Ekainak 28 LGTBI+ Harrotasuna - NABI
Ekainak 28 LGTBI+ Harrotasuna
Aurten "Aniztasun-harrotasuna/Aniztasunean Harro. Ospatu ezberdintasuna, aldarrikatu berdintasuna " lelopean, ospatzen, aldarrikatzen eta gogoratzen dugu.
Ekainaren 28a, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna edo Lesbiana, Gay, Bisexual, Transgenero eta Intersexualen Nazioarteko Eguna, LGTBI+ pertsonen bizitzan berdintasun sozial osoa eta eraginkorra normalizatzeko eta finkatzeko tresna bat da. Egun hau ospakizun-eguna izateaz gain memoria eta aitorpen-ariketa bat da; funtsezkoa da sexu- eta genero-aniztasuna LGTBI+ pertsonen gai esklusiboa delako ideia baztertzea. Hau ez da borroka sektorial bat, ezta gutxiengoen eskaera bat ere; hain zuzen ere, sexualitatea, generoa eta munduan egoteko modua modu askean bizitzeko pertsona guztiek duten eskubidearekin du zerikusia.
Aurten ere, Nafarroako Gobernuak ekainaren 28ko ospakizunarekin bat egiten du, "Aniztasun-harrotasuna/Aniztasunean Harro. Ospatu ezberdintasuna, aldarrikatu berdintasuna " lelopean kanpaina instituzionalarekin, aniztasunaren balioa defendatzeko helburuarekin, uniformetasuna ez dela existitzen eta, gainera, ez dela desiragarria argi adierazteko. Kanpainak mezu biribila zabaltzen du: ezarritako muga edo kategorietatik haratago harrotasun anitza indarrez eskatzea, eta pertsona guztientzako eskubide berberak eskatzea, baita bizitza duina ere, nor desideratzen dugun, nola bizi eta adierazten dugun gure sexualitatea edo zer generorekin identifikatzen garen kontuan hartu gabe.
Aniztasuna ospatzea ez da nahikoa, aldi berean berdintasun baldintzak bermatzen ez badira. Aniztasuna aldarrikatzeak lan egitea dakar, desberdintasunek ez dezaten inoiz eragin desberdinkeriarik, diskriminaziorik, bazterketarik edo eskubideen galerarik.
Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala Dokumentua deskargatu



