Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari, Sozietateen gaineko zergari edo Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokienez, atxikipena edo konturako diru-sarrera egitera behartuta egonda, zerga horiei buruzko legezko eta erregelamenduzko araudian xedatuarekin bat, atxikipenari edo konturako diru-sarrerari lotuak dauden errentak ordaintzen dituztenak, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten partaidetzen edo akzioen eskualdatze edo itzultze eragiketen edo harpidetza eskubideen eskualdatze eragiketen ondorioz.