Errentaren eta ondarearen aitorpenak kontsultatu

Azkeneko ekitaldietako Errentaren eta Ondarearen aitorpenak ikusi eta inprimatzeko aukera ematen du. Aukera ematen du, halaber, zenbait egoeratan aitorpenak helbide fiskalera bidaltzea eskatzeko.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Eskatzen ahal da 2021 eta/edo 2022ko ekitaldietako aitorpenen eta datu fiskalen kopia bat bidaltzeko Nafarroako Foru Ogasuneko datu basean dagoen helbide fiskalera, ohar hauei jarraituz:

  • Egiaztagiri elektronikorik ez dutenek bakarrik erabil dezakete zerbitzua: Cl@ve, Certificado Digital edo Ogasuneko PINa. Egiaztagiri horietariko bat dutenek aitorpena ikusi eta inprimatu behar dute.
  • Zergadun bakoitzeko bi eskaera baino ez dira onartuko.

Harremanetan jartzeko

Gai horren inguruko kontsulta fiskalak egiteko:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 106 106 (ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era; ostiraletan eta uztailean-abuztuan, 8:00etatik 15:00etara).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time