Hamaika aukera

Hamaika aukera

Hamaika aukera

Hamaika aukera

Bloque Título Buscar 01

Nola egin bilaketa?

Nola bilatu dezaket?

Datuak

Sar zaitez IDENA katalogoan, bere metadatuen bidez SITNAn dauden informazio-geruzak bilatzeko. [>>]

Gai jakin batekin, erreferentzia-datarekin, informazioaren titularrarekin eta abarrekin lotutako datuak bilatzen ditu, bilatzailea sentsitiboa da eta emaitzak eskaintzen lagunduko dizu. Metadatu bakoitzaren laburpen-fitxan, informazioa bistaratzen ahalko duzu, bai eta laburpen bat eta datuei eta metadatuei buruzko ekintzak ikusi ere. [<<]

Tokiak

Bisorearen tresnak erlaitzetik, bilatzailean, honako hauek aurki ditzakezu: udalerriak, biztanle-erakundeak, bideak eta/edo atariak, [>>]

katastroko erreferentziak, errepideak eta/edo kilometro-puntu bat edo toponimoak. Esteka honetan azalduko dizugu nola funtzionatzen duen. [<<]

Helbideak

Helpbidea aplikazioak aukera ematen du Nafarroako edozein posta-helbide aurkitzeko eraikin bakoitzaren identifikatzaile uniboko batekin, geolokalizatua izateko; [>>]

hau da, nolabait esanda, NAN moduko bat da Nafarroan dagoen eraikin bakoitzerako. Aplikazio honen bidez, gure erkidegoko edozein helbide aurkitzen ahalko duzu, udalerria, entitatea, karrika eta/edo etxearen izena zein identifikatzailea bera sartuta. [<<]

Nola bilatu dezaket?

Etxe izenak

Sakabanatutako etxebizitzak errazago aurkitzeko, Helpbideak eskaintzen duen bilaketa-irizpideetako bat etxearen izena da. Hemen azalduko dizugu nola.

Ondasun higiezinak

Ondasun higiezinaren kontzeptuak hogei digituko kode bati egiten dio erreferentzia.Kode horrek higiezin-unitateen taldekatzaile gisa jarduten du katastro-sistemen arteko konbergentzia lortzeko. [>>]

Ondasun higiezinaren bidezko bilaketa-tresna erabiltzen du. Jabetza batena zein den jakin behar baduzu, kontsultatu Katastroko Erreferentziaren fitxa. [<<]

Koordenatuak

Koordenatu batzuk kopiatzea edo bilatzea erreferentziazko sistema geodesikoetan erraza da. Hemen azalduko dizugu nola. [>>]

Bisoreak jakinarazten du zein sistema geodesiko ari den lanean EPSG notazioarekin (ISO 19111 arauarekin bateragarria), eta puntu baten koordenatuak emanen dizkizu edozein lekutan. Bilatzerakoan, ETRS89 UTM 30 iparraldea (EPSG: 25830), WGS84 (EPSG: 4326) edo Web Mercator (EPSG: 3857) sistemetan egiten ahalko duzu. [<<]

Web geografiko guztiak

Web geografiko guztiak

Todas las webs geográficas

Volver Arriba