Adopzio nazionala

Adopzio nazionaleko programak informazioa, aholkularitza eta balorazioa eskaintzen dizkie adingabe bat adoptatu nahi duten familiei

Adopzioa babes neurri bat da, eta haurra etxean mantentzea edo familia biologikoarekin bateratzea ezinezkoa denean aplikatzen da. Adingabeari ordezko etxe egonkor bat eskaini nahi zaio, guraso rola erabat eta behin betiko hartuko duten figura heldu batzuekin. Ez da familientzako zerbitzu bat, adingabeentzako zerbitzu bat baizik, adingabearen interesa gailentzen duena.

Adopzioa

Adopzioa Haurren Babeserako Sisteman dauden haurren kasuetan esku hartzeko erabiltzen da, gurasoak trebatzeko saiakerak egin ondoren, behin betiko banatzeko eta familia berri batera sartzeko programan daudenean. Era berean, adopzioa umezurtz diren adingabeen kasuan edo guraso eskubideei uko egin dieten gurasoen haurren kasuan ere erabiltzen da.

Gaur egungo errealitatea kontuan hartuta, bi adopzio motari buruz hitz egin dezakegu: naziokoa eta nazioartekoa. Bakoitzak ongi bereizitako prozedura bat du. Gainera, kasu bakoitzaren berezitasunen ondorioz, adopziorako jarraitzen den prozedura asko aldatu daiteke kasu batzuetatik besteetara. Beraz, adopzio mota guztiak filosofia komun batetik abiatzen badira ere eta helburu komunak badituzte ere, adopzio kasu batzuek jarduera espezifikoak behar dituzte balorazio eta prestakuntza prozesuetan, eta baliabide oso zehatzak beharko dituzte familia berrira sartzean eta adopzio ondoko aldian laguntzeko.

Hala ere, aldi berean eska daiteke adopzio nazionala eta nazioartekoa, adopzio nazionalean "0-2" eta "ezaugarri bereziko adingabeak" dituzten haurren eskaera sartuta.

Zer umek behar dute adopzioa?

  • Adingabe umezurtzek.
  • Ume jaioberri abandonatuek.
  • Guraso eskubideei uko egin dieten gurasoak dituzten haurrek.
  • Jatorrizko familian tratu larri desegokia jasotzen duten haurrek (tratu txarren edo zabarkeriaren biktimak).
  • Babesgabetasun egoeran dauden adingabeek, familia berriz batzea ezinezkoa edo komenigarria ez denean.

Kasu horien barruan, ezaugarri bereziak dituzten adingabeak egon daitezke. Besteak beste:

  • Desgaitasuna edo gaixotasun larria duten adingabeak, tratamendu kronikoa behar dutenak.
  • Txosten medikoa duten adingabeak, desgaitasunen bat garatzeko probabilitate handia dutenak, nahiz eta gaur egun ez izan.
  • Anai-arreben taldeak.
  • Bi urtetik gorako adingabeak.
  • Aurretik porrot egin duen adopzio bat izan duten adingabeak.
  • Erakunde publikoak adopziorako proposatutako adingabeak, gurasoen baimenik gabe (kasu honetan, beraz, prozesu judizial luzea aurreikusten da).
  • Arazo emozionalak dituzten adingabeak, arazo horiek eragina badute beren garapenean edo beren lotura gaitasuna mugatzen badute.

Seme-alabak dituzten familiak edo adoptatzaileak ezaugarri bereziak dituzten adingabeak adoptatzera bideratuko dira.

Faseak

1. Aurretiko nahitaezko fasea

Fase honetan, adopziorako eskaintza edo eskaera egin aurretik familiei informazioa, prestakuntza eta aholkularitza emateko prozesuak sartzen dira.

Informazio saioak legeriari, administrazio izapidetzeari eta adopzio nazionalaren eta nazioartekoaren egungo egoerari buruzko gaiak jorratzen ditu. Halaber, prozesuan laguntzen duten gogoeta psikologiko batzuk eskaintzen ditu. Derrigorrezko prestakuntza da, gutxi gorabehera lau ordukoa, goizez egiten dena astelehenetik ostiralera, eta ordaindutako baimentzat hartzen da (erditzea prestatzeko tekniken parekoa).

Gero, adopzio aurreko prestakuntza horrek aitatasun/amatasun modalitate horri buruzko gogoeta egiten du, eta etorkizuneko gurasoei erronka berriei aurre egiteko baliabideak, estrategiak eta trebetasunak ematen saiatzen da. Ildo horretan, lantzen diren edukien barruan sartzen dira adoptatzeko motibazioa, adopzioari buruzko itxaropenak, familia egokitzapena, behar bereziak edo jatorrien komunikazioa. Adoptatzaileen testigantza entzuteko aukera ere badago. Prestakuntza 12 orduz eskaintzen da, hiru asteburutan. Ordaindutako baimena da.

