Descárgate la app
Garraio baimenak
Garraio baimenak
Garraioen arloan eskumena duen Ministerioaren webgunerako esteka honetan aipatzen da zein diren aplikazioan sartzeko eta tramiteak egiteko beharrezkoak diren baldintza tekniko informatikoak, erabiltzaileak egiaztatu dezan tramiteak egiten ahalko dituela.
Beharrezko baldintza teknikoak
Laguntza teknikoko telefono bat dago aplikazioan sartzean eta eskaera telematikoki bidaltzean sortzen diren arazoak konpontzeko:
948 013 590 (Astelehenetik ostegunera 08:30etik 17:30era eta ostiraletan 08:30etik 15:00etara)
Beste edozein kontsulta helbide elektroniko honetara bidal dezakezue: tramitacion.telematica.autorizaciones@navarra.es
Dokumentazioa PDF, docx. edo doc. formatuan eskaneatuta erantsiko da, salbu eta dokumentu originala aurkeztu behar dela berariaz adierazten bada.
Tramitazio elektronikorako behar diren baliabide teknikoak badituela egiaztatu ondoren, eta tramitazio hori hasi aurretik, erabiltzaileak garraio-araudiak baimen bakoitzerako eskatzen dituen baldintzak eta kasu bakoitzean aurkeztu beharko duen dokumentazioa berrikusi beharko ditu. Hemen kontsulta ditzakezu baimen desberdinetarako baldintzak eta dokumentazioa:
- 2025eko bisatua:
- Salgaien garraio publikorako MDPE baimenak (3.500 BGM baino gehiago)
- Salgaien garraio publikorako MDLE baimenak (3.500 BGM edo gutxiago)
- Salgaien garraio pribatu osagarrirako MPCE baimena
- Salgaien garraioko operadorearen OT baimena
- Eskatu ahalako autobus-garraiorako VDE baimenak
- Bidaiarien autobus-garraio pribatu osagarrirako VPCE baimena
- Osasun-garraio publikorako VSE baimena
- Osasun-garraio pribatu osagarrirako VSPCE baimena
- Bidaiarien hiriarteko taxi-garraio publikorako VT baimena
- Gidaridun ibilgailuak alokatzeko VCT baimena
- Beste tramite batzuk
- Erantzukizunpeko adierazpenen eta idazkien ereduak
- Garraio-kudeatzailearen eginkizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (sinadura digitalarekin)
- Garraio publikoan jarduteko baldintzak betetzearen erantzukizunpeko adierazpena (sinadura digitalarekin)
- Posta elektronikoa eta telefonoa jakinaraztea
- Bisatu beharreko ibilgailuen zerrenda
- Birgaitu beharreko ibilgailuen zerrenda
- Baimenak eskualdatzeko idazkia (sinadura aitortuarekin)
- Ibilgailuak eskualdatzeko eta baimenari uko egiteko idazkia (sinadura aitortuarekin)
Tasak iordaintzea
Baimen-eskaera formalizatu aurretik, tasa ordaindu behar da . ordainketa gutunaren bidez
Ordainketa egin ondoren, eskabidea betetzean, hau egin behar da:
- Ordainketa-data adierazi.
- Idatzi ordainketa-gutunaren zenbakia EZOari dagokion laukian.
- Erantsi ordainagiria gainerako dokumentazioarekin batera.
Tasak itzultzea
Eskaera egin aurretik ordaintzen denez, baliteke bidegabeko diru-sarrerak egotea. Kasu horretan, tasak itzultzeko eska daiteke. Horretarako, honako hauek aurkeztu behar dira:
1. Sarrera bidegabeak itzultzeko eskabide-orria.
2. Tasak ordaintzeko erabili zen ordainketa-gutuna.
Esteka honetan, jarraibideak azaltzen dira eskabidea aurkezteko.
OHAR GARRANTZITSUA: Itzulketa egin ahal izateko, Diruzaintzan alta emanda egon behar du kontuak.
Kontuari alta emateko, "Banku-kontuak jakinaraztea" fitxatik egin dezakezu.
Enpresa baten izenean lehen aldiz tramite bat egitera doanak enpresaren ordezkaria dela egiaztatu beharko du garraioaren kudeaketa eta antolamenduaren arloan eskumena duen zerbitzuaren aurrean, zuzenbidean baliozkoa den edozein formula edo “apud acta” ahalordetze bidez edo Garraio Zerbitzuaren bulegoetan pertsonalki agertzearen bidez. Azken horretan ordezkatuaren eta ordezkariaren identifikazio eta sinadura, data, ordezkaritzak iraunen duen epea (bost urte gehienez) eta irismena behar izanen dira (agerraldi pertsonalerako ereduak erantsi dira):
Halaber, telematikoki ere ziurtatzen ahalko da, garraioaren arloan eskumena duen Ministerioaren webgunearen estekaren bidez. Esteka hori orrialde honetako azken atalean ageri da, eta azalpen fitxa honetan adierazten da nola egin behar den:
Garraioen arloan eskumena duen ministerioaren webgunerako esteka, bertan hasten baita prozedura. Izapidea hasi.