3.2.2.2 Laguntza informatikorako telefono bidezko arreta
Nafarroako Zerga Ogasunak zergadunen esku jartzen du laguntza informatikorako telefono bidezko zerbitzu bat, aitorpenak aurkezteko sistemekin laguntzeko. Lan hori Tracasa Instrumental SL erakunde instrumentalaren bidez ematen da, oro har ordutegi honetan:
- Astelehenetik ostiralera 8:30etik 17:30era, salbu eta uztailaren 1etik irailaren 30era, eta ostiraletan; egun horietan ordutegia 8:30etik 15:00etara izango da.
- Ordutegiaren luzapena
- 17:30etik 20:00etara: hiru hilez behingo aitorpenak eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko borondatezko lau epeetako bakoitzaren azken egunaren aurreko hiru lanegunetan.
- 17:30etik 22:00etara: aurreko paragrafoan aipatutako epe bakoitzaren azken egunean.
2018an 37.357 dei jaso dira (2017an jasotakoak baino pixka bat gutxiago, 41.302 jaso baitziren); horietatik, 35.108 artatu dira (iaz, 38.808); hau da, sartu diren deien %93,98 artatu da.
Guztira 33.759 intzidentzia izapidetu dira aurten, eta 2017an, berriz, 36.100; hortaz, intzidentzia bati erantzuteko 1,04 dei behar izan dira (iaz baino pixka bat gutxiago, 1,11 dei behar izan baitziren).