Ondoren, prozesuarekin jarraitu nahi duten pertsonek beren eskaintza aurkezten dute. Eskaintza hori aldi berean egin daiteke nazioko eta nazioarteko adopziorako, eta bost urtera iraungiko da. Eskatzaileek epe hori hartu beharko dute kontuan, eskaintza berritzen ez bada espedientea itxi eginen baita. Guraso berriek informazio gehiago nahi badute eskaintza aurkeztu aurretik, elkarrizketa eskatzen ahal dute adopzio taldearekin.

2. Balorazio fasea

Fase honetan, egokitasunaren balorazioa, egokitasunaren ebazpena eta jarraipenaren konpromisoa sartzen dira.

Administrazioak eginen duen balorazio prozesuaren helburua egokitasuna baloratzea izanen da. Balorazio hori adopzioa eskatzen duten familiak 0-2 urteko zerrendarako erregistroko lehen hamar postuetan dauden unean egiten da. Behar berezietara egokitzen diren eskaintzekin ere egin daiteke.

Egokitasunaren balorazioak adoptatzaileen egoera pertsonala, familiakoa, harremanetakoa eta soziala aztertuko ditu, baita lotura egonkor eta seguruak ezartzeko duten gaitasuna, hezkuntza trebetasunak eta adingabeari bere ezaugarri berezien arabera arreta emateko gaitasuna ere.

Balorazio prozeduraren barruan honako hauek eginen dira: elkarrizketa eta galdetegia entregatzea, itzultzea (gutxienez hilabete eta gehienez hiru hilabeteko epean), etxean bisita egitea, proba psikometrikoak edo beharrezkotzat jotzen diren probak pasatzea, eta txosten psikosoziala, egokitasun ziurtagiria eta jarraipen konpromisoa egitea.
 
Adopzio irekiaren aukera jaso behar da balorazioan (familia biologikoarekin nolabaiteko harremana izan dezakeen adopzioa).

Egokitasun ziurtagiriak hiru urteko indarraldia du, eta guraso ahala gauzatzeko gaitasun, trebetasun eta motibazio egokiak egiaztatzen ditu, adoptatutako haurren beharrak kontuan hartuta eta adopzioak dakartzan berezitasunak, ondorioak eta erantzukizunak bere gain hartuta.
 
3. Jarraipen fasea

Adingabea adopziozko familian sartzen denean, harekin harremana izaten da, adingabea familiarekin nola moldatzen eta egokitzen den ikusi ahal izateko. Jarraipen hori nahitaezkoa da, eta intentsitate desberdina du kasuaren arabera. Adoptatzaileek jarraipen konpromisoa sinatzen dute.

Baldintzak

  • Nafarroan bizitzea. Salbuespen gisa, Nafarroako Foru Komunitatean adingabe jakin batzuentzako familia egokirik ez badago, adopzioaren eskatzaileak Foru Komunitatean ez bizitzea onartzen ahalko da, betiere adingabearen interes gorena kontuan hartuta.
  • 25 urtetik gorako pertsona izatea, ezkongabea, alarguna, dibortziatua, ezkondua edo bikotekide egonkorra duena. Bi ezkontideek edo bikote egonkorrak elkarrekin adoptatzen dutenean, nahikoa da bietako batek adin hori izatea. Nolanahi ere, adoptatzaileak adoptatuak baino hamasei urte gehiago izan beharko ditu gutxienez, eta ezin izanen dira 45 urtetik gora izan adoptatzailearen eta adoptatuaren artean (betekizun hori Foru Berritik kendu da, baina egokitzat jo da irizpide tekniko gisa mantentzea).
  • Adingabe bat zaintzea eragozten dien eritasun fisiko edo psikikoren bat ez izatea.
  • Guraso erantzukizunik gabe ez egotea edo erantzukizun hori kentzeko prozesu judizialean ez egotea.
  • Adopzio eskaera aurkeztu aurreko informazio eta prestakuntza saioak eginda izatea.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organo eskudunak egokitzat jotzea.
  • Ez edukitzea zigor aurrekaririk (behar den ziurtagiriarekin egiaztatu beharko da hori).

Tramitazioa

Zer aurkeztu behar dut? Noiz eta non eska daiteke?

Beharrezko den dokumentazioa kontsultatzea, eskaera inprimakia deskargatzea eta online izapidetzea: 'adopzio nazionalaren eskaera' izapidea.

Adopzio Bulegoan ere aurrez aurre eska daiteke, urte osoan zehar.

Nazioko eta Nazioarteko Adopzioen Bulegoa (Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza):
Abejeras kalea, 5
31007 Iruña

Telefonoa: 848 42 12 10

Faxa: 848 42 50 25

Helbide elektronikoa: adopciones.dgfamilia@navarra.es

Azpimarratzekoa da adopzio nazionalaren eskaera eta nazioarteko adopzioaren eskaera batera egin daitezkeela, adopzio nazionalean "0-2" eta "ezaugarri berezien" zerrendak sartuta.