Navigation Menu

Zerbitzuen zorroa

NOU-Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgia

Zerbitzuen zorroa

Ahoko eta aurpegi-masailetako kirurgiak honako jardun eremu hauek hartzen ditu:

  • Aho eta aurpegiko minaren tratamendua.
  • Ahoko kirurgia.
  • Buruko eta lepoko hezur eta ehun bigunek eragindako infekzioen tratamendua.
  • Garezurreko eta aurpegi-masailetako traumatismoak (hezur zatiak eta ehun bigunak), bai akutuak bai ondorenak.
  • Ahoko patologia-Ahoko medikuntza.
  • Patologia zerbikaleko kirurgia.
  • Artikulazio tenporomandibularren eraginen tratamendu kirurgikoa.
  • Buruko eta lepoko kirurgia onkologikoa, kirurgia zerbikala barne.
  • Listu guruinetako tumore onberak eta gaiztoak tratatzea.
  • Buruko eta lepoko kirurgia konpontzailea, hezurren eta ehun bigunen zintzilikarioen disekzioa barne.
  • Teknika mikrokirurgikoak.
  • Kirurgia ortognatikoa.
  • Aurpegiko eta lepoko kirurgia plastiko eta konpontzailea.
  • Aurpegiko sortzetiko malformazioen tratamendua; horien barruan sartzen dira ezpain-ahosabaiko fisurak.
  • Kirurgia kraniofaziala.​​​​​​​ ​​​​​​​

JARDUERA ASISTENTZIALAREN ANTOLAKETA

  • KONTSULTAK

    Bi kanpo kontsulta Vianako Printzea kontsulta zentroko lehen solairuan, haur eta helduendako kontsulta anbulatorioak egiteko. Horietako bakoitzak hortz besaulki bat du, miaketak egiteko.

    Hiru kontsulta NOU-B eraikineko beheko solairuan, kirurgia anbulatorioa egiteko (puntuak kentzea, sendaketak, azkenaginak, biopsiak, ereduak hartzea, etab.). Hiru ordenagailu, inprimagailu bat, bi hortz besaulki, xurgagailuak eta kirurgia txikiko kaxak dituzte.​​​​​​​

  • OSPITALIZAZIO ARLOA

    Ospitalizazio arloa

    - NOU-B eraikineko hirugarren solairu orokorra, 10 oherekin. 

    - NOU-B eraikineko haurren laugarren solairua, ohe batekin.​​​​​​​

  • EBAKUNTZA-GELAK

     - Helduendako ebakuntza-gela (4.a), ama-haurrendako lehen solairuan. Programatutako kirurgia guztiak egiteko behar diren kirurgia kaxak ditu, mikroskopioa, betaurrekoak, lupa, listu guruinen endoskopia egiteko sistemak, motorrak, etab.

    - Haurrendako ebakuntza-gela, ama-haurrendako eraikineko bigarren solairuan. Programatutako kirurgia guztiak egiteko beharrezkoak diren kirurgia kaxak ditu.

    - Larrialdietako ebakuntza-gela, NOU-B eraikineko beheko solairuan. Larrialdietako kirurgiak egiteko behar den guztia dauka.​​​​​​​

  • LARRIALDIETAKO ARLOA

    3. kontsulta, Larrialdietako eraikinean. Hortz besaulki bat eta anestesia lokalarekin larrialdiei erantzuteko behar den guztia dauka.

    ​​​​​​​