MNE 2024

Museoen Nazioarteko Egunaren edizio berria

Aurten ere, Nafarroako Museoak bat egiten du MNE-aren ospakizunarekin, jardueraz eta proposamenez betetako programa batekin. Aurtengo gaia, "Museoak Hezkuntza eta Ikerketarako Guneak", aukera paregabea izango da pertsona, kolektibo eta komunitate guztiek XXI. mendeko museoetako ezagutzaren esperientzia holistikoan parte har dezaten. Museoek beren kultura-ondaretik zeharka hausnartu, ikertu eta ezagutza kontziente, jasangarri eta integratzailea eraikitzeko aukera izango dute.

Maiatzaren 18tik aurrera eta asteburu osoan zehar, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, sarrera eta jarduerak doakoak izango dira Nafarroako Museoan. Gainera, Museoen Europako Gaua larunbatean, maiatzaren 18an, izango da, ordutegi bereziarekin, 22:00ak arte, eta  José Ramon Anda eskultorearen "Argi itzalak", "Bestelako liturgiak" eta " Zaragüeta. Iruñeko argazki-estudioa (1885-1960)” erakusketetarako doako sarrerarekin.

 

Ordutegia
Larunbata 9:30 – 14:00 eta 17:00-22: 00
Igandea 11:00 – 14:00

Kontsultatu programa


JARDUERAK

Maiatzak 18, larunbata

11:00etan Ibilaldi bat Pompeloko foro erromatarretik
Pompeloko foroa egongo litzatekeen kaleetatik (Navarreria, Curia kalea, Compañia kalea) paseatzea eta kale horietan bertan aurkitutako aurkikuntzak ikusgai dauden museoko aretoetara bisita egitea, Pompeloren Togadoaren estatua bikainarekin amaitzeko.
Gaztelania. Iraupena: 90 min.
Olaia Nagore, Nafarroako Museoko Goi Mailako Teknikaria
Elkargunea: Nafarroako Museoa
Aldez aurretik izena eman behar da Museoko leihatilan maiatzaren 17tik aurrera (9: 30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara).

12:30ean Bisitaldi lagunduta Ikerketa: berrikuntzak Nafarroako Museoko bildumen ezagutzan
Oier Santamariaren eskutik
Gaztelania
Gonbidapena egun horretako 9: 30etatik aurrera.

17:30etik 19:00etara Familiendako tailerra  Jantzi togaduna bezala!
Tea en la azotea-ren eskutik
Aldez aurretik izena eman behar da Museoko leihatilan maiatzaren 17tik aurrera (9: 30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara).


19:30ean Jainko Zuriaren liturgiak, Itziar Ancínen poesia errezitaldia
Areto nagusia

22:00 Meditazio gidatuaren eta marrazki terapeutikoaren topaketa
Saioak bi zati izango ditu: bata meditaziokoa eta bestea marrazki terapeutikokoa. Reme Remediosek Alberto Bidarra psikologoa eta soinu-terapeuta izango du lagun, katilu tibetarrak eta gong-ak eragiten.
Saioak bi ordu inguru irauten du.
Ez da beharrezkoa esperientzia izatea parte hartzeko. Laguntzaile bakoitzak galtzerdi lodi eta irristagaitzak, zafu bat (meditazio-kuxina) edo antzekoa eta meditazio-alfonbratxo bat edo antzeko zerbait eraman beharko ditu. Museoak emango du marrazketa-materiala.
Meditazioa ezin bada lurrean egin edo beste behar espezifiko batzuk baditu, izena emateko unean adierazi beharko da.
Aldez aurretik izena eman behar da Museoko leihatilan maiatzaren 17tik aurrera (9: 30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara).


Maiatzak 19, igandea

11:30ean (euskaraz) eta 12:30ean (gaztelaniaz)

Ikerketa: berrikuntzak Nafarroako Museoko bildumen ezagutzan
Oier Santamariaren eskutik
Gonbidapena egun horretako 9: 30etatik aurrera.


Nafarroako Filmoteka, osteguna 16, 19:30ean.
Da Vinci enkantean: Salvator Mundi, Antoine Vitkine, 2021
95 minutu
Aurkezlea: Pedro Luis Lozano Uriz