“Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoa - MEN
Museoa
Nafarroako museo etnografiko bat sortzea ibilbide luzeko proiektua da, eta XX. mendeko 60ko hamarkadan hasi zen sortzen, Foru Aldundia interes etnografikoko objektuak biltzen hasi zenean, Julio Caro Barojaren bultzadari esker, Bidasoako baserrietatik zetozen nekazaritzako tresnen lehen bilduma bat osatuz.
70etan eta 80etan pieza berezi batzuk bereganatu zituen, hala nola animalien indarrez mugitutako zurgindegia (Azuelo) eta beste eskulangintza-tailer batzuk, Francisco Javier Beúnza Arboniések eta beste zenbait laguntzailek asko saiatuz aurkituak. Garai hartan, Museo Etnologikoa Vianako Printzearen jauregian jartzea pentsatzen zen, Zangozan.
Hasierako etapa luze hori 1994an bukatu zen, Nafarroako Museo Etnologikoa sortzearekin. 1995ean, "Julio Caro Baroja" izena ematea erabaki zen, haren bultzatzaile prestuenaren ohoretan. Une horretan, Iratxeko Andre Mariaren Errege monasterioa hautatu zen museoa paratzeko. 2007. urtetik museoa Lizarrako biltegi batean dago, behin betiko kokalekua noiz iritsiko zain.
Erakunde honen helburuak ondoko hauek dira::
-
Bere bildumak zaindu, dokumentatu eta zabaltzea.
-
Nafarroako ondare etnologikoa aztertu eta dokumentatzea.
-
Bere lan zientifikoaren berri gizarteari ematea.
Materialen mailegua aldi baterako erakusketetarako
Museoak baditu altzariak eta beste material batzuk ere, beste entitate batzuei uzteko aldi baterako jardueretarako.
Materialaren mailegurako baldintzak
