Apirila kaperan edizio berria

Egitarauak lau proposamen ditu: hiru kontzertu ezberdin eta dantza ikuskizun bat.

Apirilaren 4tik 25era bitartean izango dira, 19:30ean, azkena izan ezik, 18:30ean izango baita.
Sarrera doakoa da lekua bete arte, emanaldiaren egunean bertan, 18:00etatik aurrera, Museoan gonbidapenak jaso ondoren.

Programa

Apirilaren 4an, ostirala, 19:30ean. Collegium Musicum Madrid
Manuel Minguillónek zuzendua "Cantar a la guitarra. Cuartetos de Fernando Ferandiere”"

Apirilak 8, asteartea, 19:30ean. Hespérides
"Ecos de la vieja Europa" 

Apirilak 15, asteartea, 19:30ean. Boreal bikotea
"Entre cuerdas: un viaje sonoro"

Apirilaren 25ean, ostirala, 18:30ean Joseba Yerroren “El Encuentro”
ATALAK Sarea Ikerketa Laborategia

Kaperaren akustika onari esker, Nafarroako Museoak askotariko arte, musika eta dantza jarduerak programatu ahal izango ditu. Edizio honetan, apirilaren 4ean, ostirala, Manuel Minguillón madrildarrak zuzendutako Collegium Musicum Madrid antzinako musika taldeak duela 200 urte baino gehiagotik interpretatu gabeko piezez gozatzeko aukera izango du publikoak. Fernando Ferandiereren (c. 1740-1816) musika entzungo da Iruñean. Haren partiturak Musika Zientzien Complutense Institutuak berreskuratu ditu, Casa de Navascueseko (Cintruénigo, Nafarroa) musika-liburutegiko iturri ezezagunetatik abiatuta.

Apirilaren 8an, asteartea, " Ecos de la vieja Europa" entzungo dira. Hespérides taldeak, hiru emakumek, ibilbide luzea dute musikaren munduan, eta hainbat instrumentu interpretatzen dituzte, ahotsa barne, lorategi zabal eta anitza balitz bezala. Europa zaharreko hainbat mendetako musika hurbilduko digute. Gai erlijiosoa edo profanoa, kanta edo dantza, galaikera-portugesetik, gaelikotik edo euskaratik, proposamenak historiaren beloa gaur egunetik kentzeko gonbita egiten du. Tradizioaren eta interpretazio-teoriaren errespetutik eta ezagutzatik abiatuta, "Hesperidesek" giro magikoa sortzea ere bilatzen du, egungo musika-elementuak Antzinateko soinuak gogora ekartzen dituzten instrumentuen erreprodukzioekin konbinatuz.

Apirilaren 15ean, asteartean, Boreal bikoteak "Entre cuerdas: un viaje sonoro" eskainiko du. Barrokotik musika garaikiderainoko errepertorioa, zorroztasun historikoa eta interpretazio fresko eta hunkigarria uztartzen dituena. Bere kontzertuek askotariko publikoak erakartzen dituzte, eta gaur egungo ganbera-musikaren munduan erreferente gisa sendotzen dituzte.

2025ean kaperan egiten diren ekintza artistikoak dantza garaikideko saio batekin amaitzen dira. Apirilaren 25ean, ostirala, 18:30ean, Joseba Yerroren El Encuentro aurkeztuko da, aurtengo ATALAK Ikerketa Laborategiaren emaitza. El Encuentro lanarekin, Joseba Yerrok interpretearen eta ikuslearen rolaren arteko hesia hautsi nahi du, bien arteko elkarrizketa eskuragarria bilatuz, haien gorputz-zentzumenak ireki eta kolektiboki elkartu gaitzakeen esperientzia bat sortzeko. Nola senti dezake ikusleak dantza-pieza baten parte dela? Posible al da interpreteak ikertzen ari diren guztia hautematea eta, aldi berean, haien rolari eustea? Zer komunikazio-bide ezarri behar dugu bi rolen artean? Nola eragiten du dantzarien hurbiltasunak ikuslearen behatzeko eta bere gorputza entzuteko moduan?