Ezagutzaren kudeaketa - NOU-Dermatologia - Accesible
NOU-Dermatologia
Ezagutzaren kudeaketa
BAME-RAKO PRESTAKUNTZA
Zerbitzuak 2010ean lortu zuen irakaskuntza-akreditazioa, eta harrezkero urtero egoiliar bat prestatu du Dermatologia MK eta Benereologia espezialitateetan.
Zerbitzuak hainbat espezialitatetako egoiliarrak hartzen eta prestatzen ditu: familiako eta komunitateko medikuntzakoak, pediatriakoak, laneko medikuntzakoak, barne-medikuntzakoak, kirurgia plastikokoak, aurpegi-masailetako kirurgiakoak eta, batzuetan, beste espezialitate batzuetakoak (anatomia patologikoa, onkologia medikoa...)
GRADUATU AURREKO PRESTAKUNTZA
Dermatologiako zerbitzuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eta Nafarroako Unibertsitateko (NU) medikuntzako ikasleei eskolak ematen dizkie ospitale-ingurunean.
Zerbitzuko bi sendagile Osasun Zientzien Fakultateko irakasle elkartuak dira, eta Dermatologia irakasgaia ematen diete Nafarroako Unibertsitate Publikoko hirugarren mailako medikuntzako ikasleei.
IKERKETA
2021ean, zerbitzuko teknikari baten doktore-tesi bat defendatu da, izenburu honekin: Influencia del estatus ganglionar del ganglio centinela del melanoma en el pronóstico de la enfermedad.
2021. urtean, zerbitzuko langileek 17 artikulu argitaratu dituzte, haietako 7 lehen kuartileko aldizkarietan, eta batez besteko inpaktu-faktorea 3,3koa izan da.
BERRIKUNTZA
Modu aktiboan egiten dugu lan teledermatologiaren eta irudiaren arloan.
2022an, dermatoskopiako eta adimen artifizialeko irudiei buruzko bideragarritasun-azterketa bat abiarazi dug