Zer egin behar da garraio kontratuak betetzen ez direnean?

Garraioen Arbitraje Batzordera joan

Kontratuko beste alderdiari erreklamazioa egin eta erantzunik jasotzen ez badugu edo ez bazaigu onargarria iruditzen, Garraioaren Arbitraje Batzordera joaten ahal dugu. Hori egiteko ez dugu abokatu edo prokuradore baten laguntzarik beharko. Horrez gain, arbitrajea doakoa da, nahiz eta probak egiteko jarduerak ordaintzea derrigorrezkoa izanen den.

Alderdiek aldez aurretik eta idatziz batzar jakin baten mende jartzea itundu ez badute, arbitraje batzordeen lurralde eskumena ezartzeko, demandatzaileak honako hauen artetik zeinen arabera egin aukeratuko du: garraioaren jatorriaren zein helmugaren helbidea edo zerbitzua ematen duen enpresaren helbidea.

Demandatzailea erabiltzaile bat edo kontsumitzaile bat denean, aipaturikoez gain, bere ohiko bizilekuan eskumena duen batzordea aukeratzen ahalko du.

Batzordeen arbitrajearen mende jartzeko akordioa dagoela iritziko da, baldin eta gatazkaren zenbatekoak 15.000 euro gainditzen ez baditu eta kontratuan parte hartzen duten alderdietako batek ere ez badio besteari bere kontrakotasuna adierazten kontrataturiko garraioa edo zerbitzua hasten den edo hasi beharko zukeen unea baino lehen.
 
Erreklamazioa tramitatu

Arbitraje batzordearen jarduketak

Batzordeen arbitraje jarduerak auzi-jartzaileak edo haren ordezkariek sinatutako idazki bidez eskatuko dituzte. Idazki horretan erreklamatzailearen izena eta helbidea adieraziko dira, baita gertakarien kontakizuna eta erreklamazioa justifikatzeko arrazoiak ere. Zer eskatzen den argi eta zehatz adieraziko da, eta egokitzat jotzen diren probak egitea proposatuko da.

Batzordeen idazkaritzak erreklamazioaren kopia bat bidaliko dio erreklamazioa jaso duen alderdiari, eta idazki horretan bertan adieraziko da ikustaldiaren data, zeina demandatzaileari ere jakinaraziko baitzaio.

Ikustaldia ahozkoa izanen da, eta alderdiek beraien eskubideari komeni zaizkion alegazioak egiten eta egokitzat jotzen dituzten probak eskatzen edo aurkezten ahalko dituzte. Batzordeak sei hilabeteko epean emanen du bere laudoa, alderdiek esandakoa entzun eta egokitzat jotzen dituen probak egin edo jaso ondotik. Alderdiek beraien ordezkaritza ematen ahalko dute batzordeari idazki sinple bat bidalita.

Gatazkaren zenbatekoak 100 euro gainditzen ez dituenetan, batzordeko buruak ahozko ikustaldia kentzea hitzartzen ahalko du. Kasu horretan, batzordeko idazkaritzak akordioaren berri emanen die erreklamatzaileari eta erreklamazioa jasotzen duen alderdiari, eta azken horri adieraziko dio hamar eguneko epea duela egokitzat jotzen dituen alegazioak adierazteko.

Zehaztapenak

  • Erreklamazioa jaso duen alderdia bertaratu ez arren, ikustaldia egiten eta laudoa ematen ahalko da.
  • Laudoa nahitaez bete beharko dute bi alderdiek, eta epai judizial irmo baten indar berbera izanen du. Laudoa jakinarazi eta 20 eguneko epea igarota betetzen ez bada, hura nahitaez betearaztea eskatzen ahalko da organo judizial eskudunaren aurrean. Ondorio horretarako, batzordeko idazkaritzak emanen ditu behar diren ziurtagiriak.
  • Laudoen aurka ez dago errekurtsorik jartzerik. Deuseztatzeko eta berrikusteko akzioak baino ez dira bidezkoak; horiek kausa zehatzei buruzko aparteko errekurtsoak dira.

Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea

Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak merkataritza gatazkak ebazten ditu, lurreko garraioaren kontratuak zein horren jarduera lagungarriak eta osagarriak ez betetzeagatik sortutakoak (garraio agentziak, garraio kudeatzaileak, gidari gabeko ibilgailuen alokairua, etab.).

Honako hauek dira bere jarduera nagusiak:

  • Erreklamazioak ebaztea, eduki ekonomikoa dutenak eta salgaien eta bidaiarien lurreko garraioan zein horren jarduera lagungarri eta osagarrietan sortutako gatazkengatik aurkeztutakoak.
  • Diruzain gisa jardutea legez aurreikusitako kasuetan eta, hala behar den kasuetan, erretiratu gabeko salgaien besterentzea, baldin eta galtzeko arriskuan badaude edo garraioa ordaindu ez bada.
  • Peritatze lanak egitea, garraiatutako salgaien egoerari buruz desadostasunak izaten direnean.

Lotutako araudia: