Zerbitzuen zorroa - NOU-Angiologia eta Hodietako Kirurgia - Accesible
NOU-Angiologia eta Hodietako Kirurgia
Zerbitzuen zorroa
Angiologia eta Hodietako Kirurgia arterietako, gaixotasun arterialak, benosoak eta linfatikoak modu integralean tratatzen dituen espezialitate mediko-kirurgikoa da. Nafarroako Foru Komunitateko erreferentziako zentroa da.
Horrenbestez, diziplina honetako espezialistek lantzen dituzte profilaxia eta diagnostikoa, bai eta tratamendu modalitateak ere (medikoa, endobaskularra eta kirurgikoa).
- Arteriopatia degeneratiboak eta/edo obliteratzaileak.
- Enboliak edo tronbosiak eragindako gorputz adarren iskemia akutuak.
- Gorputz adarren iskemia kronikoak.
- Aneurismak
- Oin diabetikoa
- Arteriopatia inflamatorioak eta baskulitisa.
- Traumatismo baskularrak.
- Fistula arteriobenosoak.
- Sindrome basomotorrak eta mistoak.
- Zainetako gaixotasun ektasianteak.
- Hodietako sortzetiko malformazioak. Angiodisplasiak.
- Tronbosi benosoak eta tronbosi ondoko sindromea.
- Gutxiegitasun benoso kronikoa. Barizeak.
- Jatorri baskularreko ultzerak.
- Garezurretik kanpoko jatorria duen garuneko gutxiegitasun baskularra.
- Iskemia mesenteriko akutua eta kronikoa.
- Hipertentsio arterial errenobaskularra.
- Toraxeko operkuluaren sindrome neurobaskularrak.
- Linfa-hodien gaixotasunak eta linfedemak.
- Hodietako tumoreak. Kemodektomak eta paragangliomak.
- Mikrozirkulazioko gaixotasunak (gaixotasun basoespastikoak, akrozianosia…)