Hondakin arriskutsuen kontrolerako eta jarraipenerako agiri (KJA) eta jakinarazpenen (JK) aurkezpen telematiko masiboa (upload)

Oinarrizko informazioa

Hondakin arriskutsuen enpresa ekoizleak eta kudeatzaileak, Nafarroan instalazioak dituztenak, E3L estandarra beteta agiriak sortzeko gai diren edo E3F inprimakiak erabiltzen dituzten aplikazio informatiko propioak dituztenak.

Sortutako edo kudeatutako hondakinekin lotutako JK eta KJA agirien aurkezpen telematiko masiboa, aukera ematen duena agiri horiek E3L estandarrarekin eta lehendik dauden erreferentziako datuekin bat datozen egiaztatzeko eta berehala baliozkotzeko.

AnclaEra masiboan egiten denez, karga sinplifikatzeko aukera ematen du.

Jakinarazpenak (JK) edo agiriak (KJA), .xml formatuan, E3L 2.3 estandarraren arabera, ondoren adierazten diren aukeretakoren baten bitartez:

  • Banan banako fitxategia (bidalketa bakoitzeko bat bakarra).
  • zip formatuan konprimitutako fitxategia, banan banako hainbat .xml fitxategi jasotzen dituena; konprimitutako fitxategiaren gehienezko edukiera 0,5 Mb-koa izan ahalko da, guztira.

Euren agiriak prestatzen dituzten Nafarroako ekoizleek (hondakin arriskutsuen ekoizleek eta ekoizle txikiek), A blokea (balioztatzeko zain) soilik beteta bidaliko dituzte KJA agiriak.

Nafarroako hondakinen kudeatzaileek honela bidali ahal izango dituzte KJA agiriak:

  • A blokea soilik beteta, Nafarroako edo Nafarroatik kanpoko beste kudeatzaile bati euren hondakinak bidaltzeko bakarrik (edo transferentzia-gune gisa), edo
  • A eta B blokeak beteta:
    • Nafarroako edo Nafarroatik kanpoko ekoizle batek prestatutako KJA agiria balioztatzen dutenean edo.
    • ekoizlearen izenean (ordezkari gisa) jarduten dutenean, KJA hasieratik bete dutenean.
  • 22/2011 Legea, Hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzkoa (EAO, 181. alea, 2011ko uztailaren 29koa).
  • 11/2007 Legea, herritarrek Zerbitzu Publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa (EAO, 150. alea, 2007ko ekainaren 23koa).
  • 180/2015 Errege Dekretua, Estatu barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duena (EAO, 83. alea, 2015ko apirilaren 7koa).​​​​​

Tramitazioa

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua
​​​​​​​Hondakinen Atala
Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 424 927 / 848 426 255
Helbide elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time