Hasiera - Nafarroako Museoa

Ordutegiak


Asteartetik larunbatera:

09:30etatik 14:00etara
17:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan:
11:00etatik 14:00etaraBaita egun hauetan ere: Ostegun Santuan, Ostiral Santuan, urriaren 12an, azaroaren 1ean eta 29an; abenduaren 3an, 6an eta 8an.

Astelehenetan:
Itxita
Baita egun hauetan ere: urtarrilaren 1ean, uztailaren 6an eta 7an, eta abenduaren 25ean.

*Txarteldegia Museoa itxi baino 15 minutu lehenago itxiko da, goizez zein arratsaldez.

Tarifak

*DOAKO SARRERA "Bestelako liturgiak" erakusketa amaitu arte


 

Sarrera arrunta: 2€

Sarrera murriztua*: 1€
*Aldez aurretik egiaztatuta, gazte-txartelaren titularrak, ikasle-txartelaren titularrak eta kultura-taldeak (8 pertsonatik gora).

Sarrera doakoa**: Larunbat arratsaldeak eta igandeak .
Museoaren Nazioarteko Eguna (maiatzak 18), Turismoaren Nazioarteko Eguna (irailak 27), Espainiako Jai Nazionala (urriak 12), Nafarroaren Eguna (abenduak 3) eta Konstituzioaren Eguna (abenduak 6), ere.
**Aldez aurretik egiaztatuta: adin zibilekoak, 65 urtetik gorakoak, erretiratuak, EBko desgaitasuna duten pertsonak, langabeak (INEMeko txartela) eta erromesak (Konpostelako txartela), ICOMeko kideak (txartel eguneratua), Nafarroako Museoaren Lagunak (txartel eguneratua) eta irakasleak (ikastetxeko zuzendaritzaren egiaztagiria).

Nafarroako Museoa, museo irisgarria


Instalazioak eta zerbitzuak jende ororendako irisgarriak izatea da museoaren helburu nagusietako bat. Egunero lan egiten dugu jende guztiak bermatuak izan ditzan bildumetarako sarbidea eta gozamena, eta oso kontuan hartzen ditugu desgaitasuna, mugikortasun murriztua edo premia berariazkoak dituzten pertsonen behar bereziak.

Museora etorri baino lehen, hona idatz dezakezu zernahi kontsulta egiteko: museo@navarra.es

Harpidetu Buletinera

Agenda


Próximos Eventos

24 apirila, 2024

  • "Bestelako liturgiak" Solasaldiak

    19:30h

    Sendaketaz/Amaigarritasuna eta iragaitza

Orrialdeak: 1  2  3  4  5  

Aktualitatea


Harrizko erraldoiak

Areto berri honetan erakusten diren pieza protohistorikoei buruzko hitzaldi-zikloa, gaian adituak direnek egina.

Apirila Kaperan ateak irekitzen ditu

2024ko Apirila kaperan programak aniztasuna ezaugarri duten zazpi proposamen ditu: zuzeneko musika duen film bat, lau kontzertu, aurkezpen/erakusketa artistiko bat eta dantza ikuskizun bat.

Aste Santuko haurrendako tailerrak

Martxoaren 9an irekiko da "Bestelako liturgiak" erakusketako eta bilduma iraunkorreko lanak erreferentziatzat izango dituen tailerrean izena emateko epea.

Emakumearen Nazioarteko Eguna 2024

Emakumearen Eguna ospatzeko, Francis Bartolozzi, XX. mendearen lehen erdiko Espainiako arte-panoraman aitzindaria izan zen emakumea, izango dugu hizpide.

"Bestelako liturgiak” luzatzen da eta erakusketaren katalogoa atera berria da

Erakusketa maiatzaren 19ra arte luzatuko da eta proiektuaren printzipioetako batean sakondu nahi duten hainbat jardueraz lagunduko da: zuzeneko tratua eta artistekiko hurbiltasuna.

Izena emateko epea zabalik Erdi Aroko Kulturari buruzko XI. Ikastaroan Incipit 2024

Ikastaroa otsailaren 28an hasiko da eta Nafarroako unibertsitateetatik, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatetik eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik etorritako espezialistek hartuko dute parte.

"Bodyland"

Concha Vidal artista eta sortzaileak "Bodyland" performancea proposatzen digu, abenduaren 15ean, 20: 00etan. Sarrera librea eta doakoa

Gabonetako tailerrak heldu dira

Abenduaren 1etik aurrera, abenduaren 26tik 29ra bitartean egingo diren haurrentzako tailerretan izena emateko epea irekiko da

Zientzia Asteak ospatzen ditugu Lolo & Sosaku-rekin

"BESTELAKO LITURGIARAKO KONTZERTUA" Lolo & Sosakuren ekintza Azaroaren 10ean, 20: 30ean, museoko atarian. Sarrera libre eta doakoa

Zientzia eta teknologia berriak izango dira Nafarroako Museoaren Kultura Garaikideko IV. Ikastaroaren protagonistak

Gai horietan adituak diren hainbat pertsona bilduko ditu urriaren 16tik 18ra, "Bizitzaren jatorritik adimenera (gizakia eta artifiziala)" izenburupean. Zuzendaria: José Manuel Sánchez Ron

Zuloagaren José Mª de Huarteren erretratua, Alemanian dago ikusgai

Nafarroako Museoak Ignacio Zuloagari Munichen egindako aldi baterako erakusketa bati eskaini dio pieza hau

Ilustrador francés Levallois

Stéphane Levallois ilustratzaile frantziarrak bisita egin digu

Stéphane Levallois ilustratzaile ospetsuak Nafarroako XIV. Komiki Azokan izandako parte-hartzearen esparruan, museoak esperientzia paregabea eskaini zion artista horri abuztuaren 31n, Goyari eskainitako aretoan. Ekimen hau bat dator Nafarroako Museoaren ikuspegiarekin: artea garaikidea eta bizia dela uste du, bai bere miresleentzat, bai sortzaileentzat.

Kultura Modernoari buruzko I. Ikastaroa, irailaren 11tik 14era

"Eguneroko bizitza Nafarroan Aro Modernoan" izenburupean, Javier Azanza López Nafarroako Unibertsitateko Artearen Historiako katedradunaren zuzendaritzapean, gai horretan adituak diren pertsona handiak bilduko dira Iruñean iraileko arratsalde horietan.

Pompeloko Togaduna museoko bildumaren parte da

Nafarroako Gobernuak Pompeloko Togaduna erosi du, Iberiar Penintsulako brontzezko bi togadun bakarretakoa. Artelan honen garrantzi kultural eta historikoak foru museoaren bilduma aberastea dakar.

“Aquerreta… eta antzeko. Heian Shodan” erakusketa

Juan José Aquerreta Iruñeko margolari eta eskultorearen erakusketa antologikoa. Espainian eta nazioartean garrantzi eta aintzatespen handiko artista da nafarra. Martxoaren 24tik irailaren 3ra bitartean bisitatu ahalko da aldi baterako erakusketen aretoan (beheko solairua) eta 3.8 aretoan (hirugarren solairua).

Historiaurreko bost pieza utzi zaizkio maileguz Akitaniako Museoari

Abauntzeko maparen erreprodukzio bat eta lau pieza paleolitiko ikusgai egonen dira “Historiaurreko artea, Atlantikotik Mediterraneora” izeneko aldi baterako erakusketan.

Inicio - Pie de página