Edalontzi eta baxera berrerabilgarrien zerbitzua jai eta ekitaldietarako

Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, edalontzi eta baxera berrerabilgarriak jartzen dituzte kolektibo eta erakundeen eskura jai eta ekitaldietarako. Zehazki, plater sakonak, zapalak, altzairu herdoilgaitzezko mahai-tresnak (koilara, koilaratxoa, sardexka eta labana), edari-  eta kafe-edalontziak, ur-pitxerrak, entsalada-katiluak eta erretiluak dira.

Erabili eta botatzeko milaka objektu botatzen ditugu urtero zaborretara, eta ekimenak hori saihestu nahi du, Nafarroako Hondakinen Planarekin eta Hondakinei buruzko Foru Legearekin bat.
Jaiak, elkartzeko eta gozatzeko une izateaz gain, kolektiboen eta erakundeen arteko lankidetzarako gune ere badira, eta, bereziki, jardunbide jasangarriak egiteko aukera dira, parte-hartzea eta tokiko ekonomia bultzatuko dituztenak eta pertsonak eta ingurumena errespetatzearen inguruan sentsibilizatuko dutenak.

Varazdin fundazioa arduratzen da ekitaldirako beharrezko materiala eramateaz, baita bildu, higienizatu eta garbitzeaz ere. Noainen dago zentro hori, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak, gizarteratu eta lan-munduan sartzea du helburu, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan baitaude.