AIREKO IRUDIRIK BERRIENA - Geoportal
Aireko irudirik berriena
Ortoargazki berriena
2025. urtea
Nafarroako Foru Komunitateko ortoargazkia , 2025eko uztaila, iraila eta urria bitartean egindako hegaldi digitalari dagokiona, zeina itsasoaren batez besteko mailatik 8.710 eta 8.490 metro arteko altueran egin baitzen. Hegaldiaren bereizmena 0,33 metro/pixel-ekoa da, eta ortoargazkiaren bereizmena 25 cm/pixel-ekoa.
Irudi hori eta haren fotogramak Kartoteka eta Fototekatik deskarga daiteke.
Ezkerrean: Orreagako Andre Maria kolegiataren aireko ikuspegia. Nafarroako gotikoaren adibiderik onena da. XIII. mendearen hasieran eraiki zuten, eta ordutik hainbat eraberritze eta berreraikitze jasan ditu. XVII. mendean egindakoak multzo osoari eragin zion, baina bereziki elizari eta klaustroari. Eskuinean: irudiaren estaldura-eremua.
PNOA ortoargazki berriena
2023 urtea
Foru Komunitateko 2023ko ortoargazki berriak lurralde osoko irudi zehatzena eta eguneratuena agertzen du. Irudia 5.730 eta 6.480 metro arteko altueran egindako hegaldietan egin da, eta 25 cm/pixel-eko bereizmena du.
Irudia Kartoteka eta Fototekatik deskarga daiteke, eta offline hondo gisa erabil daiteke telefono mugikorretan.
Ezkerrean: Donostiako badiaren xehetasuna. Bisorearen bidez, PNOAk eskaintzen duen Espainiako lurralde osoko argazkia ikus daiteke. Jatorrizkoa 1:1.500 eskalan. Eskuinean: irudiaren estaldura eremua.
Hiriguneen 2025eko ortoargazkia
2025. urtea
Nafarroako hiriguneen benetako ortoargazkia, 2025ean egina hegaldi digital zeiharraren bidez. “Nafarroako hiriguneen benetako ortoargazkiak” gaiari buruzko informazio-geruzak. Hegaldiaren bereizmena 0,075 metro/pixel-ekoa da Iruñerrirako, eta 0,05 metro/pixel-ekoa Erdialderako, Estellerrirako eta Erriberarako.
Irudia hemendik deskarga daiteke: Kartoteka eta Fototeka.
Ezkerrean: Iruñeko Gazteluko plazan, Lizarrako Foruen plazan, Tuterako Foruen plazan eta Tafallako Nafarroako Frantzisko plazan dauden kioskoen irudiak. Eskuinean: irudiaren estaldura eremua.

