3.4 Zerga-kontrola

Nafarroako Zerga Ogasunak, Nafarroako zerga sistema aplikatzeko erakunde arduraduna izanik, zergak zuzen eta modu eraginkorrean biltzen direla bermatu behar du. Horretarako, zerga betebeharrak betetzen direla kontrolatzen du eta horretarako laguntza ematen du.

Derrigorrezkoa da zerga kontrolaren emaitzak jarraitzea eta ebaluatzea, Iruzur fiskalaren aurkako neurriei buruzko 14/2013 Foru Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera.

Hala, legezko eskakizun hori eta emaitzen ebaluazioak Nafarroako Zerga Ogasunarentzat duen garrantzia dela eta, zenbait hobekuntza sartu dira zergak kontrolatzeko jarduketei lotutako informazioaren ustiapenean eta aurkezpenean.

  • Terminologia: "zerga kontrolaren emaitzak" adierazpenak "Iruzur fiskalaren kontrako borrokaren emaitzak" adierazpenak baino eremu zabalago bat islatu nahi du, azken horrek konnotazio mugatuagoak baititu.
  • Arloak: zerga kontrolaren emaitzetan, hiru arlotako jarduketak biltzen dira: Ikuskaritza, Kudeaketa eta Diru Bilketa.
  • Jarduerak: Zerga Kontrolaren Emaitzetan jasotzen dira, dagozkien zehaztasunarekin, kontrol jarduketa guztien emaitzak, hala emaitza zuzenak nola eragindako emaitzak, bai eta ikuskapeneko edo kudeaketako “beste jarduketa” batzuetatik eratorritakoak ere. Hirugarren osagai hori Hitzarmen Ekonomikoan Nafarroako zergak ordainarazteko lotura puntuak eta irizpideak behar bezala aplikatzeko egiten diren ikuskaritza eta kudeaketa jarduketen bitartez lortutako emaitzei dagokie (Nafarroako zerga ordainketa bakarrik edo hainbat Zerga Administraziorekin partekatutako zerga ordainketa, zerga egoitzaren eta zifra erlatiboaren arabera).
  • Metodologia: Nafarroako Zerga Ogasunaren datu baseen kontrako ustiapen zuzenak egin dira, datuak ahalik eta automatizazio handienarekin eskuratu ahal izan daitezen, informazioaren garaian kalitatea eta konparagarritasuna bermatzeko.

3.4.1 Zergak kontrolatzeko jarduketen emaitzak<0}

{0>3.3.2 Presentación telemática de declaraciones<}100{>3.4.2 Ikuskaritza Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egindako jarduketak<0}

{0>3.3.3 Terminal autoservicio<}100{>3.4.3 Kudeaketa Zerbitzuak zergak kontrolatzeko egindako jarduketak<0}

{0>3.3.4 Peticiones y sugerencias.<}100{>3.4.4 Zergak nahitaezko diru bilketa fasean kontrolatzeko jarduketak