Behar bereziak - Nafarroako Museoa


Behar bereziak


Museora hurbilketa proposatzen dugu, talde bakoitzaren beharretara eta interesetara egokituta.


Bisita egokituak diseinatzen ditugu zailtasun kognitiboak dituzten eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskua duten pertsonentzat: dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, adinekoentzat, narriadura kognitiboa dutenentzat edo osasun mentaleko taldeentzat. Bisita lagunduak, eguneroko bizitzan tresna baliagarriak eta alde guztientzako esperientzia positibo eta esanguratsuak direnak.

Gizarteratze-programetan dauden pertsonen kolektiboek edo migratzaileen kolektiboek ere museoan goza dezakete bilduma iraunkorra edo aldi baterako erakusketak pertsona espezializatu baten eskutik bisitatuz. Helburua da museoa parte-hartzaileen garapen pertsonala eta emozionala sustatuko duen topaleku bihurtzea.

Tailer plastikoak La Chincheta Brunarekin

Sonia eta Eneko dira, bisitak eta jarduerak talde bakoitzaren adinera eta gaitasunera egokitzen ditugun tailerren buru diren hezitzaileak. Bisitatzen gaituzten ikastetxeetako hezitzaileekiko zuzeneko harremanaren bidez, talde bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen diren jarduerak pentsatzen ditugu.

Soniak eta Enekok tailer berezi hauetan egiten diren proposamen batzuei buruz hitz egin digute:

  • Museoan espazio bat gaituko dugu Haur Hezkuntzako jarduera gauzatu ahal izateko ahalik eta modu seguru eta egokienean.
  • Gainestimulurik gabeko espazio gardena aukeratzen dugu, hezitzaileen aholkuari jarraituz.
  • Oso jarduera sentsorialak prestatzen ditugu, haien zentzumenak eta emozioak estimulatzeko (materialarekin jolasten dira, haztatu egiten dute, baita materialean sartu ere).
  • Kolorearen bidezko manipulazioan oinarritutako proposamenak. Kartoi urdinezko euskarriak jartzen ditugu psikomotrizitate fina lantzeko, koloretako pegatina zirkular handiak aireratuz eta berriro itsatsiz, eta katenaria baten gomaren gainean koloretako matxardak ordenatzen dira.

Inicio - Pie de página