Azkar atera

You were redirected to http://www.navarra.es/eu/web/inai/-/campana/expo-upna .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Erakusketa NUPen (Iruñeko Campusean) - NABI

Erakusketa NUPen (Iruñeko Campusean)

2025eko azaroaren 14tik abenduaren 1era bitartean "30 urte feminismoa eta berdintasun-politika publikoak eraikitzen" erakusketa NUPeko ikasgelategian izan zen, unibertsitateko langile eta ikasleek bisita dezaten, baita herritarrek oro har ere.

Erakusketan NABIk Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz egindako kanpainak bildu ziren, hasi lehen-lehen hartatik ("berdintasun formala eta legegilea eguneroko berdintasunean eraldatzeko" diskurtso instituzionalaren jatorria), eta azkenetaraino, zeinak zentratu baitira emakumeen eskubideen aurrerapena geldiaraztea helburu duen desinformazioan, edo oraindik egiteke dauden erronketan.

Erakusketaren helburua da hausnarketa-gune bat eskaintzea unibertsitate-komunitateari, sentsibilizazio-kanpaina mota horietan azken hamarkadetan izandako bilakaerari buruz.

Erakusketa bisitatu zuen lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari Félix Tabernak, lagun zituela, batetik, NABIko zuzendari kudeatzaile Patricia Abad, eta, bestetik, NUPeko Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreorde Begoña Pérez. Ekitaldian izan ziren, baita, NABIko zuzendariorde diren Sara San Julián, Luna Martinicorena eta Edurne Jauregui.

     
     

Prentsa-oharra


 

Beste edizioak

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) 30. urte

Erakusketa Nafarroako Liburutegian

Erakusketa Nafarroako Parlamentuan