzen duenean.

b) 3. multzoko hondakin sanitarioen garraioa arautzen duten arauak hautsi direla argi eta garbi frogatzen bada.

c) Erregistro-inskripzioaren indarraldia ahitzen denean, baliokidetzea eskatu gabe.

7. Erregistroan inskribatzetik eta ondoko artikuluan ezartzen den ibilgailu-homologaziotik salbuesten da hondakin sortzaile den osasun zentroak baimendutako langileek egiten duten garraioa, zentro horretatik baimendutako tratamendu instalaziora, alegia. Garraio horretan sartzen dira, 296/1993 Foru Dekretuaren 5.3 artikuluan azaldu bezala, ebaki edo zizta eragin dezaketen hondakinen ontziak, beti ere hiru ontzi baino gutxiago, eta aldez aurretik 3. multzoko hondakinak biltzeko diren poltsa edo ontzietan sartuta.

3. artikulua

1. Behar diren baimen administratiboak galarazi gabe, 3. multzoko hondakinak garraiatzeko ibilgailuak, 2.7 artikuluan aipatutakoak salbu, iharduera horretan erabiltzen hasi baino lehen, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak homologatu egin behar ditu.

2. Homologazio eskariari ibilgailuen dokumentazioa atxikiko zaio, eta horrekin batera xehetasun hauek ere:

a) Ibilgailuaren marka, modeloa eta matrikula.

b) Kargaguneak urarendako iragazkaitzak izanen dira eta segurtasunezko itxigailudunak.

c) Kargaguneak erraz garbitu eta desinfektatzeko moduan eginak izanen dira, horretarako aukerako materialak eta diseinuaren ezaugarriak kontuan hartuko dira.

d) Garraioak 24 ordu baino gehiago irauten badu, kargagunea isotermikoa izanen da, eta errefrigeratua 72 ordutik goiti luzatzen bada.

e) Garraioan aritzen diren langileen Segurtasun eta Higiene baldintzak, eta babeseko bitartekoak ematea, Segurtasun eta Higiene Arautegia beteko dela segurtatzeko.

f) Ibilgailuek, 3. multzoko hondakinak gordetzeko poltsen ontziak automatikoki hustu eta kargatzeko sistema homologatu bat izan beharko dute. Halaberean, mekanika bidez irauliz edo bultzatuz deskargatzen ahal dira, eskuz ukitu beharrik izan gabe, era horretako hondakinak dauzkaten ontzien garraioaren kasuan izan ezik.

g) Ibilgailu batean 1. eta/edo 2. multzoko hondakinak eramaten badira 3.ekoekin batera, kargagune bereizia izanen dela 3. multzoko hondakinendako egiaztatu beharko da, eta aurreko baldintzak bete direla.

3. Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuak egin ditzakeen frogantzak aparte, 3. multzoko hondakin sanitarioen garraiorako ibilgailuek bete behar dituzten baldintzak, aurreko atalean zerrendan jarriak, bete dituztela Industria adarreko Goi Mailako Injineru batek edo Injineru Tekniko batek eman agiriaren bidez kreditatuko da.

4. Ibilgailuaren homologazio agiriak agintari eskudunen eskura egon beharko du 3. multzoko hondakin sanitarioa garraiatzen den aldiko.

4. artikulua

3. multzoko hondakin sanitarioa garraiatzeko nahitaezkoa izanen da hondakinok nora eramaten diren hango kudeatzaile baimenduaren aldez aurreko onarpena.

3. multzoko hondakin sanitarioak garraiatzeko agiri edo gida bat eraman beharko da, 296/1993 Foru Dekretuaren 8.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, horretarako Foru Dekretu honen I. Eraskinaren eredua erabiliko da. Agiria autokalkagarria eta laukoiztua izanen da, lehenengo orria ekoizleak hartuko du eta ondoko beste bi garraiariak eta hondakinaren azken kudeatzaileak. Laugarren orria ekoizleak Ingurugiro Zerbitzura igorriko du, garraioa burutzen denean.

Gida agiriaren "A" laukiak garraioaren hasmentan bete eta sinatuko dira, eta "B" laukia, berriz, azken kudeatzailearen eskura iristean.

Xedapen Iragankor Bakarra

Foru Dekretu hau argitaratzen den egunean, irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (urriaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) zehaztutako 3. multzoko hondakin sanitarioen ekoizle, garraiari edo tratamendurako instalazioen titular diren pertsona fisiko nahiz juridikoek 1995.eko apirilaren 1a baino lehen beren funtzionamendu baldintzak Foru Dekretu honetan zehaztutakoetara egokituko dituzte.

Azken Xedapenetako Lehenbizikoa

Esku ematen zaie Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro Kontseilariari eta Osasunekoari Foru Dekretu hau garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERASKINA. Hondakin sanitarioen kontrol eta segimenduaren inprimakia

(296/1993 F.D. - 8.6 artikulua - 93/10/1 N.A.O.)

Igorpenaren arduradunaren sinadura ............................. Agiri zk.: ………………

A.-IGORLEAK BETE BEHARREKO DATUAK

A.1. Zentro ekoizlearen datuak

Sozietatearen izena ………………………I.F.Z. ……………….

Hondakinen kudeaketaren arduraduna ………………………

Helbidea ………………………………

Herria ………………………….

A.2. Eramaten den hondakinaren datuak

Azalpena:

II. multzoko hondakin sanitarioak, Kg netoak: …………………..

III. multzoko hondakin sanitarioak, Kg netoak: ………………….

Bestelakoak: …………………………

Guztira, Kg: ……………………………..

Garraiatu eta maneiatzeko ohar aipagarriak: …………………………………………………..

A.3. Hondakin hartzaile-kudeatzailearen datuak

Sozietatearen izena ………......... Baimenaren zk. ………………………….

Zentroaren izena ………………….. I.F.Z. …………………….

Helbidea ………………………………………………

Herria ………………………. Probintzia …………………….

A.4. Aurrikusten den garraio osoaren datuak

Eramatea: Hasierako eguna .............. Ordua ….. Entregatzeko eguna ........... Ordua ……..

Garraiariaren sozietatearen izena …………………………..

Garraio mota ………………… Ibilgailuaren matrikula ……………………

Garraiariaren I.F.Z. ……………. Garraiariaren N.I.R.I. ………………..

Inskripzio zk., hondakin sanitarioak garraiatzeko erregistroan …………………

B.-HARTZAILEAK BETE BEHARREKO DATUAK

A: multzoko datuei buruzko gorabeherak: …………………………………………….

Onartu da: BAI [ ] EZ [ ] Arduradunaren sinadura ………………….

Data ................ Sinadura (Izena eta abizenak): ............................. j/a *

Lehenbiziko orria eta hirukoiztuak (autokalkagarriak), hauentzat:

1. Ekoizlea.

2. Garraiaria.

3. Azken Kudeatzailea.

4. Ingurugiro Zerbitzua.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa