Descárgate la app
Aprovechamiento y comercialización de la madera
Zuraren aprobetxamendua eta merkaturatzea
Titulartasun publiko eta pribatuko mendietarako betebeharrak
- Aprobetxamendua titulartasun publikoko mendietan
- Aprobetxamendua titulartasun pribatuko mendietan
- Nafarroako Baso Kubikazioa aplikazioa
- Zuraren eta produktu deribatuen merkaturatzea
Aprobetxamendua titulartasun publikoko mendietan
Nafarroako Gobernuak, mendi publikoen titularrekin lankidetzan, zura aprobetxatzeko urteko planak egin eta baimentzen ditu. Planak baimendu direnean, toki erakunde bakoitzak saldu egiten ditu.
Saldu baino lehen, toki erakundeek Nafarroako Ingurumenzaintza Bulegoari eskatu behar diote zuhaitzak markatzeko. Halaber, auzokideentzako egur epaitzak markatzeko ere eskatzen ahal dute. Edonola ere, eskaera egiteko, instantzia bat aurkeztu behar da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Ingurumenzaintza Bulegoari zuzenduta.
Gainera, Nafarroako baso aprobetxamenduen gaineko interesa duten enpresak, elkarteak eta pertsonak Nafarroako Zuraren webean erregistratzen ahal dira, Nafarroako titulartasun publikoko mendietan salgai dauden egur eta zura epaitzen enkanteen berri izateko eta, hala, eskainitako produktuen erosketa sustatzeko.
Interesgarria izan dakizuke honako hauek kontsultatzea:
Nafarroan baimendutako egur epaitzak, herri basoetan, azken 2 urteetan, eta zura aprobetxatzeko azken 2 urteetan baimendutako planak:
Aprobetxamendua titulartasun pribatuko mendietan
Titulartasun pribatuko mendietan nahitaezkoa da Nafarroako Gobernuari baimena eskatzea, edozein baso aprobetxamendurako:
→ Mendian basogintzako aprobetxamendu partikularrerako baimena eskatzea.
Azken 2 urteetako baimenak kontsultatzea interesatzen ahal zaizu.
Nafarroako Baso Kubikazioa aplikazioa
Zuraren kubikazioa da lurzati jakin batean dauden zuhaitzen eta baso produktuen bolumena zehazteko jarraitzen den prozesua.
Nafarroan, zura saltzeko modurik ohikoena zutik dauden zuhaitzen zur bolumena kubikatzean datza.
“Nafarroako Baso Kubikazioa” aplikazioak Nafarroako espezie nagusien baso aprobetxamenduko zur bolumena kalkulatzeko aukera ematen du. Ehun kubikazio ekuazio baino gehiago ditu, jarraibideekin batera, kasuan kasu egokiena aukeratzeko.
→ Nafarroako Baso Kubikazioa aplikaziorako sarbidea
Aplikazioa erabiltzen ikasteko tutoriala
Zuraren eta produktu deribatuen merkaturatzea
Europako Erkidegoko merkatuan lehen aldiz merkaturatzen diren zura eta produktu deribatuak eta Erkidegotik kanpoko lekuetatik lehen aldiz inportatutakoak 1088/2015 Errege Dekretuan arautzen dira, merkaturatzeko legezkotasuna bermatze aldera.
Bertan, zuraren eta haren produktuen merkatuko eragile desberdinak sailkatzen dira, eta horien erantzukizunak kokatzen. Deskargatu azalpen triptikoa.
Zuraren enpresarien elkarteak (ADEMAN) web orri bat dauka, betebehar horrek nori eragiten dion eta hura betetzeko zer egin behar den azaltzen duena: http://www.ademan.org/project/eutr/