Nazioarteko adopzioa

Programak informazioa, aholkularitza eta balorazioa eskaintzen dizkie beste herrialde batetik datorren adingabe bat adoptatu nahi duten familiei

Adopzioa babes neurri bat da, eta haurra etxean mantentzea edo familia biologikoarekin bateratzea ezinezkoa denean aplikatzen da. Adingabeari ordezko etxe egonkor bat eskaini nahi zaio, guraso rola erabat eta behin betiko hartuko duten figura heldu batzuekin. Ez da familientzako zerbitzu bat, adingabeentzako zerbitzu bat baizik, adingabearen interesa gailentzen duena.

Adopzioa

Adopzioa Haurren Babeserako Sisteman dauden haurren kasuetan esku hartzeko erabiltzen da, gurasoak trebatzeko saiakerak egin ondoren, behin betiko banatzeko eta familia berri batera sartzeko programan daudenean. Era berean, adopzioa umezurtz diren adingabeen kasuan edo guraso eskubideei uko egin dieten gurasoen haurren kasuan ere erabiltzen da.

Gaur egungo errealitatea kontuan hartuta, bi adopzio motari buruz hitz egin dezakegu: naziokoa eta nazioartekoa. Bakoitzak ongi bereizitako prozedura bat du. Gainera, kasu bakoitzaren berezitasunen ondorioz, adopziorako jarraitzen den prozedura asko aldatu daiteke kasu batzuetatik besteetara. Beraz, adopzio mota guztiak filosofia komun batetik abiatzen badira ere eta helburu komunak badituzte ere, adopzio kasu batzuek jarduera espezifikoak behar dituzte balorazio eta prestakuntza prozesuetan, eta baliabide oso zehatzak beharko dituzte familia berrira sartzean eta adopzio ondoko aldian laguntzeko.

Hala ere, aldi berean eska daiteke adopzio nazionala eta nazioartekoa. Adopzio nazionalean "0-2" eta "ezaugarri bereziko adingabeak" dituzten haurren eskaera sar daiteke.

Zer umek behar dute adopzioa?

  • Adingabe umezurtzek.
  • Ume jaioberri abandonatuek.
  • Guraso eskubideei uko egin dieten gurasoak dituzten haurrek.
  • Jatorrizko familian tratu larri desegokia jasotzen duten haurrek (tratu txarren edo zabarkeriaren biktimak).
  • Babesgabetasun egoeran dauden adingabeek, familia berriz batzea ezinezkoa edo komenigarria ez denean.

Nazioarteko adopzioaren berezitasunak:

Nazioarteko adopzioetan bi legedi sartzen dira jokoan, Espainiakoa eta jatorrizko herrialdekoa; beraz, bi legeen baldintzak eta prozedurak bete behar dira.

Gainera, nazioarteko adopzioetan bi herrialdeetan adopzioaren gaineko eskumena duten erakundeek hartzen dute parte: eskatzaileen herrialdekoek eta haurraren jaioterrikoek, eta bakoitzari erantzukizun bereiziak dagozkio. Nabarmenen artean honako hauek aipa daitezke:

  • Espainian, Espainiako eskatzaileak adingabe bat adoptatzeko egokiak ote diren zehaztea.
  • Jatorrizko herrialdean: haurren adoptagarritasuna zehaztea, eta, hala badagokio, nazioarteko adopzioa adingabe bakoitzarentzat baliabiderik egokiena den zehaztea. Halaber, egokientzat jotzen dituzten eskatzaileei haurrak esleitzea.
  • Nazioarteko adopzio eskaera beste herrialde bati egiten zaion eskaera da, eta ez da beti arrakastaz amaitzen; izan ere, jatorrizko herrialdeetako haurrak babesteko politiken arduradun eta erakunde eskudunen irizpide eta erabakien mende dago.

