Aurkezpena

NOU-Medikuntza Nuklearra

Aurkezpena

Medikuntza nuklearra medikuntzako adar bat da, eta isotopo erradioaktiboak, erradiazio nuklearrak, nukleoko osagaien aldaketa elektromagnetikoak eta antzeko teknika biofisikoak erabiltzen ditu prebentzio, diagnostiko, terapeutika eta ikerketa medikorako.

NOUko Medikuntza Nuklearraren Zerbitzua 1964an sortu zen. Espezialitate horretan erreferentziazko zerbitzua da Nafarroako Foru Komunitate osorako.

Jarduera mota

  • Diagnostikoa: Gammagrafia morfofuntzionala eta densitometria
  • Terapeutikoa: iturri erradioaktibo kapsulatu gabeak dituen erradioterapia metabolikoa
  • Kirurgia erradiogidatua, zerbitzu kirurgikoekin lankidetzan

Baliabide materialak

  • Erradiofarmaziako Unitatea.
  • Siemens Biograph Vision 600 Edge Flow PET/CTa.
  • Bi SPECT-CT gammakamera, gorputz osokoak (Symbia Intevo-6 eta Symbia Intevo Bold).
  • Gorputz osoko Hologic Horizon Wi dentsitometroa.
  • Jarduera kirurgikorako tresnak: 2 Sentinella Horus gammakamera eramangarri, 3 gamma Neoprobe detekzio-zunda.
  • 2 gela bunkerizatu, dosi handiko erradiofarmakoen bidezko tratamenduetarako.

Profesionales del Servicio de Medicina Nuclear manejando un PET