Kartografia

Kartografia

Kartografia

Eskura duzu Nafarroako informazio geografikoaren sintesi osoa, mapen gisa bistaratua. Zoragarria da, eta zure irudimenari hegal egiten laguntzen dio.

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 eskalan (MTNa5), BTA formatu berrienean

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 eskalan (MTNa5), BTA formatu berrienean

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 eskalan (MTNa5), BTA formatu berrienean 2017. urtea.

MTNa5, BTA formatuan, Nafarroako Gobernuak GIS formatuko kartografia berriei emandako erantzuna da, eta elkarreragingarria da beste administrazio publiko batzuekin. BTA “Base Topográfica Armonizada”ren (oinarri topografiko harmonizatua) akronimoa da; oinarri hori da Geografia Kontseilu Nagusiaren barnean autonomia-erkidegoen eta IGNren artean adostutako datu-eredua. Funts gisa dago eskuragarri (bistaratzeko soilik), kontsultarako geruzen bildumagisa, Kartoteka eta Fototekatik deskargatzeko (DGN, DWG eta DXF formatuetan CADerako, PDF formatuan), edo geruzaka eta raster gisa GISerako eta mugikorretarako Kartografia Gordailuan. Orokortze bat ere badago .

MTNa5, aurreko BTA formatuan

MTNa5, aurreko BTA formatuan

2014. urtea

Lehen MTNa5, geruzen araberako metodologia berri baten bidez sortua, orrien bidez sortu beharrean, lehen egiten zen bezala, BTA ereduari jarraituz. Kartoteka eta Fototeka tik deskarga daiteke (DGN, DWG eta DXF formatuetan CADerako) edo geruzaka eta raster gisa GISerako. Orokortze bat ere badago 1:25.000 eskalan, orrika.

MTNa5, GIS formatuan

MTNa5, GIS formatuan

1999-2013 seriea

Nafarroako Gobernuaren berezko GIS formatuko orrien bidez egindako kartografia seriearen amaiera. Kartoteka eta Fototekatik deskarga daiteke, paperean (JPG/JGW eta PDFa) eta CADen (DGN, lotutako MDBrekin, eta DWG).

MTNa5 historikoak, CAD formatuan eta paperean

MTNa5 historikoak, CAD formatuan eta paperean

Kartoteka eta Fototekatik, honako serie hauek aurreikusi eta deskarga daitezke erreferentziako ED50 (EPSG: 23030) edo ETR889 (EPSG: 25830) sistema geodesikoetan: 1990-1996 seriea, paperetik eskaneatua (JPG/JGW eta PDFa), eta 1990-1998 seriea GIS eta CADerako, JPG/JGW, PDFa, DGN eta DWG formatuetan.

Mapa topografikoak – Beste xehetasun-eskala batzuetako serieak

Mapa topografikoak – Beste xehetasun-eskala batzuetako serieak

Kartografia Gordailutik, biztanlegune eta garai desberdinetako hainbat eskalatako paperezko irudietatik eskaneatutakoak deskarga daitezke (JPG/JGW eta PDFa): 1:5.000 (1966-1990), 1:10.000 (1970-1975 eta 1997-1994), 1:20.000 (1975-1984), gehi eskala handiagoetakoak (1:2.000, 1:1.000 eta 1:500).

Mapa topografikoak eskala txikietan

Mapa topografikoak eskala txikietan

Kartoteka eta Fototekatik, mural-maparen edo orrien araberako serieak aurreikus eta deskarga daitezke (JPG/JGW eta PDFa) hainbat eskalatan: 1:100.000 eskalan (2000tik 2019ra*); DIN A0 posterra, 1:200.000 eskalan (1962tik 2017ra*); DIN A1 posterra, 1:400.000 hipsometrikoekin (1990etik 2017ra*) eta DIN A4 tamainan, 1:850.000 topografikoekin (1990etik 2017ra*).

* gaztelaniazko eta euskarazko bertsio desberdinak.

Errepideen mapa ofiziala

Errepideen mapa ofiziala

Errepide-sarearen edizio elebiduna, 1:200.000 eskalan egina eta kilometro-puntuak adierazten dituena. PDF formatuan, biztanleguneak bilatzen laguntzen duen lauki bat dago, bai eta hainbat herriren arteko distantziei buruzko informazioa ere (2005etik 2017rako serieak). 2012koa eta 2017koa eskuragarri daude KMZn eta 2017koa errepideen, turismoaren eta ingurumenaren atlasean ere bai, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak daudela. Kartografia Gordailutik deskarga daitezke.

“Eskariaren araberako” kartografia

“Eskariaren araberako” kartografia

DIN A0 edo DIN A1 paperezko mapak, eskala anitzekoak eta aurrez zehaztutako markorik gabeak, erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera eginak, Kartografia Dendak Iruñeko San Inazio etorbideko 3. zenbakian ematen duen zerbitzu presentzialaren bidez, aldez aurretik hitzordua eskatuta (tel.: 848 427441, faxa: 848 427366, eta helbide elektronikoa:  tienda.cartografia@navarra.es

 

Mapa geologikoa 1:25.000 eskalan

Mapa geologikoa 1:25.000 eskalan

2010eko berrikuspena

Kartoteka eta Fototekatik (Kartografia Tematikoa), mapa geologikoaren 1:25.000 seriea aurreikus eta orrika deskarga daiteke PDF formatuan, legenda eta profil osoen xehetasunak eta horien memoriak adierazten direla. Bisoreatik, Nafarroarako continuuma edo bere osagaiakikus eta kontsulta daitezke: litologiak, lineak, kolubioiak eta buzamenduak. 1997ko 1: 200.000 eskalako poster bertsioa PDF eta TIF formatuetan deskargatzeko aukera ere badago..

Mapa geomorfologikoa 1:25.000 eskalan

Mapa geomorfologikoa 1:25.000 eskalan

2010eko berrikuspena

Kartoteka eta Fototekatik (Kartografia Tematikoa), mapa geomorfologikoaren 1:25.000 seriea aurreikus eta orrika deskarga daiteke PDF formatuan, informazio osagarri ugari adierazten dela.

Baso Mapa

Baso Mapa

2014

2012ko Laborantza eta Aprobetxamenduen Mapa oinarri hartuta, baso mota nagusien berrinterpretazioa. 1: 200.000 eskalako posterra PDF formatuan deskargatzea.

Naturagune babestuen mapa

Naturagune babestuen mapa

2018. urtea

Natura 2000 Sareko eta Naturgune Babestuen Sareko espazioen sintesi kartografikoa, haien babes-figuren araberakoa, gehi monumentu naturalak (zuhaitz bereziak). 1: 200.000 eskalako posterra PDF formatuan deskargatzea eta Bisorea-tik geruzaka sartzea, kontsulta eta deskarga egiteko.

Kartografia

Uste dugu zerrenda hori osatu behar dela Geoatariak ematen dituen informazio geografikoko eduki guztiekin. Edozein datu, txikia izan arren, mapa bat da, erreferentzia-sistema batean koordenatuak dituelako eta beste erreferentzia-informazio batekin lurralde-testuinguruan kokatzen delako. Horrela uler bedi gure datu eskaintza guztia, eta berariaz animatzen zaituztegu “Zuen mapak” atalean parte hartzera. Datuak, tresnak eta ezagutza partekatzeak gure gizartea indartzen du; egin bat berrerabiltzearekin, eduki berriak sortzearekin eta besteei helaraztearekin.

Volver arriba