Aldi baterako erakusketak - Nafarroako Museoa

Orainaldia fikzionatzea. Nafarroako Museoak arte garaikidearen arloan erositako artelanak

2026/03/12 - 2026/08/30

"Orainaldia fikzionatzea". Arte garaikidearen eskurapenak Nafarroako Museoan, 2021-2024 "erakusketak azken urteetan erositako egungo artelanak erakusten ditu. Bai 2024an horretarako bildu zen batzordeak hautatutakoak, bai 2021-2022an eskuratutakoak, 2020ko erosketa-komisioaren zerrendan oinarrituta, Nafarroako Museoak orain arte erakutsi ez dituenak.
 

Tafallako La Celada: Brontze Aroko altxor bat

2.10 Aretoa

Otsailaren 5etik irailaren 6ra

Nafarroako Museoak “La Celada de Tafalla: un tesoro de la Edad de Bronce” aldi baterako mikroerakusketa dakar, zeinak 3.500 urteko multzo berezi bat erakusten baitu 

La Celada dermioan (Tafalla) legar-hobi bat ustiatzen ari zirela Zaragoza eta Iruña artean Prestazio Handiko Trenaren linearen eraikuntza-lanak materialez hornitzeko, Brontze Aroko aldi baterako kokagune bat agertu zen, eta, hari esker, Nafarroako historiaurreko biztanleriaren jarduera erritual eta ekonomikoak dokumentatu dira. Kobrezko lingoteen multzo bat dugu, zeramikazko ontzi batean aurkitua; aparteko kasua da Nafarroan, eta oso berezia nazioartean

Hazten ari den bilduma

Carlos Cánovas

2025eko abendutik 2026ko ekainera

“Naturaleza y control” saileko bi obra daude: Zizur Menor (2019) eta Zizur Mayor (2020). 2022an sartu ziren biak Nafarroako Museoan: bat erosia da, eta bestea, berriz, egileak emana.

Webgunean ikusgai

3.8 aretoa Aldi baterako mikroerakusketa

Idazmahaia eta takiloia (XVI.-XVII. mendeak)

Idazmahai batez eta takilloi batez osatuta dago multzoa (XVI.-XVII. mendeak), eta 1985ean erosi zen. Multzo hori adibide gisa hartuta, Nafarroako Museoko bildumen katalogazioak izan duen bilakaera azaldu nahi da: paperezko fitxatik bildumak kudeatzeko sistema informatizatu batera pasatu da (Domus), zeinak erraztu egiten baitie Museoko langileei informazioa kontrolatzea eta irispidean izatea, eta, horrez gain, aukera ematen baitu informazioa CER.ES onlineko katalogo kolektiboan zabaltzeko.


Erakusketen artxibo historikoa

Inicio - Pie de página