Encuestas de satisfacción - NOU-Nafarroako Odol eta Ehun Bankua - Accesible
NOU-Nafarroako Odol eta Ehun Bankua
Gogobetetasun-inkestak
Gure kalitate- eta gardentasun-politikaren barnean, herritarren eskura jarri ditugu odol-emaileei urtero egiten dizkiegun inkesten emaitzak.
Inkestak duela 15 urte baino gehiagotik egiten dira, baina azken bost urteotan, paperezko formatutik formatu elektronikora aldatu ditugu, eta horrek aukera ematen digu askoz odol-emaile gehiagorengana iristeko eta haien inpresioak modu fidagarriagoan izateko. Inkestatutako emaileen kopurua 2600etik gorakoa izan da urtero, % 22ko partaidetzarekin.
Likert eskala erabiltzen dugu, lau mailarekin: Gaizki/Hala-hola/Ongi/Oso ongi. Ondorengo taulan, galdetutako item bakoitzean “Ongi” edo “Oso ongi” aukera hautatu duten emaileen ehunekoak agertzen dira.
Gainera, berezi-bereziki eskertu nahi dizugu etengabe erakusten dituzun eskuzabaltasuna eta konpromisoa, haiei esker bizitza partekatzen segitzen ahal baitugu horren beharra duten hainbeste pazienterekin.