Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridikoek.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Euskararen presentzia sustatzeko laguntzak berraktibatzeko planaren zenbatekoa 971.000 eurokoa da gehienez, eta ingurune digitalizazio prozesuetarako, berriz, 46.500 eurokoa gehienez.
Modalitateak:
Eguneroko prentsa (egunkariak) euskara hutsean: 115.000 €-ko modalitatea.
Eguneroko prentsa (egunkariak), euskara erabiltzen duena: 60.000 €-ko modalitatea.
Euskara hutsezko aldizkariak, Nafarroan zabalduak: 300.000 €-ko modalitatea.
Euskara erabiltzen duten aldizkariak, eremu linguistiko misto eta/edo ez-euskaldunetan zabalduta: 60.000 €-ko modalitatea.
Euskara hutsezko irrati-igorleak: 300.000 €-ko modalitatea.
Eremu mistoko, ez-euskalduneko edo bietako irrati-igorleak, euskara erabiltzen dutenak: 20.000 €-ko modalitatea.
Euskarazko komunikabideak edo euskara erabiltzen dutenak, Nafarroan hedatuta dagoen beste hedabideren baten online euskarria direnak: 50.000 €-ko modalitatea.
Euskara hutsezko online komunikabideak: 60.000 €-ko modalitatea.
Euskara erabiltzen duten online hutsezko komunikabideak: 6.000 €-ko modalitatea.
Digitalizazio-prozesuetan inbertsioak egiten dituzten komunikabideak: 46.500 euroko modalitatea.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Egiaztatzeko dokumentazioa eta jarduerarena:
Eskabide eredua (Eskatu botoia) eskatutako dokumentazioa zerrendatuz eta datuen egiazkotasuna baita onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla ere adieraziz, ezaugarriak eta aurrekontuarekin batera.
Digitalizazio prozesuetarako aurrekontua eta proiektuaren justifikazioa (V. eranskina).