Kultura Modernoko III. Ikastaroa - Nafarroako Museoa
Kultura Modernoko III. Ikastaroa
“Integritatea, gardentasuna eta pikareska Aro Modernoan” izenburupean, Aro Modernoaren ikuspegitik etika eta ustelkeria lantzen du.
Ikastaro honen helburua Aro Modernoaren kultura ikustaraztea eta hurbiltzea da, inprentaren asmakuntzaren eta Frantziako Iraultzaren artean garatzen dena.
Ustelkeria eta etika falta, batzuetan pikareskarekin lotzen duguna, denboraz kanpoko arazoa da eta, indar handiagoz edo txikiagoz, garai desberdinetako gizarteetan agertzen da. Hau dela eta, ikastaro honen bidez, XXI. mendeko publikoari hurbildu nahi diogu nola ulertzen eta bideratzen zen osotasuna Aro Modernoko gizartean.
Ikastaroak, diziplina anitzeko ikuspegitik bideratzen du gaia, Errenazimentuko eta Barrokoko literaturan eta ikusizko arteetan osotasuna eta ustelkeria nola islatzen ziren eta Zuzenbidean nola baloratzen ziren ikusteko. Dibulgazio handiko ikastaroa da, ilustratua, hausnarketara eta eztabaidara gonbidatzen gaituena.
Sei hitzaldik osatzen dute Kurtsoa, 50 minutukoak gutxi gora behera, non espezialistek jorratuko dituzten gaiak. Ondoren, espezialisten eta bertaratutako publikoaren arteko eztabaidak izango dira, guztira 10 orduko iraupena izango dutelarik. Arratsaldero, lehenengo hitzaldia 18:00etan da eta bigarrena 19:15ean. Bien ondoren, galdera-txanda irekiko da.
Izena eman ikastaroan
Sartu PROGRAMAN
Informazio gehiago
Informazio gehiago: esteka pasako da Webean
Izen-emateen prezioa: online webgunearen bidez.
Posiblea da baita ere, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 14:00etara aurrez aurre (eskudirutan) izena ematea. Matrikula epea: irailaren 15etik urriaren 3a arte.
NORMALA. 25 €
NAFARROAKO MUSEOAREN LAGUNAK. 12 €
BESTE MUSEO-ELKARTE BATZUEN LAGUNAK. 12 €
KULTUR KUDEATZAILEAK ETA BOLUNTARIOAK. 12 €
IKASLEAK. 12 €
"ESPERIENTZIAREN GELA" IKASLEAK. 12 €
30 URTETIK BEHERAKOAK. 12 €
65 URTETIK GORAKOAK. 12 €
LANGABEAK. DOAKOA