Faseak

  1. Aurretiko nahitaezko fasea
    1. Adopzioari buruzko informazio saiora joatea. Derrigorrezko prestakuntza da, gutxi gorabehera lau ordukoa, goizez egiten dena astelehenetik ostiralera, eta ordaindutako baimentzat hartzen da (erditzea prestatzeko tekniken parekoa).
    2. Adopzio aurreko prestakuntza ikastarora joatea, bertaratzeko betebeharrarekin. Prestakuntza horrek aitatasun/amatasun modalitate horri buruzko gogoeta egiten du, eta etorkizuneko gurasoei erronka berriei aurre egiteko baliabideak, estrategiak eta trebetasunak ematen saiatzen da. Ildo horretan, lantzen diren edukien barruan sartzen dira adoptatzeko motibazioa, adopzioari buruzko itxaropenak, familia egokitzapena, behar bereziak edo jatorrien komunikazioa. Adoptatzaileen testigantza entzuteko aukera ere badago. Prestakuntza 12 orduz eskaintzen da, hiru asteburutan. Ordaindutako baimena da.
    • Informazio nahikoa izanez gero, eskaintza Nafarroako Gobernuko edozein erregistrotan aurkezten ahal da.
    • Eskaera egin aurretik informazio gehiago nahi izanez gero, Adopzio Taldearekin elkarrizketa bat egiteko eskatuko da.
    • Eskaera erregistratu zenetik bost urte igarotakoan esleipenik egin ez bada, eskaintzak indarrean jarraitzeko interesa duten pertsonek edo familiek hasierako eskaintza eskaera eta egokitasuna berritu beharko dituzte, eskabide bidez. Hala egin ezean, espedientea itxiko da.
  2. Balorazio fasea
    1. Balorazio galdetegia ematea.
    2. Betetako balorazio galdetegia itzultzea, hilabete batetik hiru hilabete arteko epean.
    3.  Balorazio elkarrizketa egitea etxean.
    4. Proba psikometrikoak edo beharrezkotzat jotzen diren probak egitea.
    5. Beste elkarrizketa batzuk egitea, behar izanez gero, balorazioa amaitzeko.
    6. Egokitasunari edo egokitasunik ezari buruzko ebazpena familiari jakinaraztea.
    7. Adopzio osteko jarraipen konpromisoa sinatzea. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikitako Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziak txosten psikosoziala, egokitasun ziurtagiria eta jarraipen konpromisoa egitea, adingabearen jatorrizko herrialdeak eska ditzakeen beste dokumentu batzuez gain.
    8. Interesdunek edo Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak herrialdeak eskatutako beste dokumentu batzuk prestatzea.
    9. Espediente osoa herrialdera bidaltzea.
    10. Espedientea herrialdean onartzea.
    11. Haur bat familia bati aurrez esleitzea (herrialdearen arabera).
    12. Familiak aurre esleipena onartzea.
    13. Esleipena iristea (herrialdearen arabera).
    14. Bai familiak eta bai Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikiak, esleipena onartzea.
    15. Herrialdera bidaiatzea haurra adoptatzeko (bidaia bat baino gehiago egon daitezke herrialdearen arabera).
    16. Espainiara itzultzea, seme edo alaba adoptatuarekin.
  3. Adopzio osteko fasea

    1. Adingabea Espainiara iritsi zen egunari buruzko informazioa eta honako dokumentazio hau ematea Nafarroako Gobernuko adopzio taldeari:

      • Adingabeen pasaportea.

      • Adopzioaren epaia.

      • Jaiotza ziurtagiria.

      • Familia liburua.

    2. Erregistro Zibilean inskribatzea (jatorrizko herrialdean edo Espainian egin daiteke).
    3. Haurraren adopzio osteko jarraipena egitea, herrialdeak berak ezartzen duen denboran eta maiztasunean, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Egiaztatuen (AEA) bidez, salbu eta tramitazioa protokolo publikoaren bidez egin bada.
    4. Adopzio osteko jarraipena amaitzea. Espedientea ixtea.

Baldintzak

  • Nafarroan bizitzea.
  • 25 urtetik gorako pertsona izatea, ezkongabea, alarguna, dibortziatua, ezkondua edo bikotekide egonkorra duena. Bi ezkontideek edo bikote egonkorrak elkarrekin adoptatzen dutenean, nahikoa da bietako batek adin hori izatea. Nolanahi ere, adoptatzaileak adoptatuak baino hamasei urte gehiago izan beharko ditu gutxienez, eta ezin izanen dira 45 urtetik gora izan adoptatzailearen eta adoptatuaren artean (betekizun hori Foru Berritik kendu da, baina egokitzat jo da irizpide tekniko gisa mantentzea).
  • Adingabe bat zaintzea eragozten dien eritasun fisiko edo psikikoren bat ez izatea.
  • Guraso erantzukizunik gabe ez egotea edo erantzukizun hori kentzeko prozesu judizialean ez egotea.
  • Adopzio eskaera aurkeztu aurreko informazio eta prestakuntza saioak eginda izatea.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organo eskudunak egokitzat jotzea.
  • Ez edukitzea zigor aurrekaririk (behar den ziurtagiriarekin egiaztatu beharko da hori).
  • Jatorrizko herrialdeetako haurrak babesteko politiken arduradunek eskatutako baldintzak betetzea.

Tramitazioa

Zer aurkeztu behar dut? Noiz eta non eska daiteke?

Beharrezko den dokumentazioa kontsultatzea, eskaera inprimakia deskargatzea eta online izapidetzea: 'Nazioarteko adopzioaren eskaera' izapidea.
Adopzio Bulegoan ere aurrez aurre eska daiteke, urte osoan zehar.

Nazioko eta Nazioarteko Adopzioen Bulegoa (Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza):
Abejeras kalea, 5
31007 Iruña

Telefonoa: 848 42 12 10

Faxa: 848 42 50 25

Helbide elektronikoa: adopciones.dgfamilia@navarra.es

Azpimarratzekoa da adopzio nazionalaren eskaera eta nazioarteko adopzioaren eskaera batera egiten ahal direla, adopzio nazionalean "0-2" eta "ezaugarri berezien" zerrendak sartuta.