Cultur-Izan 2025 - MEN
Cultur-Izan 2025
Musika, dantza eta ahozko adierazpen tradiziozko arte adierazpenen egitaraua
Cultur-Izan programaren helburua Foru Komunitateko musika, dantza eta ahozko adierazpen tradizionalak zaintzea, zabaltzea eta berritzea da.
Esamolde hau gaztelaniazko eta euskarazko hitz joko bat da, eta “Kultura izan” adierazi nahi du: gizakia berez “biokulturala” da; beraz, izan garenaren eta egun garenaren ezagutza ez da ulertzen “sustraiko kultura” kontuan hartu gabe.
Cultur-Izan programaren helburua da Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiak zabaltzea eta haien arteko bitartekaritza egitea, guztiak ere kultur ondare immaterialaren elementuak baitira.
![]() Hilobi santuan |
![]() Lizarrako zubian ariketa bikoitza |
![]() Lizarrako zubian ariketa bikoitza |
![]() Boneta artisauarekin |
![]() San Martin Plazan |
![]() Nafarroako erregeen jauregia |
![]() San Martin Plazan |
![]() Gaztelako atean |
![]() Nafarroako Museoaren sarreran |
![]() Erraldoien aretoan |
![]() Historiaurreko aretoan |
![]() Loitzuko gizonaren parean |
![]() Irulegiko eskuan |
![]() Togadun estatuan |
2024. urteko programaren bideoa.
Hirugarren edizioan, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko sektoreko elkarteek ere parte hartu ahal izango dute programan. Hori dela eta, zuen proposamenak bidaltzeko gonbidapena egiten dizuegu, kultura tradizionaleko adierazpen horiei eskainitako jarduerak eta proiektuak egiteko. Honekin batera erantsita parte hartzeko baldintzak eta parte hartu nahi baduzue helarazi behar dizkiguzuen inprimakiak.
Zuen eskura gaude zuen proposamenak jaso eta zalantzak argitzeko, posta elektroniko honetara idatziz edo 680358815 telefonora deituz.
Espero dugu zuen laguntza izatea 2025eko irailean eta urrian Nafarroako musika-adierazpenak lurralde osoan zehar ospatzeko eta zabaltzeko.
2025eko PROGRAMAREN EMAITZAK
Cultur Izan programaren hirugarren edizioan 2.225 lagunek hartu dute parte.
15 ikuskizun, ekintza eta tailer egin dira Nafarroako 16 herritan abuztutik urrira bitartean, eta erakusketa bat ere egin da.

Vianako Printzea Erakundearen Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Cultur Izan programak, kultura tradizional eta herrikoiaren adierazpen musikal eta hitzezkoei buruzkoak, Nafarroa osoko elkarteen askotariko proposamenen konkurrentzia handia izan du hirugarren edizioan. Programak heldutasuna erakusten du, herrietan harrera ona duten askotariko publikoentzako jarduera heterogeneoak programatu baitaitezke lurralde osoan.
2025ean, orotara, askotariko 15 ekintza programatu dira hitzezko adierazpenen, dantzaren eta musika instrumentalaren, ahozkoaren eta abesbatzaren esparruan: prestakuntza-tailerrak, kontzertuak eta ikuskizunak, kontzertu performatiboak eta kaleko ekitaldiak. Proposamen horiek esperimentaletatik hasi eta formatu klasikoetara iritsi dira, belaunaldi arteko publikoarentzat, familiarentzat, ikasleentzat eta tokiko komunitateentzat, besteak beste. CulturIzan 2025ek kultura-adierazpen horien izaera bizia erakutsi du, bai eta ikusleen eta parte-hartzaileen harrera ona eta gogobetetasuna ere.
Edizio hau honako 12 herri hauetan garatu da: Iruña, Tutera, Tafalla, Zangoza, Altsasu, Irurtzun, Bera, Estella-Lizarra, Atarrabia, Noain, Aurizberri, Caparroso, Buñuel eta Artajona.
Kultura herrikoiari lotutako elkarteen proposamenari eskainitako programaren zatiak honako hauek izan ditu: Iruñeko "Gracia Navarra" jota-eskolak, Tafallako "Hermanas Flamarique", Buñuelgo jota-eskola, Tafallesa korala, Nafarroako Bertsozaleen Elkartea, Caparroso korala, Rocamador Dantza Taldea eta Sangüesako Tiriki Trauki fanfarre, Euskal Herriko Txistulari Elkartea, Aurizberriko Elutseder Elkartea, Zurriagalde korala, Artajonako auroroak eta musika-banda, eta Atarrabiako Karrikaluze eta Etxebeltza elkarteak.

Artista profesionalak ere izan dira, hala nola Fede de Dios, Noaingo Musika Eskolan bi pandero-tailer eman zituena, Hutsun Txalaparta eta Teknotrakitana, txalapartan inspiratutako instrumentu berri bat aurkeztu zutena Altsasun, Danserie Ensemble eta Fetén Fetén, programa itxi zuen Musikaren Hiriko Fernando Remacha Auditoriumean eskola magistral bat eskaini zuena.
Cultur Izan edizio guztietan bezala, "Bertsondare" izeneko bertsolaritza ikusarazteko jarduerak Saioa Alkaiza eta Julio Soto txapeldunak izan ditu berriz ere bi ekitalditan: bat Lizarran, Donejakue Bidearen inguruan, eta bestea Nafarroako Museoan.

Jarduera guztiak dohainik eskuratu ahal izan dira, eta gehienak udalen lankidetzarekin egin dira, udal-espazio eszenikoetan. Horri esker, 2.225 pertsonak parte hartu dute. Horietatik, 1.816 lagunek parte hartu zuten ekintzetan eta ekitaldietan, eta 409k urriaren 31ra arte bisitatu dute «Nafarroako jantziak: ondare bizia. Nafarroa 1925eko eskualdeko jantziaren erakusketan», erakusketa, Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren ekoizpen batean, Tuterako Muñoz Sola Arte Modernoaren Museoarekin lankidetzan, bereziki Cultur Izan programarako diseinatua 1925ean Madrilen egin zen Eskualdeko Jantziaren Erakusketa ospatzeko. Erakusketa irekita dago, eta 2026ko urtarrilaren 17ra arte bisitatu ahal izango da.
Proiektuekin parte hartzeko baldintzak 2025ko Cultur_Izan
Harremanetarako: culturIzan@navarra.es
BERTSONDARE PROGRAMAKO BIDEOAK
Bertsondare 2025 Lizarran. 01 Hilobi Santuan
Bertsondare 2025 Lizarran. 03 Boneta Artisaua
Bertsondare 2025 Lizarran. 05 San Nikolas karrikan
Bertsondare 2025 Lizarran. 02 Lizarrako zubian
Bertsondare 2025 Lizarran. 04 San Matin plazan
Bertsondare 2025 Lizarran. 06 Gaztelako atean
Bertsondare 2025 Iruña Nafarroako Museoa. Aurkezpena eta ondorioak
Bertsondare 2025 Iruña Nafarroako Museoan togadun eskulturan















