Enplegu-eskaria eta langabezia-prestazioa

Orrialde honetan, azaltzen dizugu zer egin behar duzun lanik gabe bazaude edo lana aldatu nahi baduzu

Enplegu-eskatzaile gisa izena emateko modua

Lehenik eta behin, izena eman behar duzu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NL-NEZ), enplegu-eskatzaile gisa. Ezinbestekoa da honako hauetarako:

  • NL-NEZen zerbitzuak jasotzeko: formazioa, enplegu-eskaintzak, orientabidea, ekintzailetza, EURES, Gazte Bermea, etab.
  • Langabezia-prestazioa edo -subsidioa eskatzeko, hala badagokizu.

Lehen aldiz izena emateko, hitzordua eskatu behar duzu zure bizilekuaren arabera dagokizun NL-NEZen enplegu-agentzian. Eskatu hitzordua.

Lehenago inskribatuta egon bazara, enplegu-eskaria aktibatzen ahal duzu. Aktibatu eskaria.

Langabezia-prestazioa eskatzeko modua

Langabezia-prestazioa eskatzeko, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin (SEPE) jarri behar duzu harremanetan. Argibide gehiago SEPEren webean edo 060 telefonoan.

Enplegu-eskaera berritzeko modua

Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda jarraitzeko, NL-NEZeko zerbitzuak erabiltzen jarraitzeko eta, hala badagokizu, langabezia-prestazioa jasotzeko, enplegu-eskaera berritu behar duzu dokumentu horretan adierazitako datan. 

Horretarako, bete Enplegu eskaera kudeatzea izapidea. 