2026an Nafarroako toki entitateei LGTBI+ proiektuak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntza

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean araututako Nafarroako toki entitateei zuzendua, betiere deialdi honetako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Onuradun izan daitezkeen toki-erakundeek elkartze-akordioak egin ahal izango dituzte beste toki-erakunde batzuekin, dirulaguntza eskatzeko. Eskaerarekin batera akordioaren testua aurkeztu beharko dute. Bertan, elkartutako toki-erakunde bakoitzari aplikatu beharreko egikaritze-konpromisoak jasoko dira (deialdiaren 2. oinarriaren arabera).

Helburua

Nafarroako toki entitateei laguntza ematea LGTBI+ politika publikoak gara ditzaten udalerrian, LGTBI+ eskubideak sustatzen eta betetzen laguntzeko.

 

  • Proiektuak gauzatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31era bitartekoa izango da.
  • Diru-laguntza hauek ezartzen dira:
    • 1. modalitatea: LGTBI+ tokiko diagnostikoa egitea
    • 2. modalitatea: LGTBI+ tokiko plana eta protokoloa egitea.
    • 3. modalitatea: LGTBI+ azterlan sektorialak egitea.
    • 4. modalitatea: LGTBI+ jardueren programazioa diseinatzea eta gauzatzea.
  • Proiektuaren memoria alde bati entregatzen bazaio, sinatuta egon behar du, eta eskabidearekin batera doan beste edozein dokumentu ere sinatuta egon behar da.
  • Toki-erakundeek (edo toki-erankundeen multzoek) modalitate baterako edo batzuetarako proiektua aurkeztu ahal izango dute.
  • Erakundeak modalitate batean baino gehiagotan eskaera aurkeztu arren, gehienez ere 7.000 euro emango dira, aurkeztutako proiektu osoaren kostua edozein dela ere.

 

Nahitaezko dokumentazioa

 

ESKABIDEAREN DOKUMENTAZIOA

Honako dokumentazio hau aurkeztuko da eskaera egiterakoan. Dokumentuak deskargatzea, osatzea eta Izapidetu botoiaren bidez bidaltzea gomendatzen da. Eskabidea dokumentuan beharrezkoak diren ziurtagirien ereduak eta beharrezkoak diren beste dokumentu batzuen zerrenda jasotzen dira.

  • Eskabide-eredua (edo ereduak):
  • Proiektuaren memoria alde bati entregatzen bazaio, sinatuta egon behar du, eta eskabidearekin batera doan beste edozein dokumentu ere sinatuta egon behar da.
  • Modalitate baterako baino gehiagorako dirulaguntza eskatuz gero, modalitate bakoitzeko eskaera bat beteko da, eta bertan proiektua deskribatuko duen memoria eta proiektuaren jardueren aurrekontu xehatua jasoko dira. Garatuko diren jarduera guztiak banakatuko dira, eta ez da baliozkoa izango proiektu horren aurrekontu orokor bat.

 

  • Batera aurkezten diren toki-erakundeen kasuan, elkartutako erakundeen ordezkari gisa erabakitzen den toki-erakundearen ordezkariak sinatu beharko du eskabidea. Eskabidean, elkartutako erakunde bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak jaso beharko dira.

 

DOKUMENTAZIOA JUSTIFIKAZIOA

2026ko azaroaren 5a baino lehen, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • 5. Eranskina. Justifikazio-memoria (modalitate baterako baino gehiagorako dirulaguntza eskatu bada, modalitate bakoitzeko memoria bat beteko da): 
  • 6. eranskina. Idazkaritzaren Ziurtagiria Justifikazioa (Gaztelera / Euskera).
  • 7. Eranskina. Gastuen eredua (Elebiduna).
  • 8. Eranskina. Enpresa-aukeraketa egiaztatzen duen ziurtagiria (Gaztelera / Euskera).
  • Egindako ekintzen eta horiek gauzatzetik eratorritako produktuen dokumentu-frogak
  • Transferentzia bidezko ordainketa-eskaera (soilik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada edo ordaintzeko banku-kontua aldatu bada). (Gaztelera / Euskera).

GN-INAI logotipoak (10.2 oinarriaren arabera txertatuko den logoa)

484E/2026 Ebazpena, uztailaren 27koa, akats zuzenketa

95E/2026 Ebazpena, martxoaren 27koa, deialdia onartzen duena. (2026ko apirilaren 28ko 82. NAOn argitaratua).

11/2005 Foru Legea, dirulaguntzei buruzkoa.

 

 

 

Tramitazioa

Epea: 26/11/06 - 26/12/16

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

497E-2026 Ebazpena, deialdia ebazten duena (2026/08/04an argitaratua).

 

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegia kalea 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Posta elektronikoa: lgtbi.inai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.