Diruz lagungarriak izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:
Enpresak:
Helbide soziala eta fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea, edo lantoki bat izatea Nafarroan.
Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.
Kontratatutako langileak:
Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribaturik.
30 urtetik beherakoak izatea, salbu eta aplikatu beharreko araudiak beheragoko adin muga bat ezartzen badu.
Honako titulu hauetako bat izatea:
Unibertsitateko titulua
Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloak (LH II) edo erdi mailako heziketa zikloak (LH I), eta horien baliokide izanen dira teknikari espezialisten titulua (LH II) eta laguntzaile teknikariaren titulua (LH I).
Profesionaltasun ziurtagiria
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa lanaldi osoan kontratatzen den pertsonaren titulu akademikoaren araberakoa izanen da:
Unibertsitateko titulua: 5.100 euro
Goi mailako heziketa zikloak (LH II): 4.350 euro
Erdi mailako heziketa zikloak (LH I) eta profesionaltasun ziurtagiriak: 3.600 euro
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen agiria.
Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, de minimis araubidearen barnean dauden adieraziko da (II. eranskina)
Europar Batasuneko betebeharrak ezagutzen dituelako aitorpena (III. eranskina)
Bidezko bada, desgaitasunak dituen pertsona dela frogatzea, 15.2 b) oinarrian xedatu bezala.
Lan-kontratuaren fotokopia, zeinetan agertuko baitira urteko ordainsari gordina, 10.3. oinarrian aipatzen den publizitatea eta prestakuntza plana.
Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (IV. eranskina).
2226E/2019 Ebazpena. Honen bidez aldatzen da 30 urtetik beherako langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntzetarako 2019ko gastua baimendu zuen ebazpena.
838E/2018 Ebazpena. 30 urtetik beherako langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen aurretiazko gastua baimentzen duena 2019.
47E/2018 Ebazpena. Honen bidez baimena ematen da 30 urtetik beherako langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren gastua egiteko, eta aldatzen dira haren oinarri arautzaileak.
1496E/2017 Ebazpena. Honen bidez arautzen dira 30 urtetik beherako langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak
Tramitazioa
Zuzentzea edo dokumentazioa aurkeztea keyboard_arrow_down
Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina - 2. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es
info
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea: